“Euskara da euskaldunon aberria” zioen Txillardegik, mende erdi bat lehenagoko Sabino Aranaren “Euzkotarren aberria Euzkadi da” parafraseatuz. Eta beste mende eta erdi bat beranduago, nahitaez gizadiaren historiako garai berri baten atarian aurkitzen gara. Internet, Sare sozialak, 5G, Big Data, Inteligentzia Artifiziala, Metabersoa… gero eta handiagoa bihurtzen ari den errealitate paralelo batetan murgilduz goaz oharkabean. “Aldea global” deritzon mundu globalizatu honetan, eta harremanak era birtualagoan ehuntzen diren aro hasiberri honen aurrean, euskararen presentzia “erreala” ezinbestean ziurtatu beharko litzateke; gure ondorengoei oparituko diegun euskal kultura iraunkortze aldera. Txillardegik berak etorkizuna iragarriz, “Estatu batekin, agian euskara ez da salbatuko. Estaturik gabe, ziur ezetz” zioen. Ondorioz, mundu digitalki konektatu batean euskarak ez badu bere presentzia bermatzen, ez litzatekeela salbatuko ondorioztatzera ausartu gintezke.
Euskaldunen aberri bat lortzeko bidearen hasierako urrats birtualean behintzat, arestian aipatutako banderen bateragarritasunik ezak, ahaleginak sakabanatu eta amestutako itxaropen horri ateak ixten ote dizkion gogoeta egin beharko genuke
Egungo ohiko errealitate sozioekonomiko eta politikoan, beste estatu batzuen menpe dauden lau komunitate nolabait homogeneotan banatuta aurkitzen da euskaldunon aberria. Euskadi, Nafarroa, Iparralde eta sarritan ahaztutako Euskal Diaspora alegia; inposatutako mugen eraginagatik poliki-poliki aldenduz doazela. Zatiketa horrez gain, euskal gizarte heterogeneoaren ideologia anitzak kontutan hartzen badira, hainbat ikur, ikurrina eta bandera itxuraz erabat desberdin plazaratzen ditugu; nazio zatikatu baten irudia areagotuz. Adibidez, Eusko Jaurlaritzaren agerpenetan, hasiera batean Bizkaia soilik sinbolizatzen zuen Ikurrinak, lehendakariaren atzean Nafarroako armarririk gabe ikustaraziz, zein Nafarroako Erreinuko katedun bandera gorria udaletxeetako balkoietan zintzilikatuz, zein Baskoien erregearen Arrano Beltza euskal selekzioaren partidetan astinduz.
Euskaldunen aberri bat lortzeko bidearen hasierako urrats birtualean behintzat, arestian aipatutako banderen bateragarritasunik ezak, ahaleginak sakabanatu eta amestutako itxaropen horri ateak ixten ote dizkion gogoeta egin beharko genuke; nazio eraikuntza prozesuetan ikur eta banderek duten garrantzia aintzat hartuz eta Joseba Sarrionandiaren “Euskara da gure territorio libre bakarra” askatasunezko hitzak abiapuntutzat hartuz.
Hala ere, denboraren poderioz ahultzen doan euskal batasun honen “barne” mugez gaindi, pentsaera eta jatorri desberdinetako euskaldunak, eta ez hain euskaldunak, lotzen gaituen ikur polit bezain esanguratsu bat badugu dagoeneko, Lauburua. Euskal Herriaren historian zehar, edozein bazterretan sarritan agertu izan dena; eta gaur egun ere, Euskal-Basque hitzekin, euskal tokiekin edo euskal kutsuko ekoizpen eta produktuekin, berehala lotzen dena. Politika eta ideologiak alde batera utzita, euskal herrietako biztanleen ikur kuttunenetakoa izanik, munduaren begien aurrean herri adeitsu legez agertzen gaituena.
Lauburuaren bilakaera historikoa aztertzean, jatorriari dagokionez, Historiaurreko garaietara garamatza. Erromatar aurreko harrietan zizelkaturik aurkitu da, Bizkaiko Meñakan, Foruan edo Arabako Iruña-Veleian, adibide batzuk aipatzearren. Esbastika, Triskela, Hexaskela, Tomoe, jing-jang… ikur espiritual primitiboen senide, euskaldunok soilik erabiltzen dugun lau buru borobilduna, Euskal Herrian XVI. mendetik aurrera zabal hedaturik aurki genezake: Nafarroako XV. mendeko elizetan, XVII. mendeko Zuberoako etxe atarietan, Bizkaiko hilerrietan… eta jadanik euskal zentzua erabat barneraturik, Arabako Izki mendilerroko oroitarrian, Biarritzeko oihal saltokietan, Tolosaldeko kirol elkarte baten izenean edo Montevideo, Tokio, zein Shangaiko euskal etxeetako anagrametan esaterako. Apaingarri soil bat baino gehiago, Lauburuak euskal sena daukanik ezin uka. Nabarmenki, euskal kutsua darien ekoizpenak argi identifikatzeko aspalditik erabili izan da, eta erabiltzen dugu: edozein motatako euskal oroigarritan, harriz edo egurrez egindako lanetan, eraztun zein lepokoetan, euskal pasteletan, jantzietan, musika tresnetan… edo betirako den tatuaje bat gorputzaren azalean egiteraino.
Horrenbestez, ikur honen ahalmenaren jabe, garai berri honetarako euskararen aurrerakadarekin sinetsi nahi dugunok, euskal nazio ezaugarri diren bandera eta ikurrinen artean, ez al genioke Lauburuari toki jasoago bat emateko eztabaida zabala sortu beharko?
