Euskararen dekretu berria "aukera galdua" dela uste du UEMAk

  • Udalerri Euskaldunen Mankomunitate UEMAk, esaterako, uste du dekretuak ez duela administrazioa “behin betiko” euskalduntzeko neurririk ekarriko.


2024ko otsailaren 22an - 12:35
Aplikazio eremua sektore publiko osora zabaldu izana oso ondo baloratzen dute.

"Aurrerapauso batzuk badakartza ere administrazio publikoa euskalduntzeko, ez da nahikoa, eta beste aukera galdu bat da euskaldunon hizkuntza eskubideak behin betiko bermatzeko hartu beharreko neurriei dagokienez”, adierazi du UEMAk euskararen dekretu berriaz.

Dekretuaren aplikazio eremua "sektore publiko osora” zabaltzea hartu du egokitzat elkarteak. “Estatuko administrazioari berari ere" neurriak eskatzeko bidea zabal daitekeela uste dute, eta mankomunitateak berak dekretuari egindako ekarpenak jasota ikusten dituzte hor.

Hautaprobak euskaraz egingo dituztela ebazteko modua emango diete erakundeei. “Egun indarrean dagoen legediaren zalantza juridikoak sortu izan dira hautaketa prozesuetan azterketetako bat euskaraz egin beharra ezarrita”

“Gehiago da orain arte egindako urratsak jasotzeko dekretua, euskarak behar duen lege babesa bermatzeko eta aurrerapausoak emateko behar dugun dekretua baino”, adierazi du mankomunitateko lehendakari Martin Aramendik.

Dekretuarekin euskara jakintza egiaztatzeko moduak ugaritu egingo dira, eta horren inguruko kezka agertu du UEMAk. “Euskaraz lan egiteko gai ez den jende asko lanpostuetara sartzeko zirrikitu handia uzten du dekretuak, nabarmen”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2024-05-20 | ARGIA
"Geldi euskara zapaltzea" margoketagatik, pertsona bat auziperatuko du Frantziako Poliziak

Herribiltza taldeak joan den ostiralerako egindako deialdian, Baionako suprefeturaren hormetan egin zuten tindaketa bost lagunek. Horien artean zegoen Gorka Torre; bera atxikita eduki du poliziak 24 orduz, eta irailean epaituko dute.


2024-05-20 | ARGIA
Nafarren %26ak euskararen ezagutza mailaren bat dauka

Nastat-ek, Nafarroako Estatistika Institutuak, 2022an egindako ikerketa lanaren emaitzak argitaratu ditu. Euskaldunen proportzioa %15,1ekoa da, euskaldun hartzaileena %11,6koa eta ez-euskaldunena % 73,3koa. Hogei udalerritan euskaldunen proportzioa %80tik gorakoa da.


Euskara lehenestea eskatu diote Jaurlaritzari eta EITBri Gasteizko kaleetan

Ehunka herritarrek hartu dute parte Aldatu Gidoiak deitutako manifestazioarekin, larunbat arratsaldean. Kulturan eta ikus-entzunezkoetan euskararen aldeko politikak eta bitartekoak exijitu dituzte. Kulturako eta euskalgintza hainbat kidek hartu dute hitza amaierako ekitaldian.


2024-05-17 | ARGIA
Auzitegi Gorenak ez du onartu tramitera Gipuzkoako Aldundiak Uliazpiko hizkuntz eskakizunen harira jarritako helegitea

2023ko otsailean EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak balio gabe utzi zuen Uliazpi Fundazioko 34 zaintzaileren lan deialdirako hizkuntz eskakizuna. Fundazioko langile batzordeak eta Foru Aldundiak sententzia salatu zuten. Euskalgintzaren Kontseiluak adierazi du oldarraldi judizialak... [+]


Eguneraketa berriak daude