Ez diegu inoiz sinetsi, baina sinetsi egin diegu


2020ko maiatzaren 12an - 15:18
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Esaten ziguten espainiarrak edo frantsesak ginela, esaten ziguten euskara ez zela izango inguruko erdaren maila bereko hizkuntza, esaten ziguten Gernika gorri-separatistek bonbardatu zutela, esaten ziguten AEBek garaitu zutela nazismoa, esaten ziguten kapitalismoa zela bide bakarra, esaten ziguten merkatu libreak ongizatea ekarriko zuela, esaten ziguten trantsizioak demokrazia zekarrela, esaten ziguten euskal kostaldeko zentral nuklearrak ezinbestekoak zirela, esaten ziguten askapen mugimenduak terroristak zirela, esaten ziguten Europar Batasunak soilik onurak zekartzala, esaten ziguten ez zegoela aldaketa klimatikorik, esaten ziguten poliziek ez zutela torturatzen… baina ez genien sinetsi.

Esaten digute Venezuela diktadura dela, esaten digute migratzaile eta errefuxiatuen eskubideak bermatzen dituztela, esaten digute erraustegiak ez-kutsatzaileak direla, esaten digute emakumeen eta gizonen artean berdintasuna dagoela, esaten digute legearen aurrean denok garela berdinak, esaten digute lan istripuak saihestezinak direla, esaten digute AHT beharrezkoa dela, esaten digute ez dela estatu terrorismorik egon, esaten digute hizkuntza eskubideak bermatzen dizkigutela… baina ez diegu sinesten.

Esan digute birus berria azken hamarkadetako bortitzena dela, esan digute pandemia bat dela, esan digute bide bakarra konfinatzea dela, esan digute militarrak gure kaleetan behar ditugula, esan digute umeak kutsatzaileenak direla, esan digute neurri guztiak irizpide zientifikoek gidatuta hartu dituztela, esan digute inoiz baino jende gehiago hiltzen ari dela… eta sinetsi egin diegu.

Beste arloetan ez badiegu sinetsi, zergatik sinesten diegu osasun arloan? Zergatik gailentzen da pentsamendu bakarra osasunaren arlo guztietan (botikak, txertoak, kimioterapia…)?

Esan digute Koronabirus deitu duten horrek mundu osoan 280.000 heriotza eragin dituela (maiatzaren 11ko datua). Ez digute esan egunero 8.500 ume hiltzen direla  munduan desnutrizioaren ondorioz, urtero 6 milioi baino gehiago (Unicef, Osasunaren Mundu Erakundea, Banku Mundialaren  datuak). Ez digute esan Siriako gerra deitu zuten horrek 500.000 hildako baino gehiago eragin dituela, hemengo armak tartean zeudela. Ez digute esan mota guztietako kutsadurak (elektromagnetikoak barne) milioika minbizi kasu eragiten dituela…

Espainiar estatuari dagokionez, heriotza orokorrei begira, esan digute 2020ko martxoan 48.806 hildako egon direla (pandemia), baina 2017ko urtarrilean  49.370 hildako egon ziren (pandemiarik ez). Heriotzaren hazkundeari dagokionean, esan digute 2020ko martxoan 2018ko martxoan baino %23 hildako gehiago egon direla (pandemia); baina 2012ko otsailean 43.740 hildako egon ziren, 2011ko otsailean baino %28 gehiago (pandemiarik ez). Bestalde, asteotan ez dute esaten 50.000 lagun baino gehiago hiltzen direla urtero tabakoaren ondorioz (arnas-aparatuari eragiten dion birus baten ondoriozko konfinamenduan estankoak zabalik!?).

Datu piloa esan dizkigute. Datuak gora, datuak behera, herritar xume gisa ez dakit birusa saguzaharrengandik datorrenetz. Ez dakit birusa laborategi batean sortua denetz. Ez dakit 5Gk eragindako sintomak direnetz, ezta 5Gk birusa hedatzen laguntzen duenetz. Ez dakit gripe latz baten antzekoa denetz. Ez naiz osasunean edo biologian aditua, ezta zientzialaria ere. Barkatu nire atrebentzia.

