Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programak espekulazioa bultzatzen duela salatu dute Gasteizen

  • Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun programa salatu eta espekulazioa bultzatzen duela uste du Gazte Emantzipaziorako Sareak: diru publikoarekin negozioa bultzatzea leporatzen diote. Gazteen ardura agintarien etxebizitza negozioa salatzea eta publiko egitea delakoan daude.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko maiatzaren 11n - 08:50

Gazte Emantzipaziorako Sareak agerraldia egin du Lakuako bulegoetan. Bertan, etxebizitza oinarrizko eskubide bat dela gogoratu dute, herritar orok bermatuta izan behar dugun eskubidea. “Guztiok ikasi dugun eta noizbait errepikatu dugun ideia da, baina jakin badakigu praktikan ez dela horrela”, adierazi dute. Etxebizitza “luxutzat” definitu dute, diru kantitate itzelak ordaindu behar izaten direlako “duintasunez bizitzeko beharrezkoa zaigun zerbaitetaz gozatu ahal izateko”.

“Egun etxebizitza izatea bermatzen digun bakarra diru sarrera handiak eta konstanteak izatea da, eta gero eta gutxiago dira baldintza horiek betetzen dituzten herritarrak”

Dakigun moduan, etxebizitzaren negozioa handia da, inmobiliariek, banketxeek, enpresari handiek … kontrolatzen dutena. Gogoratu dutenez, “oso normalizatua” dago bigarren etxebizitza daukaten pertsonek alokairuen bidez dirua irabaztea, honek maila txikiagoan aurreko logika berari jarraitzen diolarik.

“Beraz, egun etxebizitza izatea bermatzen digun bakarra diru sarrera handiak eta konstanteak izatea da, eta gero eta gutxiago dira baldintza horiek betetzen dituzten herritarrak. Gazteok merkatu honen hartzaile eta kontsumitzaile nagusienetakoak gara, adin tarte honetan gurasoen etxea atzean utzita gurea eskuratu behar izaten baitugu, edo behintzat ahal badugu”. Salatu dutenez, badira etxe bat erosi eta bizi osorako hipotekatzen diren gazteak edo alokairua ordaindu ahal izateko aldi berean kontraturik gabeko 3 lanpostu dituztenak. Eta, nola ez, etxebizitza ordaindu ezin dutelako oraindik gurasoen etxean bizi direnak ere badaude.

Negozio pribatua sustengatzen duten instituzio publikoak

Hala salatu dute. Horren adibide, duela hilabete Eusko Jaurlaritzak gazteontzako aurkeztu zuen ustezko diru-laguntza berria jarri dute, Gaztelagun izenekoa: “Alokairuen menpekotasunetik salbatuko gaituen aukera bezala aurkeztu digute, baina guk badakigu horretatik oso urrun dagoela”. Laguntza hau eskuratu ahal izateko Euskal Herriko oso gazte gutxik betetzen dituzten baldintzak ditu programak, hala nola, diru iturri erregularra izatea, sei hilabete baino iraupen luzeagoko kontratuak eta adin tarte zehatzak.

Hiriburueta 750 eurotik beherako alokairuei laguntzak eskainiko dizkietela adierazi du Jaurlaritzak. Neurri honen aurrean, jabe partikularrek  prezioak 750 eurora arte igotzea ekar dezakeela uste dute. “Diru publikoarekin negozio pribatua bultzatzen dute, helburu elektoralista hutsekin gazteon lagun bezala aurkezten digute euren burua. Baina guk ez ditugu zuen ogi apurrak nahi”

“Merkatuaren bidetik ez dugu sekula baldintza duinetan eskuratutako etxebizitza duinik izango”

Udalaren menpe dagoen Ensanche 21en Alde Zaharreko hiru blokeak ere izan dituzte gogoan, “alokairu soziala” bultzatu nahi zutenak. Aurkezpen momentutik proiektua blokeatuta egon dela gogoratu dute, bi gaztek soilik betez baldintzak. Honen aurrean, orain dela urtebete gazteentzako ziren etxebizitzak berreskuratzearen garrantzia azpimarratu dute, Pinto 20 blokea desalojoa arrisku larrian dagoela gogoratzearekin batera.  

Gazteek argi dute: ez da etxebizitza bermatuko digun instituziorik existitzen, eta “merkatuaren bidetik ez dugula sekula baldintza duinetan eskuratutako etxebizitza duinik izango”.

Duela urtebete pasatxo, etxebizitza eskuratzeko duten tresnarik eraginkorrena okupazioa dela adierazi zuen GESek. Agerraldiaren amaieran, hau berretsi dute. “Prezio altuen menpe bizi gabe” euren kabuz etxebizitza eskuratzeko duten bide bakarra delakoan daude. Asko baitira gurean hutsik eta erabili gabe daudenak, eta asko ere etxebizitzarik ez daukagun gazteak. Gainera, ezer ez dietela oparituko argi dutenez, gazteen ardura negozio handi hau salatzea eta publiko egitea delakoan daude.

Zer da GES?

 

Albiste hau Hala Bedi Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxebizitza eskubidea
Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Haritu: "Familia batzuek sei hilabete daramatzate hotel batean"

Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


2024-04-05 | Uriola.eus
Alokairuen laguntzak eskuratzeko baldintzak gogortu direla salatu du Berri-Otxoak plataformak

Lanbideren Etxebizitzarako Prestazio Osagarria eta gizarte-zerbitzuen Larrieldietarako Laguntzak desagerrarazi ditu Etxebizitzaren Lege berria garatu duen Dekretuak.


2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Eguneraketa berriak daude