1.000 euskaltzale eta kulturazale baino gehiago giro goxoan ibili dira Ziburuko liburu eta disko azokan, eta larunbat goiz eta arratsaldez gozatu dute hitzaldi, kontzertu eta liburu aurkezpenez. 33 argitaletxe eta 10 diskoetxeren lanak ezagutzeko eta erosteko aukera probestu dute. Aurelia Arkotxa idazlea omendu dute antolatzaileek, Baltsan elkarteak eta ARGIAk.
Ziburuko liburu eta disko azokako seigarren edizio honetan 1.000 lagunetik gora elkartu dira, eta antolatzaileek larunbateko giroa goraipatu dute. 10:00etan hasi dute, Aurelia Arkotxa idazle, ikerlari eta euskaltzainaren omenaldiarekin, eta Baltsan elkarteak eta ARGIAk haren ibilbide oparoari aitortza egin diote. Arkotxak antolatzaileei eta parte hartzaileei eskerrak eman dizkie, euskalgintzan egiten duten lanagatik. Jarraian Rakel Pardo idazle baztandarra eta Arkotxa bera Zubiburun aritu dira, Leire Vargasek gidatuta, idazle gisa munduan eta komunitatean bizitzeko duten moduaz gogoetatzen, besteak beste.
Publiko guztientzako eskaintza egon da handik aurrera: txikienentzat ipuin kontaketa, liburu eta komiki aurkezpenak, Maialen Berraren umore saioa, rol jokoak... Bazkal aurretik bertso-marrazki demarekin entretenitu dituzte Ziburuko plazako ikus-entzuleak, Zirriborrokan lehia jostaria sortu baitute Asisko Urmeneta eta Amaia Carrereren zuzeneko marrazkiek eta Haira Aizpurua eta Patxi Iriarten bertsoek.
Musika doinuek ere plaza jantzi dute, azken aldietan baino oholtza goxoagoan aurten, eta entzule eta musikarien artean gertutasun handiagoa sortuta. Madame Birrots, Esanezin, Sara Zozaia, eta Ekhi Lamberten kontzertuak izan dira.
Euskarazko ekoizpen berriak aurkeztu dira Ziburun, eta 111 berritasun izan dira azokan. Horietako liburu batzuk jendaurrean aurkeztu dituzte: Ane Zubeldiaren Kontra (Susa), Garbiñe Ubeda eta Garluken Maurizia, biziminaren hotsa (Xabiroi), Celine Mounoleren Iparrorratza (EHU), Joxe Austin Arrietaren Palinpsespoa (Maiatz), Ainhoa Urienen Ehun zaldi trostan (Elkar) eta Sheridan Le Fanuren Carmilla liburuaren euskarazko itzulpena, Maialen Berasategik egina (Igela/Erein).
Urtero berritasun gose joaten direnek eta ekainaren lehen larunbata egutegian gordeta dutenek ez dute huts egin aurtengo aldia ere ez. Egile eta irakurle-entzuleak patxadaz solastatzen aritu dira, eta parte hartzaileak ere mahaiaren bueltan topatu dira beste urtebetez, Baltsan elkarteko bazkari goxoan. Antolatzaileek jakinarazi dute hurrengo hitzordua: 2026ko ekainaren 6an zazpigarrenez elkartuko gara Ziburun, euskarazko kulturaz gozatzeko.
Astelehenean izango dituzue Jenofa Berhoikoirigoinen kronika eta Sabina Hourcaderen argazki galeria ikusgai, baita eguneko bideo-kronika ere.
Ziburuko Azokaren seigarren edizioa iraganen da larunbatean Ziburuko plazan. 33 argitaletxe, 10 diskoetxe, 39 idazle eta 111 berritasun, uzta ederra izanen dugu aurtengoan ere.
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]
Ziburuko Azokaren karietara abiatu zen Azokaroak aurrera jarraitzen du Ipar Euskal Herrian eta ostiral honetan poema errezitaldi musikatuaz gozatu ahal izango dute Euskal Urruñako Berttoli kultur elkartean, 19:00etan: Maddi Sarasua itsasuarrak idatzitako Biharraren hegietan... [+]
Ekainaren 7an izango da Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarrekin antolatzen duten Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Seigarren edizio honetan Aurelia Arkotxa izango da omendua eta egitarau oparoa ezagutzera eman dute prentsaurrekoan. Ziburuko Azokaren uhina inguruko... [+]
2019an hasi zen Ziburuko azoka eguneko ekitaldi gisa, baina azken urteetan azoka egunaz aparteko ekitaldiak antolatu izan dira inguruko herrietan ere: Azokaroa da. Ladix Arrosagarai Baltsan elkarteko kidearekin mintzatu gara Azokaroaren nondik norakoez.
Ziburuko Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an izango da. Girotzeko eta azokaren eragina inguruko herrietara zabaltzeko, aurreko asteetan zehar sei ekintza kultural antolatu dituzte Baltsan elkarteak eta ARGIAk elkarlanean. Lehena martxoaren 30ean izango da,... [+]
Apirilaren 30etik aurrera Azokaroa-ren lehen printzak sumatuko dira Ipar Euskal Herriko zenbait txokotan. Uxue Alberdi egongo da Hetero liburua aurkezten, Maialen Lujanbiok errezetaldia eskainiko du eta Maddi Sarasuak bere liburuaren aurkezpen musikatua egingo du senide eta... [+]
Euskara hutseko liburu eta disko azoka euskaraz “normalki, lasaiki eta naturalki” bizitzeko gunea bilakatu da. Urtez urte ekitaldiak aurrera egiten du eta euskaltzaleentzat ekitaldi garrantzitsuenetako bat bihurtu da, azokaren antolatzaileek nabarmendu dutenez... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka iragan da ekainaren 1ean, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkartuz herriko plazan. Euskara ala ezkara lelotzat zeukan bosgarren edizio horren balorapen baikorra egin dute antolatzaileek: jendetza bertaratu da,... [+]