Euskararen eguna: ezberdinen arteko elkarlana ardatz aurrera jarraitzeko

  • Herri ekimenez eta ekitaldi instituzionalez bete dira Euskal Herriko txokoak Euskararen Nazioarteko Egunean. Iñigo Urkullu lehendakariak “hizkuntza ohiturak” aldatu behar direla nabarmendu du.


2017ko abenduaren 04an - 10:17

“Ezberdinen arteko lana egin behar dugu euskararen oraina eta geroa irabazi nahi badugu”, adierazi du Urkulluk Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Europa Jauregian egin duen ekitaldian. Euskarak eman dituen aurrerapausoak erdigunean jarriz, hizkuntza ohiturak aldatu behar direla esan du. Orain dela 68 urte ospatu zen lehen aldiz Euskararen Eguna, Eusko Ikaskuntzaren ekimenez, eta “gure hizkuntza zaharra” garai berrietara egokitu dela dio Urkulluk: “Geroztik, eta batez ere azken 30 urtetan, nabarmen egin du gora euskararen erabilerak: 223.000 hiztun lortu ditugu”. Urteko 365 egunetan euskaraz hitz egiteko deia zabaldu du ekitaldi amaieran.

Ekitaldi berean aurkeztu dute Euskaraldia ekimena: Egia eredua oinarri hartuta, hainbat herritan euskara sustatzeko egin diren ekimenak lurralde osora zabaltzea xede duen egitasmoa da. Datorren urtean jarriko da martxan, eta dagoeneko, hainbat eragilek babestu dute proiektua.

Antzeko dinamikaren baitan dira egunotan Baionako, Angeluko eta Miarritzeko herritarrak. BAM ekimenaren bidez, egunerokotasunean izaten diren hartu emanetan lehen hitza euskaraz izan dadila lortu nahi izan dute antolatzaileek. Horretarako, parte hartzaile bakoitzak bere hizkuntza mailaren araberako identifikazioa darama soinean;  ahobizi edo belarriprets txapak. Lehen aldia izan da eta balorazioa “positiboa eta aberasgarria” izan dela ondorioztatu dute. Izan ere, hasieran 450 parte hartzaile nahi zituzten arren, 806 lagunek egin dute bat ekimenarekin. Bestalde, Euskal Elkargoarentzat lehen Euskara Eguna izan da.

Euskararen Egunak Nafarroaren Egunarekin egin du bat Nafarroan. Euskararen aldeko elkarte eta mugimenduek elkarlanean osatu dute agenda eta hainbat ekitaldi izan dira, besteak beste, Iruñean, Tafallan, Zangotzan, eta Altsasun: bertso bazkariak, kontzertuak, antzerkiak, hitzaldiak… Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Erakundeen arteko Harremanetarako Kontseilariak azpimarratu duenez, euskara etorkizuna eraikitzeko kohesio tresna gisa ulertu behar da.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen Nazioarteko Eguna
Doakotasuna, Hezkuntza Legea, ofizialtasuna edo arlo digitala arretagune Euskararen Egunean

Gaitu kanpainarekin bat egiteko deialdia egin du lehendakari Iñigo Urkulluk, ahots gehiago badaude "material zabalagoa" izango delako sarean. Bestalde, EH Bildu eta EH Baik adierazi dute Hezkuntza Legean hizkuntza politika mantentzen bada “galdu”... [+]


2020-12-04 | Euskal Irratiak
Ortzaize herriko kontseiluak 15 egunez bilkurak eta komunikazio osoa euskara hutsean egin ditu

Herri bat kudeatzen ahal ote dea euskara hutsean? Abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna kari, Ortzaize herriari begira jarri gira. Euskaraldian arigunea da Nafarroa Behereko Ortzaize. 15 hautetsietarik 14-k euskara dakite eta 15 egunez kontseiluko bilkurak eta... [+]


2019-11-28 | Arabako Alea
Zergatik ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an?

1995. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izango zela ezarri zuten Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak.


Eguneraketa berriak daude