Abenduaren 3a 'Euskadiren Eguna' izendatzeko proposamena eztabaidatuko dute Eusko Legebiltzarrean

  • EH Bilduk aurkeztutako proposamenak dio datarik egokiena dela, “euskara euskal herritarron batasuna  sinbolizatzen duen ikur nagusia izanik”. EAJ abstenitu egin da eta PSE eta PP tramitazioaren aurka azaldu dira.


2017ko urtarrilaren 26an - 14:28

EH Bildu eta Podemosen aldeko botoekin Eusko Legebiltzarrean tramitera onartu dute Euskararen Nazioarteko Eguna, abenduaren 3a, “Euskadiren Eguna” izendatzeko koalizio abertzaleak egindako proposamena. Hala, data horren inguruko eztabaida izango da EAEko parlamentuan.

Abenduaren 3a “Euskadiren Eguna” izendatu eta jai ofizial gisa ospatzea  da egokiena proposamena aurkeztu duen EH Bilduren aburuz. “Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarron batasuna eta kohesioa adierazteko” euskara da euskal herritarron ikur nagusia, bere ustez. Bestalde, “euskarak behar duen babesa aintzat hartzeko” modua izan daitekeela iritzi du koalizioak, Pello Urizarren ahotan.

Eusko Jaurlaritzak begi honez ikusi du proposamena Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzea, abenduan Urkulluren Gobernu Batzordeak adierazi zuenez. Paradoxikoki, EAJk abstentziora jo du eta Jaurlaritzan kide duen PSE-EEk aldiz tramitatzearen kontrako botoa eman du, PPko parlamentariek bezalatsu.

Patxi Lopezen gobernuak urriaren 25a izendatu zuen jai egun 2010ean, Gernikako Estatutua sinatu zen egun bera. 2013an baina, Legebiltzarraren ekimenez atzera bota zuten Lopezen neurri hori, eta iaz urriaren 7a izan zen jai egun ofizial, Agirre lehendakariaren Euzkadiko Gobernua osatu zela 80 urte igaro zirelako.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen Nazioarteko Eguna
Doakotasuna, Hezkuntza Legea, ofizialtasuna edo arlo digitala arretagune Euskararen Egunean

Gaitu kanpainarekin bat egiteko deialdia egin du lehendakari Iñigo Urkulluk, ahots gehiago badaude "material zabalagoa" izango delako sarean. Bestalde, EH Bildu eta EH Baik adierazi dute Hezkuntza Legean hizkuntza politika mantentzen bada “galdu”... [+]


2020-12-04 | Euskal Irratiak
Ortzaize herriko kontseiluak 15 egunez bilkurak eta komunikazio osoa euskara hutsean egin ditu

Herri bat kudeatzen ahal ote dea euskara hutsean? Abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna kari, Ortzaize herriari begira jarri gira. Euskaraldian arigunea da Nafarroa Behereko Ortzaize. 15 hautetsietarik 14-k euskara dakite eta 15 egunez kontseiluko bilkurak eta... [+]


2019-11-28 | Arabako Alea
Zergatik ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an?

1995. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izango zela ezarri zuten Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak.


Eguneraketa berriak daude