ARGIA.eus

Bultza kazetaritza independentea

Euskal idazle gazteen lanak sustatzeko deialdia zabaldu du Liberoamerika argitaletxeak

  • Literatura "berritzailea" argitaratzeko asmoa dute Leire Alonso Allué, Iosune de Goñi eta Ane Garcia proiektuaren sustatzaileek.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urtarrilaren 14a - 09:06

Liberoamerika argitaletxeak, euskal idazle gazteen lanak sustatu eta zabaltzeko asmoz, deialdi berri bat ireki du.Euskaraz idatzitako literatur lanak bildu nahi dituzte, originalak eta aurretik argitaratu gabeak. Egile moduan 30 urtetik beherako pertsonek parte har dezakete, nahi duen literatur genero, gai eta estiloan. Argitu dutenez, dena den, "literatura berritzailea" argitaratzeko asmoa dute Leire Alonso Allué, Iosune de Goñi eta Ane Garcia literatura proiektuaren sustatzaileek: "Literatura tradizionalarekin apurtzen duten lanek lehentasuna izango dute: poema bildumak, narrazio laburrak, prosa poetikoa, egunerokoak, intertestuak, lan hibridoak, literatura esperimentala…". 

Aukeratutako lanak Liberoamerika argitaletxean argitaratuko dira eta  egile-eskubideak ohiko moduan ordainduko zaizkio idazleari. Deialdian parte hartzeko oinarriak Liberoamerika argitaletxearen webgunean jaso dituzte.

Liberoamerika argitaletxeak Euskal Herriko 24 idazle gazteen testuak biltzen dituen "Izotzetan islatuak" antologia kaleratu zuen 2020an. Leire Alonso idazlearekin mintzatu zen Euskalerria irratia iazko irailean (entzun elkarrizketa hemen).


Literatura kanaletik interesatuko zaizu...
2023-04-02 | Edu Zelaieta Anta
Egitura sendoak

Arkitektura eta poesia uztartu zituen Joan Margaritek. Zenbaitzuek bi diziplinen arteko loturaz galdetzen zioten, bi jardun horiek bateratzea ezohikoa zelakoan. Halakoetan, bi alorrek antzekotasun handiak zituztela erantzuten zuen berak; izan ere, Margariten ustez, egitura... [+]


Pertsonaia historikoen itzal odoltsuak

Gure heroiak. Elkanoren eta Euskal Herriko kolonialisten historia bat izenburua du Axier Lopezek, ARGIAko kazetariak, kaleratu duen liburuak. Begirada dekolonialaren unea heldu dela esatera dator egilea, garaiak hala eskatzen duelako. Batetik, Black Lives Matter mugimenduak... [+]


Kronika
Oinarria zaindu, bidea egiteko

Geure Gelatik emakume idazleen liburu azoka ospatu da asteburuan Azkoitian. Hainbat liburu aurkezpen eta solaserako aukeren artean, haur eta gazte literatura izan dute hizketagai Jasone Osoro eta Alaine Agirre idazleek, Xabier Mendigurenek proposatutako hari muturrei segika.


Osatu

Pamielak 2022an argitaratu duen liburuak Igartuaren hiru poema- liburu barnebiltzen ditu (Hitzak orbainetan, Denbora enaren hegaletan eta Itsaso kontra bat). Tere Irastorzaren sarrerak emango digu bidaia honetara ongi etorria, eta Karmele Igartuaren sentsibilitate eta... [+]


Eguneraketa berriak daude