Sinbolo kultural eta koreografikoekin despistatuta dago euskal egitura politiko eta kulturala. Eta ziur aski Lehendakaria bera ―eta Lehendakariaren protokolo zuzendaritza― dago galduen. Bizirik diren EAEko Lehendakariak batu dira Gernikan abenduaren 15ean, erbestean Lehendakari izan zirenak omentzeko, lehen Eusko Jaurlaritza erbestera behin betiko irten zeneko 80. urteurrena eta Leizaola Lehendakaria erbestetik bueltatu zeneko 40. urteurrena gogoan hartuta. Soka bereko katebegiak direla dantzan irudikatzeko aukera bikaina esku-eskura izan dute berriz ere. Eta guztiz oker aritu dira berriz ere.
Aurreskua bere jatorrizko forman, sokan, eskuz esku osatutako katean dantzatzeko abagunea zen. Baina horren ordez, berriz ere, soka etenda duen herri baten irudia eskaintzen duen aurresku indibidual eta hautsia irudikatu da. Dantzari soil bat lehenengo, eta bikote bat ondoren, Lehendakarien, agintari nagusien eta omenduen aurrean dantza erakustaldia egiten, euskal sinbolo koreografiko nagusiaren inguruko ezezagutza larria edo errefuxatze larriagoa berriz ere agerian jarriz.
Euskal agintariak aspaldi ari dira aurreskuak dantzatzen. Baina aurresku horiek sinboloz, esanahiz, mamiz betetzen dituen tradizioa sokan dantzatutako aurreskuena izan da. Horrela ulertu eta bizi izan dute aurreko belaunaldiek eta baita gaur egungo hainbat agintarik ere. Hona adibide batzuk. Lehen irudiak guztiz lotuta daude Gernikan egin duten ospakizunarekin. Lehen Aberri Eguneko irudia da lehena, 1932koa, Eusko Jaurlaritza sortu gabe dago oraindik, baina sortuko dutenetako batzuk sokan ageri dira, Eusko Alderdi Jeltzaleko EBBeko kideak dira aurreskua dantzatzen ageri direnak sokan, Aberri Eguna ospatuz.
Ze esan ondoko irudiari buruz. 1950eko hamarkadan, Donibane Lohizunen, erbesteratutako Eusko Jaurlaritzaren kideak dira. Jesus Maria Leizaola Lehendakaria tartean dela, aurreskua sokan dantzatzen ageri dira, Telesforo Monzonek gidatutako aurreskuan dantzan.
Juan Jose Ibarretxe, Lehendakaria sokaren buruan, diasporako euskaldunekin egindako aurreskuan.
Eusko Ikaskuntzaren sorreran eta bere 100. urteurrenean ere sokan dantzatutako aurreskuak izan dira irudi sinboliko nagusiak.
Euskaltzaindiaren mendeurrena ere sokan dantzatutako aurreskuarekin borobildu berri da Donostian, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Diputatu Nagusia buru zuela sokan elkar-lotuz eta Euskaltzaindia bera sokan integratuz ospatu baitzuen efemeridea.
Aurreskua, 'aurreko eskua' da, alegia, esku-dantza batean lehen dantzaria, aurreko eskuan aritzen dena. Aurreskuaren ohoreak esku-dantza horretan parte hartzean datza, soka horretako kide izatean, eta soka horrek lotuta irudikatzen duen komunitatearen ordezkari izatean. Dantzaria bakarrik ―sokarik gabe― ageri bada, ez dago aurreskurik, atzeko katea, esku-dantza beharrezkoa baitu aurreko eskua izan ahal izateko. Bakarrik dagoen dantzaria ez da ez aurreskua ez atzeskua, gidaria izateko ezinbestekoa baita taldea, bakarrik izanik, ez gidari, ez jarraitzaile, ezer ez baikara.
"2000. urteko San Joan egunez, aspaldiko urteko jende multzorik handiena bildu zen Andoaingo Goikoplazan, hamabiak jotzearekin batera dantzarako prest. Lehenengo aldiz gizon eta emakumez osatuta zegoen axeri-dantzarien taldea zen". Hitz horiekin ireki zuen "Emakumeak... [+]
Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]
Adina ez dela dantzan aritzeko oztopo agerian utzi dute Errenteria-Oreretako Beti Bizkor elkarteko euskal dantza taldeko kideek. Dantzaren onurak argi erakusten dituen testigantza esanguratsuak jaso ditu Ikerne Zaratek Oarsoaldeko Hitzan argitaratutako Adina ez dadin ekiteko... [+]
Biteri Kultur Etxean egin dugu zita Pepi Arrospiderekin (Hernani, 1952). Izaskun Auzmendirekin (Arribe, 1964) agertu da, biak San Joan konpartsako kideak. Telefonoa. Auzmendirena da, hizketan hasi da, baina Arrospide adi-adi dago. Ia sartu da telefonora bera ere. Segituan... [+]
Iurretan 1995ean andreek soka-dantza nola plazaratu zuten idatziz jasoa du Jon Irazabalek. Izan ere, 1837ko San Migel jaietan emakumeek osatutako aurreskua dantzatu zela ikusita, arrasto haiei jarraika, kopla doinuz lagundutako soka-dantza ikasi eta kaleratu zuten Iurretako... [+]
Dantzaren munduan gabiltzanok askotan errepikatzen dugun ideia da dantza efimeroa dela. Elhuyar hiztegiak espainoleko "efímero"-ren ordaintzat ematen ditu honakoak: efimero, suntsikor, galkor, iragankor, iraungikor, ilaun. Ez dut gogoan nori irakurri nion... [+]
Azken urteetan Lapurdiko kontserbatorioan euskararen eta diziplina tradizionalen presentzia handitu da eta euskal dantzako ibilbideari forma ematen ari dira; irailean hasi da lehen zikloa. “Herri Elkargoa sortu zen Iparraldean eta nahi zuten herri musika eta herri... [+]
Lesakako ezpata-dantzariak San Fermin egunerako ezpata-dantzako entseguetan dabiltza azken hilabetean. Hamabost atera ohi dira dantzara, eta besteak titularren batek hurrengo urteetarako lekua utzi zain daude.
Transmisioa eta dantza taldeetako erreleboa aztertu nahi izan dugu Dantzan Ikasi topaketetan, eta gazte belaunaldiek lan egiteko ereduak ezagutu nahi izan ditugu “Gazteen parte-hartzea euskal dantzan” mahai inguruan: Eder Niño Barakaldoko... [+]
Iruñeko alkate Joseba Asironek prentsaurrekoan iragarri duenez, Duguna dantza taldeak jaurtiko du 2024ko Sanferminetako txupinazoa. Duguna izan da Iruñeko herritarren boto gehien jaso duen hautagaitza. Hain zuzen dantza taldearen sorreraren 75. urteurrena ospatzen... [+]
Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]
Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.
Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.