Baina bagenekien krisi ekonomiko berri bat zetorrela. Bagenekien kontrolatu nahi gintuztela. Bagenekien zaharren egoitzen eredua eta egoera jasanezina zirela. Bagenekien murrizketek osasun ondorioak izango zituztela (2007tik %10 murriztu dira ospiletako oheak Hego Euskal Herrian). Bagenekien larrialdi klimatikoa gero eta fenomeno bortitzagoak ekartzen ari zela. Askoz ere gatibuago gauzkate eta sinetsi egin diegu. Ez diegu inoiz sinetsi, baina sinetsi egin diegu. Kritiko zorrotzak kamuts, desobedienteak otzan. Zergatik?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Ekaineko zurrunbilotik

Kooperatibismo bat komunitateari begira UEUko topaketek, komunitatea ahaldundu eta lurraldeetako beharrei erantzuteko tresna direla gogorarazi ziguten. Halaxe da, bai, baina ekaina ez da kooperatibetan idealizaziorako garai egokiena, ez behintzat kooperatibetako kudeaketa... [+]


2025-06-25 | June Fernández
Meloi saltzailea
Persepolis

Irango hiru gune nuklearrei eraso diete AEBek pasa den asteburuan. Donald Trump eta aiatolaren arteko pultsuan eta Netanyahuren rolean zentratu dira hedabideak albistea ematerakoan, ez ordea bertoko zein diasporako herritarren larritasunean: Teheranetik ihes egiteko bultzakada,... [+]


Teknologia
OSHW

2016. urtean Ping elkarteak urtero Nantesen antolatzen duen Summer Lab-ean izan nintzen. Gurean ere halakorik badugu, adibidez uztaileko lehen astean Tabakalerako Medialabean ematen dena.

Nanteseko Summer Lab-ean OSHW (Open Source Hardware / Kode Irekiko Hardwarea) inguruan,... [+]


Ezusteko bila

Madrilgo presidente Ayuso faxistak itsuskeria egin dio EAEko lehendakari Pradalesi, euskaraz aritu delarik, harrokeriaz, aldibereko itzulpen sistema erabiltzeari uko egin eta alde eginda. PPko senatari batek ere “txorradatzat” hartu du “hogei... [+]


2025-06-25 | Castillo Suárez
Alferrikako bidaia

Lehengoan batera elkarrizketatu gintuzten Gonzalo Hermo poeta galiziarra eta neu. Kontatzen nion niri ere gustatuko litzaidakeela esatea nire aurrekoak marinelak izan zirela, baina nire familian denak dira galdatzaileak. Gainera, eremu industrial batean bizi naiz, itsasotik... [+]


Oporrik ez elkartasunari

Prekaritateak prekaritate, Euskal Herriko ezkerreko militanteak, oro har, ez gara txarto bizi. Udako oporrak dira horren adibide, asko baikara atseden plan bikaina dugunok; ikastaldi aroko gure ekologismoari, ordea, keroseno kiratsa dario. Zein baino zein hegaldi garestiagoak... [+]


Ea hurrengorako ikasten duzun...

“Ea hurrengorako ikasten duzun…”. Horrela agurtzen zuen amak onkologoa, kariñoz eta lotsarik gabe, kontsultatik ateratzen ginen bakoitzean. Hamar bat kontsulta egingo genituen bospasei urteren bueltan, eta agurra beti bera izaten zen. Emakume atsegina... [+]


Israelek gerra hasi eta Mendebaldeak babestu

Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.

Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]


2025-06-25 | Alex Larragoiti
Solaria, haren engainuak, eta beharrezko laguntzaileak

Desinformazioak eta pentsamendu likidoak den-dena hartzen duten garaiak bizi ditugu; garai aproposak beren benetako izatearen disimuluaren arituentzat. Garai aproposak jendea engainatzeko eta Kodizia Jainkosa gurtzen jarraitzeko; jazartzen gaituen Solariaren garaia omen... [+]


Statkraft, Kutxabank eta Azpeitiko Udala

Ia oharkabean pasa da joan zen asteazkenean (2025eko ekainak 18) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen iragarkia.

Izenburua: Azpeitiko 5. poligonoko 58. lurzatian aldi baterako estazio meteorologiko bat
interes publikokotzat deklaratzeko eskaera (GHI-049/25-J01)
. Hemen... [+]


Ugatza Azazetan: kontserbazioa edo txikizioa?

Joan den igandean, ekainak 15, ugatzari buruzko artikulu interesgarria argitaratu zuen Rosa Canchok El Correo egunkarian. Azken urteotan hegazti sarraskijale adierazgarri honek Araban bizi duen itxaropen onaren egoeraz hitz egiten zen testuan. Arabako Foru Aldundiko Ingurumen... [+]


Zein ama ospatu?

Maiatza Birjina Mariaren hilabetea den bezala, amak ospatzeko aukera da Mendebaldeko jendartean. Kasualitatea? Ez dut uste. Frantses lurraldean, Vichyko gobernuak besta hori instituzionalizatu zuen. Helburua bertuteko eta sakrifizioak egiteko prest den pertsona hori handiestea,... [+]


Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


2025-06-18 | Jesús Rodríguez
PSOEren kea

Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]


Eguneraketa berriak daude