Ez da nahikoa biktima izatea, azalean eraman behar duzu

  • Iazko San Ferminetako bortxaketaren epaiketan izandako informazio jakin batek aho bete hortz utzi ditu hedabide nahiz herritarrak: akusatuek biktima ikertzeko detektibe bat kontratatu dute, bortxaketaren ostean “traumarik ez duela” frogatzeko. Lehen unean epaileak ikerketa osoa onartu bazuen ere froga gisa, azkenean baztertu egin du txostenaren zati bat. Hala ere, justiziaren eraikuntza patriarkala agerian geratu da: emakumeei nabaritu egin behar zaie gainean daramaten zama.


2017ko azaroaren 17an - 12:35
Irudia: @Beckyjaraiz

Bost gizon defentsak aurkeztutako txostenak epailearen eskuetan dago. Ez, ordea, akusatuen portaera desegokiak erakusten dituzten testu mezuak; ustez gizon taldeak beste sexu eraso bat egin izana antzeman daiteken elkarrizketa kasu. Emakumeari bideo konferentziaz deklaratzeko aukera ukatu zitzaion eta hiru orduz egon da 2016ko San Ferminetako gau haren xehetasunak azaltzen. Egoeraren aurrean gizonei aurka zergatik ez zien egin ere galdegin dio epaileak, bortxaketa galaraztea bere eskuetan egon balitz bezala.

Biktimak justiziaren aurrean duen babesa izotza baino hotzagoa den honetan, hainbat hedabideek aukera aprobetxatu dute matxismoari, beste behin, askatasun osoz jarduten uzteko: El Españolek bortxaketa jasan zuen emakumeak bizitza “normala” egiten duela dioen artikulu bat argitaratu du. Madrilen bizi dela, lagunak dituela, bidaiatzea gustatzen zaiola… Hori bai, normalean kalean ez dela bakarrik ibiltzen, “beldurra” baitu.

Antena 3 telebista katea ere ez da atzean geratu: biktimaren inguruko datuak eman ez baditu ere, akusatuen errugabetasuna nabarmendu dute bertako kazetari nahiz kolaboratzaileek; “La Manada” deituriko gizon taldeko kideetako batek epailearen aurrean negarrari ezin eutsita deklaratu zuela argudio moduan erabilita dute, negar malkoek errugabetasuna erakutsiko balute bezala. Bide beretik jo du enpresa lagun duen La Sextak: bost gizonen egunerokoa azaltzen duen saio berezi bat egin dute. 18 urteko emakume bati eginiko bortxaketagatik akusatuak dauden gizonen aldeko adierazpenez josita dago erreportajea. Hala nola, lagun talde berekoa den mutil batek “erabateko injustizia baten aurrean gaudela” dio. Oro har, deklarazio hauek akusatuen senideek eginak izan arren, pisuzko argudio moduan hartu dituzte.

Sentsasionalismoan oinarrituta eta sistema patriarkalak babestuta egiten den kazetaritzak bi aldiz egiten du emakumea biktima: jasandako indarkeriagatik eta baita, bortxatua izan dela justifikatu beharragatik ere. 2016ko San Ferminetako bortxaketaren epaiketak genero indarkeriaz legeak dituen hutsuneak azalean utzi ditu: fokua biktimengan jartzen da, babesik gabe utziz, eta uneoro jarriko da ezbaian bere hitza. Epaiketa honek zerbaiterako balio izan badu, emakumeok berriz ere alerta egoeran jartzeko izan da.  

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude