argia.eus
INPRIMATU
EAE-ko administrazio publikoa euskalduntzeko dekretu berria
Euskararen dekretu berria “aukera galdua” dela uste du UEMAk
  • Udalerri Euskaldunen Mankomunitate UEMAk, esaterako, uste du dekretuak ez duela administrazioa “behin betiko” euskalduntzeko neurririk ekarriko.

Ainara Rodil Jaime 2024ko otsailaren 22a
Aplikazio eremua sektore publiko osora zabaldu izana oso ondo baloratzen dute. Aplikazio eremua sektore publiko osora zabaldu izana oso ondo baloratzen dute.

"Aurrerapauso batzuk badakartza ere administrazio publikoa euskalduntzeko, ez da nahikoa, eta beste aukera galdu bat da euskaldunon hizkuntza eskubideak behin betiko bermatzeko hartu beharreko neurriei dagokienez”, adierazi du UEMAk euskararen dekretu berriaz.

Dekretuaren aplikazio eremua "sektore publiko osora” zabaltzea hartu du egokitzat elkarteak. “Estatuko administrazioari berari ere" neurriak eskatzeko bidea zabal daitekeela uste dute, eta mankomunitateak berak dekretuari egindako ekarpenak jasota ikusten dituzte hor.

Hautaprobak euskaraz egingo dituztela ebazteko modua emango diete erakundeei. “Egun indarrean dagoen legediaren zalantza juridikoak sortu izan dira hautaketa prozesuetan azterketetako bat euskaraz egin beharra ezarrita”

“Gehiago da orain arte egindako urratsak jasotzeko dekretua, euskarak behar duen lege babesa bermatzeko eta aurrerapausoak emateko behar dugun dekretua baino”, adierazi du mankomunitateko lehendakari Martin Aramendik.

Dekretuarekin euskara jakintza egiaztatzeko moduak ugaritu egingo dira, eta horren inguruko kezka agertu du UEMAk. “Euskaraz lan egiteko gai ez den jende asko lanpostuetara sartzeko zirrikitu handia uzten du dekretuak, nabarmen”.