Baina ez al dago batzuentzat Pays Basque-ko objektuen irudi folkloriko soil bat bihurtzeko arriskuan? Ez al da aitzinako garaietatik datorkigun altxorra, euskara, eta Lauburuaren arteko zilbor hestea ahultzen ari? Euskaradun arbaso haiei ohore eginez, Lauburua begien aurrean dugunean, beraien begirada zorrotza sumatu beharko genuke.
Antzinatik datorkigun misterioz betetako irudizko ondare hau, gaur egun Euskal Herriko edozein bazterretan barreiaturik aurki dezakegu, ez aldiz euskaldunen hizkuntza den euskara; Koldo Mitxelenak euskarari buruz zioenez, nola bizi iraun duen gaur egunera arte omen da misterioa. Hala ere, Iparraldean dugu azken mendeetako euskararen gainbeheraren adibiderik esanguratsuena. Bertan, euskarak bizirik irauteko eskergabeko ahalegin etengabea behar du, aldiz, Lauburuak irudi sendo baten gisa biziraungo duela argi dago; Lapurdin, Nafarroa Beheran edo Zuberoan erruz ikusi baitezakegu.
Lauburua, XX. mendeko Guda Zibila aurretik Sabino Aranak abertzaletasun eta aldarrikapen ikur moduan bultzatu zuen, eta nabarmenki hedatu zen berriro ere Euskal Herrian zehar. Alabaina, folklore hutsa bihurtzeko arriskuan dagoelarik, datorren garai berri digitalerako, euskararen esku beretik eramateko zilegitasuna bultzatu beharko genuke. Historian beste behin bere sustraietatik berreskuratua, euskararen aberriari gainera datozkion erronka eta ekaitzei adorez aurre egiteko, indarrak bildu eta bideratu ahalko lituzkeen ikur esanguratsu hau, bidelagun jatorra litzaiguke.
Sabino Arana bezalako euskaldun berriak, euskaldun zaharrak, eta jatorria edozein dela ere, bakoitza bere neurrian euskaltzaleak direnak, joera politikoak alde batera utzita, polita soilik ez den irudi honek, bere lau besoekin nolabait biltzen gaitu geure burua euskal herritartzat dugun denok.
Horrenbestez, ikur honen ahalmenaren jabe, garai berri honetarako euskararen aurrerakadarekin sinetsi nahi dugunok, euskal nazio ezaugarri diren bandera eta ikurrinen artean, ez al genioke Lauburuari toki jasoago bat emateko eztabaida zabala sortu beharko? Behingoz, Nafarroako bandera, Nafarroako Foru Erkidegorako mugatua, eta Aranatarren Ikurrina, Euskal Autonomi Erkidegorako soilik mugatuta daudela heldutasunez aitortzeak, atzera pausu txiki bat litzateke hasiera batean gehiengoarentzako, baina ausartasunez aurreranzko jauzi handiago bat egiteko prest egonik, eguneratzeko aukera eder baten aurrean geundeke Euskal Herri globala biltzen duen Lauburudun Ikurrina Berri bati bidea zabalduko bagenio.
Gai honi buruz, mota guztietako abertzaleetatik hasi, edo euskaltzale soil diren guztion jarrerak eta ekimenak biltzeko xedearekin, lan mardul bat egin da, “Lauburua, euskal nazioaren ikur?”.
Gai honi buruz, mota guztietako abertzaleetatik hasi, edo euskaltzale soil diren guztion jarrerak eta ekimenak biltzeko xedearekin, lan mardul bat egin da, “Lauburua, euskal nazioaren ikur?”. Eginkizun honetan, Lauburua, Nafarroako bandera, Ikurrina eta euskarari buruzko informazio bilaketa amaigabea, sailkapena eta laburpena jorratu dira; Google bilatzailean “Lauburu” hitza bilatuz gero 380.000 sarrera agertzen dira, “Ikurriñ(n)a”-rekin beste 695.000 eta “Bandera de Navarra”-rekin 783.000. Horrez gain, gogoetara gonbidatu nahi duen lan eklektiko honetan, euskal idazle, pentsalari eta abarren esanei erreferentzia egiten zaie. Arestian aipatutako guztia uztartzen saiakera ahalik eta adeitsuena eginez, eta ilusio handiz sormenari ere beta emanez, Lauburudun Ikurrina Berri baten proposamen txukun bat ere aurkezten da bertan. “Lauburua, euskal nazioaren ikur? Arbaso euskaldun haiengandik, antzinako ikur unibertsalen senide jator bat datorkigu gaur egunera euskararen ilinti gisa. Benito Lertxundiren abestiak dioen bezalaxe: Suaren bila atera ziren surik ez zuten haiek, ikusmenaren mugaz gaindi dauden lurretara… Maitasuna bilatu gabe, aurkitu beharreko zerbait dela. Eta euskal nazio ikurretan armoniaren bila, Lauburu zuri-beltz bat aurkitu da!”
Koloretako irudiz jositako 150 orrialdetako idazlan honen epilogoa izan duzu artikulu hau. Saiakera ilustratua bere osotasunean irakur daiteke hemen:
Hausnarketa egin eta bertan parte hartzera zabal hartzen zaituztegu, euskaltzale guztion artean eztabaidatu, eta azkenean Lauburuarekin alderatuta berriak diren 1150. urteko Nafarroako Bandera pomelatua eta 1894. urteko Aranatar anaien Ikurrina bi gurutzeduna, nazio ikur moduan gelditzeko adostutako erabakia hartuta ere, tamalez gaur egunean esanahi anbiguoa hartu duten bi banderok indarberrituak aterako liratekeelarik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]