"EuskarAbentura 2019" aurkeztu dute iazko arrakastaren ondoren

  • Iazko espedizioaren balorazioa “oso ona” egin dute antolatzaileek, eta bigarren edizioa bueltan izango da datorren uztailean. 2002. eta 2003. urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta egongo da.


2018ko abenduaren 10an - 11:51

Durangoko Azokaren egitarauaren barruan aurkeztu dute EuskarAbenturaren datorren edizioa, lehen espedizioko partaideen topaketaren aitzakian. 2019ko uztailean izango da, eta 2002. eta 2003. urteen artean jaiotako 120 gaztek osatuko dute taldea. Parte hartu nahi dutenek, iaz bezala, motibazio gutuna eta banakako lan bat aurkeztu beharko dute.

Lanak hiru gai hauetakoren bati buruzkoa izango dira: “Maite ditut maite gure bazterrak”, “Joan-etorriak: migrazioen testigantzak” edo “Errimak eta erritmoak”. Sei formatutan aurkeztu ahalko dira: lan literarioak, musikalak, historikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak eta, aurten lehen aldiz, sormen digitalekoak. Izen-ematea EuskarAbenturaren webgunean egin beharko da, martxoaren 10a baino lehen. Parte hartzaileen behin-behineko zerrenda apirilaren 15ean publikatuko da webgunean, Eusko Ikaskuntzaren eta .eus Fundazioaren laguntzaz ebaluatu ondoren.

EuskarAbenturaren lehen hazia 2015eko udan landatu zen, txoko ezberdinetako hainbat gaztek Boiseko Jaialdian bat egin ostean, Idahon. Elkartea lau helburu nagusiren bueltan jaio zen: gazteen artean euskararen erabileran eragitea, mundu mailako gazte euskaldunen sarea sortzea, Euskal Herriaren ezagutzan sakontzea eta balore positiboak lantzea. Iazkoa izan zen lehen edizioa, eta helburuak bete eta babesle-sare handiagoa lortuta, bigarren edizioa prestatzeari ekin diote. Behin betiko kartela hilaren 19an aurkeztuko dute, Bilboko BBK Aretoan.

 “Pozgarriena, gazteek bizi izan duten bizipenaren balorazio positiboa ezagutzea izan da” esan du elkarteko kide den Imanol Zabaletak. Iazko edizioko kideen topaketan bildu direnek, errepikatuko luketela adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen erabilera
Jaime Altuna. EHU-ko irakaslea eta ikerlaria
"Euskararen auzia nerabeena baino gehiago da helduena"

Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]


Biarritzeko turismo-audiogidetan euskararen arrastorik ez

Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.


Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]


Iñigo Urrutia
"Gaztelania eta frantsesa armen bidez inposatu zituzten Euskal Herrian"

Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]


Eguneraketa berriak daude