Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilari Carlos Gimenok askotan erakutsi zuen bere euskarafobia aurreko legegintzaldian. Bazirudien Geroa Bairekin eta Ahal Dugurekin koalizio gobernuko kide izateak zer edo zer goxatuko zuela bere sena glotofobikoa, baina berehala jakin zen horrelakorik ez zela gertatuko, akordio programatikoaren hezkuntzari buruzko atalean. Bertan ez da euskara inon ageri eta ez da aipatzen honako hau besterik: “hizkuntza ereduak integratuko dituzten ikastetxeak sustatzea”.
Horrela, Gimenoren agintaldian eraikiko den lehenbiziko eskolak, Lezkairukoak, alemaneko ikasketa programa izanen du (PALE). Programa horrek euskarazko ikasketak galarazten ditu, ingelesak hartzen baititu A eredua aurrera eramateko beharrezko orduak. Bestalde, PALE programak irakasleen prekarietatea areagotzen du, Victor Pradera eskolan hutsik baitaude plantilla organikoan alemaneko hizkuntza eskakizuna duten lanpostu guztiak.
Ikasturtea aurrera joan ahala, euskararekiko herra handiagotu baino ez da egin: ez dute baimendu D ereduko lerroa irekitzea Mendigorrian
Ikasturtea aurrera joan ahala, euskararekiko herra handiagotu baino ez da egin: ez dute baimendu D ereduko lerroa irekitzea Mendigorrian. Herri txikietako eskolak babesteko eta sustatzeko erretolika, deusezean gelditzen da euskararekin topo egitean, are gehiago familiek PAIrik gabeko eskola nahi dutenean. Gainera, ikastetxean oso ikas komunitate interesgarria sortu dute, herria eta eskola integratzen dituen proiektu anitza. Zitala da eskola mapa aitzakiatzat hartzea jauntxokeria hori justifikatzeko, UPNk hizkuntza zonifikazioa zerabilen bezala familien eskubideak urratzeko.
2019-20 ikasturtean hasi beharrak ziren euskaraz ematen Irakaskuntza Artistikoa, Hizkuntzen Irakaskuntza, Kirolen Irakaskuntza eta Helduen Irakaskuntza, espezialitate horietan diharduten irakasle gaituekin, eskaintza gero eta handiagoa izan zedin. Ez da deus ere abiarazi eta ez dirudi batere asmorik dagoenik betetzeko hezkuntzako itunean puntu horri buruz sindikatuekin sinatutakoa. Eta Euskarabideari galarazi zitzaion euskaraz eskolatzearen aldeko kanpaina egitea.
Nahiz eta irakasle euskaldun ugari lanean ari Hezkuntza Departamentuan, nekeza da oso bertan euskaraz aritzea edo euskaraz informazioa eskatzea
Aurreko legegintzaldian Irakasleentzako Laguntza Zentroetan euskarazko prestakuntzak gorakada xume bat izan arren, ikasturte honetan %9,6 besterik ez da. Euskaraz diharduten irakasleek ikasitakoa egokitzeko edo materialak itzultzeko latz egin behar dute lan maiz, prestakuntza hori beren jardunean txertatzeko.
Nahiz eta irakasle euskaldun ugari lanean ari Hezkuntza Departamentuan, nekeza da oso bertan euskaraz aritzea edo euskaraz informazioa eskatzea, hainbatetan ezinezkoa, eta hori okerragotu baizik ez da egin aurreko legegintzaldiarekin erkatuz gero.
Inguruabar hauetan, non politika euskarafobikoek pil-pilean dirauten eta ikasleen % 60ari ezinezkoa zaion Nafarroako jatorrizko hizkuntza berekian ikastea, ez dago biderik hezkuntzako itun politikorik edo sozialik sinatzeko. Fobiak, xenofobia edo LGTBIfobia bezala, bateraezinak dira politika aurrerakoi integratzaileekin.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]