ARGIA.eus

2020ko abenduaren 02a

Euskararen Eguna, batzuentzat anekdota huts

  • Abenduaren 3 da Euskararen Eguna. EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak duela egun batzuk egin zuen adierazpen instituzionala. 700dik gora atxikimendu ditu. ELA eta LAB sindikatuek egin dute adierazpenaren kritika gogorrenetakoa. “Egia Euskaraz” estiloari segika, hainbat herritan euskaldunak aktibatzen ari diren eragileentzat berriz, esperientzia interesgarri baten helmuga baino ez da Euskararen Eguna.

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2016ko abenduaren 02a
Arrigorriaga da euskaldunak aktibatzeko egitasmoa jarri duen azken herria. Argazkia: Baietz 365! taldea

Eusko Jaurlaritzak, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek, Bilbo, Donostia eta Gasteizko udalek, EUDELEk eta UEMAk aurkeztu dute "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" adierazpena. ELA eta LAB sindikatuek ez dute sinatu, eta hala ez egiteko hainbat arrazoi eman dituzte elkarrekin idatzitako oharrean:

-“EAEko Hizkuntza Politikan ez dituzte langileon hizkuntza eskubideak kontuan hartzen eta langileon ordezkariak garen sindikatuen ondoan argazkia atera nahi dute, zertarako? Langileok lan mundua euskalduntzeko konpromisoak hartu ditugu eta gure bidea egiten ari gara”.

-“Adierazpenak norberak hartu ditzakeen konpromiso indibidualak azpimarratzen ditu, Herri Aginteek eta kasu honetan, Eusko Jaurlaritzak, duen erantzukizun politikoa maila berean jarriz”.

-“Gonbidapenean, edonork atxikimendua emateko dokumentua proposatu dutela azpimarratzen dute. Honek testuaren edukia erabat lausotu du eta Jaurlaritzak ez du egiazko konpromiso politikorik hartzen”.

Bi sindikatuek ondoko galdera luzatu diote Eusko Jaurlaritzari: “Guztiok argazki batean kabitzeko garaiak dira edota euskararen aldeko konpromisoak gehiengo zabal batek hartzeko garaiak?”.

Bi sindikatuek, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluarekin elkarlanean, lan mundua euskalduntzeko egitasmo pilotua abiatuko dute 2017ko urtarrilean. Urola Kostako hamar-hamabost enpresatan aplikatuko dute.

Zergatik daude pozik “Egia Euskaraz” estiloaren bultzatzaileak Euskararen Egunean?

Euskaldunek euskaraz egitea jarri zuten helburu, eta horretarako euskaldunak beraiek ahalduntzen saiatu ziren, eta euskaraz moldatzen ez direnei euskaraz bizi nahi dutela azaldu zieten. Herri gehienetan asteak iraun duen esperientzia izan da, astez aste paparrean txapa jarrita edo jarri gabe, euskaraz egitera atera dira kalera, joan dira eskolara, dendara, administraziora, senidearengana. Eta uste baino askoz hobeto moldatu dira, uste baino gehiago hitz egin dute euskaraz. Horregatik daude pozik herritar horiek guztiak, ez abenduaren 3an Euskararen Eguna delako, asteetako esperientziak erakutsi dielako haien herrietan euskaraz bizi daitekeela, eta ez daudela bakarrik. Beren buruei euskararen alde zer egin dezaketen galdetu beharrik ez dute, dagoeneko ari dira euskaraz txoko guztietan. Egiakoak, Añorgakoak, Hernanikoak, Lasarte-Oriakoak, Astigarragakoak, Aguraingoak eta Arrigorriagakoak dira.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Euskararen Nazioarteko Eguna kanaletik interesatuko zaizu...





Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude