Gogoan daukat, 16 urterekin, Bergarako epaitegi aurrean egindako euskararen aldeko elkarretaratze batean identifikatu ninduela Ertzaintzak lehen aldiz. Euskal Herrian epaitegiak euskalduntzeko aldarria zilegi zela pentsatzen genuen, baina, orduan ere, faltako zen baimenen bat, egongo ginen legezkoa baino metro batzuk aurrerago edo, zer demontre, agintean zeudenak ez ziren euskaldunon eskubideak defendatzen genituenon lagunik hoberenak izango. Hasieran, etxean zerbait esango ote zidaten arduratu nintzen arren, nire gurasoek bazituzten hori baino buruhauste handiagoak eta, zoritxarrez, Euskal Herriko egunerokoarekin ohituta zeuden, dagoeneko.
Kontua da, nerabe garai haietan ohartu nintzela, hizkuntza minorizatu batek aurrera egiteko aldeko behar lituzkeen neurriak, helduen bizitzan, ez zituela alde; are gehiago, etsaitasun handia zegoela.
Urteak pasa dira eta, gaur ere, euskararen aurkako sententzia judizialak jasotzen jarraitzen dugu. Aldi berean, ordea, euskaldunok euskara inposatu nahi dugula entzun behar dugu, esaten digute euskararen normalizazioaren aldeko politikak urrunegi joan direla, euskaldunak ondo bizi garela eta, mesedez, gure “arazotxoekin” buruko min gehiegi ez emateko, gizartea benetan arduratzen duten gauzak konpontzen ari omen dira. Bertako hizkuntza eta kultura indartzea lehen mailako beharrizana dela sinetsita dagoen pertsona arraro bat ote naiz?
Plaza publikoan eragin eta kaleak berriz irabazi behar ditugu: kalean euskaraz jardun, kaleak euskaraz apaindu eta, nola ez, aldarriak kalera ozen atera
Munduak hartu duen abiadura itzelak eta globalizazio basatiak herri zein hizkuntza txikiak desagerrarazi ditzakeela ikusi dugu. Etengabeko (des)informazioaren garaian gaztelania, frantsesa edo ingelesa moduko hizkuntza erraldoiak etxeko sukalderaino sartzen zaizkigu pantailen, kantuen, komunikabideen… bitartez. Herri txikien despopulazioa, hiriguneen mesedetan, ez da euskararen aldeko faktore. Arnasguneak, jadanik, ez dira lehen besteko arnasgune. Indibidualizaziorako joera ere mehatxu bat da gu bezalako giza talde txikiontzat. Aurkako indar horien aurrean, ordea, ezin dugu isilik geratu eta alternatiba eraiki behar dugu.
Euskararen egungo egoeraren gainean diagnosi bateratu bat ari da gailentzen: larrialdi egoeran gaude. Pertsona baikorra naizen neurrian, egoera horri ez diot desesperaziotik begiratu nahi; alderantziz, egoera ezegonkor hau aldatzeko beharraren eta indarrak batzearen garrantzian jarri nahi dut azpimarra. Euskal Herriak historian zehar izan dituen garai gogorretan aurrera egiten asmatu badu, orain ere asmatuko du(gu), ezta?
Txikiak gara eta batzuek are txikiago egin nahi bagaituzte ere, argi izan behar dugu: txikiak gara, baina duinak; txikiak gara, baina etorkizunari aurre egiteko modukoak; txikiak gara, baina mundua gure begiradatik eta izateko modutik aberasteko adinakoak; txikiak gara eta, inor baino gehiago izateko nahirik gabe, norbait izan nahi dugu; Txikik zioen modura, “askatasun haizea” gara eta herri aske bat dugu helburu, handik eta hemendik etorritako euskal herritarrekin, euskaratik eta euskaraz eraikiko duguna. Txikitasunetik handitasunera jauzi egiteko unea da!
Hori guztia lortzeko eremu ezberdinetatik tira behar dugu, alor guztietan indar egin; horretan, kaleak berebiziko garrantzia du. Plaza publikoan eragin eta kaleak berriz irabazi behar ditugu: kalean euskaraz jardun, kaleak euskaraz apaindu eta, nola ez, aldarriak kalera ozen atera. Horretarako aukera paregabea izango dugu abenduaren 7an, Durangon; hain justu, euskal kulturaren urteroko zita esanguratsuenetarikoa den azokaren testuinguruan, Euskal Herrian Euskarazek deituta, 18:00etan, Landako gunetik hasiko den manifestazioan.
Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika behar baitugu!
Ibon Leibar Belastegi, Euskal Herrian Euskarazeko kidea
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]
Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]
Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]
Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]
Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.
Ez zait... [+]
Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]
Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]