VII. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak argitaratu dira. Lehendabizi Nafarroakoak argitaratu ziren eta duela bi aste, EAEkoak. Ipar Euskal Herrikoak ere heldu dira orain. Gaurkoan, EAEko datu esanguratsuenen ondorioak dakarzkizuet. Bost multzotan sailkatu ditut aipatu beharrekoak: ezagutza, hiztunen sakabanaketa, euskaldunen erraztasuna, gurasoen transmisioa eta hizkuntza jarrerak.
Hizkuntza gaitasunari dagokionez, EAEko 16 urtetik gorako %36,2 euskalduna da. Bost urtetan 2,3 puntu hazi da euskaldunen ehunekoa, ia 50.000 hiztun gehiago. Lurraldeka, euskaldunak %22,4 dira Araban, %30,6 Bizkaian eta %51,8 Gipuzkoan. Euskaldun hartzailea da bost biztanletik bat.
Duela bost urteko datuekin alderatuta, euskaldunak 3,2 puntu hazi dira Araban, 3 puntu Bizkaian eta 1,2 puntu Gipuzkoan.
Gune soziolinguistikoei erreparatuz gero, euskaldunen banaketa asko aldatu da azken 30 urteetan. 1. gune soziolinguistikoan (euskaldunak %25 baino gutxiago) euskaldunen herena bizi da, duela 30 urte baino 13 puntu gehiago. 3. gune soziolinguistikoan 6 puntu jaitsi da; eta 4.ean, ia 10 puntu. Hau da, arnasguneetan euskaldun gutxiago bizi da, eta gune erdaldunduetan, gero eta gehiago. Euskaldun gero eta gehiago gara, baina sakabanatuago gaude. Eta horrek erabilerari eragiten dio, noski. Horregatik da horren garrantzitsua gune erdaldunduetako euskaldunak saretu eta ez sakabanatzea. Haur euskaldunen kasuan berebiziko garrantzia du egoerak.
Erraztasunari dagokionez, euskaraz errazago moldatzen diren euskaldunak 7 puntu jaitsi dira 30 urtetan. Erdal elebidunak, aldiz, 6 puntu igo dira.
Erdal elebidunen nagusigoa ikusita, errazago ulertu daiteke erabilera eta ezagutzaren arteko arrakala
Lurraldeka, Araban euskaldunen %8,5 baino ez da hobeto moldatzen euskaraz gaztelaniaz baino, Bizkaian ia %20 eta Gipuzkoan %38,7. Erdal elebidunen nagusigoa ikusita, errazago ulertu daiteke erabilera eta ezagutzaren arteko arrakala. Hiztun gazte euskaldun gehiago dago, baina hiztun hauek hobeto moldatzen dira erdaraz.
Gurasoen transmisioari dagokionez, guraso biak euskaldunak direnean, transmisioa ia bermatuta dago.
Gurasoetako bat bakarrik euskalduna denean, aitzitik, transmisioa dezente jaisten da: 16-34 urte arteko %57,4ak jaso du euskara, 35-64 urte artekoen artean %50,8ak baino ez, eta 65 urtetik gorakoen artean, laurdenak.
Guraso biak euskaldun berriak direnean %29k erderaz baino ez die egiten nahiz eta euskaraz jakin.
Azkenik, hizkuntzarekiko jarrera eta atxikimendua aipatu nahi ditut, datu kezkagarriak azaleratu baititu inkestak: EAEko biztanleen %22,7ak ingelesa ikastea euskara ikastea baino garrantzitsuagoa dela uste du, eta %24,8ari berdin zaio. Irrati eta telebistan ere euskara gehiago izatearen aldekoak erdia baino ez dira, eta %22,7ak ez du euskara gehiago nahi.
Laburbilduz, ezagutza aurrera doa, hiztun gero eta gehiago gune erdaldunduetako sakabanatuta bizi gara, eta gero eta euskaldun gehiago garen arren, euskaldun horiek hobeto moldatzen dira gaztelaniaz. Euskararekiko atxikimendua jaitsi egin da, eta ingelesa bezalako hizkuntzak euskararen aurretik lehenesten dituztenak gero eta gehiago dira.
Mitxel Elortza
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
Zein da otordu egoki baten proportzioa. Nondik dator egunero ahora eramaten dudan ogia. Zergatik ez dut goserik. Nork erabakitzen du zu ez zarela ni, gu ez garela berdinak. Nola egiten da janaria. Non altxatzen dira dorre garaiak eta non harresi mortalak. Nork jaten du eskuekin... [+]
Europako lau presidente gudazaleek (Emmanuel Macron, Keir Starmer, Friedrich Merz eta Donald Tusk), maiatzaren 10ean 30 egunetako su-etena exijitu zioten Vladimir Putini. Errusiako presidentearen erantzuna: “Maiatzaren 15ean has gaitezen bakea negoziatzen... [+]
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Israelgo Estatuaren aldeko funts batek Espainiar Estatuko makrojaialdi gehienak erosi ditu. To. Hondartza ondoan noria eta guzti duen jaialdia zein hardcoreta tatuajedunak joaten direna, 1.400 miloi euroko trukea, Palestinako kolonia israeldarretan etxebizitzak eraikitzeko... [+]
Gasteizko Arana auzoan Nazioarteko Babeserako Harrera Zentroa birgaitzeko lanak hasi ondoren, bizilagun okupatuak eta kezkatuak garen aldetik eta Euskal Herria benetako harrera- herria izan dadin, berriz ere publikoki posizionatu beharra ikusi dugu. Beste behin ere lengoaia... [+]
Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.
Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.