Zergatik ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an?

  • 1995. urtean Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an izango zela ezarri zuten Euskaltzaindiak eta Eusko Ikaskuntzak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 28an - 08:39
Euskararen Eguneko ekimena Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. / Argazkia: Alea

Ate joka dugu abenduaren 3a eta, egun horretan, munduko bazter askotan ospatzen da Euskararen Nazioarteko Eguna, baina badira oso ezagunak ez diren zenbait bitxikeria ospakizun honen inguruan:

  • Ba al zenekien Euskararen Eguna guztiz lotuta dagoela Xabierko Frantzisko deunarekin? 1552ko abenduaren 3an hil zen Frantzisko, eta kondairak dioenez, hil aurreko azken hitzak bere ama hizkuntzan izan ziren, hots, euskaraz.
  • Ba al zenekien 1949. urtean Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna ezarri zuela? Euskararen Nazioarteko Egunaren lehenengo edizioaren dokumentua berreskuratu zuen Eusko Sarek:

 

 

 

1949ko Euskararen Eguneko idatzia. / Iturria: Eusko Sare

 

 

 

  • Ba al zenekien, ondoren, 1995ean Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik, Euskararen Nazioarteko Eguna instituzionalizatu egin zutela?
  • Ba al zenekien Euskararen Egunak hainbat izen izan dituela? Lehendabiziko edizioan Eskuararen Eguna erabili zen eta ondorengo urteetan Euzkararen eguna edo Euzkara Eguna bezala ikusi dugu. Egun, Euskararen Eguna edo Euskararen Nazioarteko Eguna erabiltzen dira.

 

 

 

'El Euzkeraren Eguna', Euzko Deya egunkariko artikulua (1949). / Iturria: Eusko Ikaskuntza

 

 

 

  • Ba al zenekien Euskal Herrian ez ezik, munduko beste hainbat herrialdetan ere ospatzen dela Euskararen Nazioarteko Eguna? Jakin badakigu, behintzat, Mexikon, Bartzelonan, Washingtonen, Buenos Airesen eta Parisen ere euskara goraipatzen dela abenduaren 3an.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen Nazioarteko Eguna
Doakotasuna, Hezkuntza Legea, ofizialtasuna edo arlo digitala arretagune Euskararen Egunean

Gaitu kanpainarekin bat egiteko deialdia egin du lehendakari Iñigo Urkulluk, ahots gehiago badaude "material zabalagoa" izango delako sarean. Bestalde, EH Bildu eta EH Baik adierazi dute Hezkuntza Legean hizkuntza politika mantentzen bada “galdu”... [+]


2020-12-04 | Euskal Irratiak
Ortzaize herriko kontseiluak 15 egunez bilkurak eta komunikazio osoa euskara hutsean egin ditu

Herri bat kudeatzen ahal ote dea euskara hutsean? Abenduaren 3a, euskararen nazioarteko eguna kari, Ortzaize herriari begira jarri gira. Euskaraldian arigunea da Nafarroa Behereko Ortzaize. 15 hautetsietarik 14-k euskara dakite eta 15 egunez kontseiluko bilkurak eta... [+]


2017-12-05 | Euskal Irratiak
Euskararen Nazioarteko Egunaren jatorriaz, Peio Etxeberri

Zergatik ospatzen dugu abenduaren 3a? Noiz sortu zen Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ideia? Peio Etxeberrik xehetasunak azaldu dizkigu.


2017-12-04 | Miren Osa Galdona
Euskararen eguna: ezberdinen arteko elkarlana ardatz aurrera jarraitzeko

Herri ekimenez eta ekitaldi instituzionalez bete dira Euskal Herriko txokoak Euskararen Nazioarteko Egunean. Iñigo Urkullu lehendakariak “hizkuntza ohiturak” aldatu behar direla nabarmendu du.


2017-12-01 | Antxeta Irratia
Jaurlaritzari hizkuntza perfilak berraztertzeko eskatu dio Irungo PPk, lanpostu publikoetan euskara traba delakoan

Irungo PP alderdiak hartu du hitza gaur, gazteleraz, denok aho bete hortz uzteko. Muriel Larrea, popularren bozeramaleak euskara ez dakitenek, berdin irundarrak eta euskal herritarrak edo baskoak direla aldarrikatu du, eta euskara eremu politikotik aldendu beharra dagoela... [+]


Aurten badakigu zer egin Euskararen Nazioarteko Egunean

Aurten gehiegi pentsatu beharrik ez dago, zer egingo dugu bertso saioa, ginkana, txokolate jana, mosaikoa, lipduba? Horiek ere egingo dira, baina herri dezentetako herritarrek eta euskalgintzak motorrak berotuta dituzte. Kalera aterako dira egun osoz euskaraz egiteko asmoz.


2017-01-26 | ARGIA
Abenduaren 3a ‘Euskadiren Eguna’ izendatzeko proposamena eztabaidatuko dute Eusko Legebiltzarrean

EH Bilduk aurkeztutako proposamenak dio datarik egokiena dela, “euskara euskal herritarron batasuna  sinbolizatzen duen ikur nagusia izanik”. EAJ abstenitu egin da eta PSE eta PP tramitazioaren aurka azaldu dira.


2016-12-05 | Pako Sudupe
Euskararen Egunaren biharamuna eta bestondoa!

Euskararen Nazioarteko Eguna iragan da. Alexander von Humboldten duela berrehun urteko iragarpena ez da oraindik bete. Alabaina, ezin ezkutatu zein soziologia espainola dugun Hegoaldean eta zein frantsesa Iparraldean! 


Euskararen Eguna, batzuentzat anekdota huts

Abenduaren 3 da Euskararen Eguna. EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak duela egun batzuk egin zuen adierazpen instituzionala. 700dik gora atxikimendu ditu. ELA eta LAB sindikatuek egin dute adierazpenaren kritika gogorrenetakoa. “Egia Euskaraz” estiloari... [+]


2016-12-01 | Ainhoa Bretos
Euskara sustatzeko kanpaina abiatu dute komunikazio zientzietako hainbat ikaslek

Abenduaren 2rako egitaraua prestatu dute arduradunek. EHUko Leioako Campusean egingo dituzte ekitaldiak.  


2016-11-29 | ARGIA
Lan mundua euskalduntzeko egitasmo pilotua abiatuko dute ELAk eta LABek Urola Kostan

Lan mundua euskalduntzeko bidean egitasmoa bateratua aurkeztu dute ELA eta LAB sindikatuek, Euskararen Nazioarteko Egunaren (abenduak 3) ingurumarian. Azaldu dutenez, 2017ko urtarrilean jarriko dute martxan proiektu pilotua, Urola Kostan, eta Kontseiluarekin batera jardungo dute... [+]


Eguneraketa berriak daude