Urriaren 4tik 6ra bitartean egingo da Euskaltzaindiaren XVII. Biltzarra, Arantzazun. Streaming bidez jarrai daiteke zuzenean.
"100 urtetan, Euskaltzaindiak IKER eta JAGON sailetan hainbat ekimen ondu eta mamitu ditu euskararen inguruan, eta horiek oro gogoratuko dira mendeurrenaren egitarau zabalean", dio Euskaltzaindiak. "Horien artean, zer esanik ez, Arantzazuko Biltzarra, 1968an egin zena eta aurten 50 urte betetzen dituena. Aurretik hainbat ekarpen izan baziren ere, 1968ko biltzarra euskara batuaren mugarri nagusietako bat izan da. Ordutik euskara batuak egin duen bidea azaldu, egungoaz gogoeta egin eta eginkizun dagoena zehaztu nahi dira aurtengo biltzarrean. Azken 50 urte hauei begiratuko zaie, baina aurrera begira ere jarri nahi du euskararen akademiak. Eta hori guztia aurrera eramateko ezinbestekoa da euskararen esparruan diharduten erakunde publiko eta pribatuen eta gizarte zabalaren iritzia eta ekarpenak jasotzea, biltzar honetan egingo den moduan".
Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.
Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!