Euskal Herriko webguneen %16k du euskarazko edukiren bat

  • PuntuEUS Behatokiak 2017ko txostena aurkeztu du. Hirugarren urtez jarraian euskarak Interneten duen presentzia aztertu du PuntuEUS Behatokiak. Behatokiak hiru alor neurtzen ditu: .EUS domeinuaren egoera, Internet Euskal Herrian eta euskararen egoera Interneten.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 16an - 15:42

Euskararen interneteko egoeran eragiteko eper ertain-luzeko estrategiak behar direla azpimarratu dute txostenaren egileek. Datu orokor bat ere eman dute: 26.663 webgune daude euskarazko edukiren bat daukatenak (Euskal Herri osoko webguneen %16).

Grafikoa: Puntu.eus

PuntuEUS Behatokia PuntuEUS Fundazioaren ekimena da, eta euskarak Interneten duen egoera neurtzen du; emaitzak webgunean daude ikusgai. Azterketa urtean behin egiten da, eta 2017ko datuen gainean egindako neurketaren emaitza aurkeztu dute Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara eta Kulturako Foru Diputatuak eta Josu Waliño PuntuEUS Fundazioaren zuzendariak, Bilbon egindako agerraldian.

Hiru puntu azpimarratu dituzte:

  • Euskararen Interneteko erabilera egonkor mantendu da azken 3 urteetan.
  • Behatokian oinarrituta .EUS mapa ere aurkeztu dute, Irontecek garatua.
  • .EUS domeinuaren hazkundea bereziki enpresetan ari da gertatzen.

Behatokiak Euskal Herriko Internet neurtu duen hiru urte hauetan datuak gutxi aldatu direla nabarmendu du Waliñok. Azken hiru urteotan antzeko emaitzak jaso izanak agerian uzten du Interneten hizkuntza ohiturak aldatzeko epe ertain-luzeko politikak behar direla eta argazkia ez dela egunez egun aldatzen.

Euskal Herriko webgune guztiak aintzat hartuz gero, euskarazko edukia duten webguneak 26.663 dira, guztien % 16. Hala ere, euskararen erabilera oso bestelakoa da .EUS domeinudun webguneak bakarrik aztertuz gero. Izan ere, .EUS domeinudun webguneen % 90ek euskara darabil.

Datu eta informazio gehiago.

Artikulu hau Sustatuk argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskararen erabilera
Jaime Altuna. EHU-ko irakaslea eta ikerlaria
"Euskararen auzia nerabeena baino gehiago da helduena"

Jaime Altunak Hizkuntzaren funanbulistak. Hizkuntza-sozializazioa kirol eremuan adin eta generoan ardaztuta doktoretza tesia uztailean bukatu du. Gaiaren ezagutza sakonetik eta aurrez beste ikerlariek idatzitakotik hurbildu da begirada berezi bezain zorrotzaz Gipuzkoako zenbait... [+]


Biarritzeko turismo-audiogidetan euskararen arrastorik ez

Audiogidak frantsezez, alemanez, ingelesez eta gaztelaniaz daude. Biarritzeko turismo bulegoko zuzendari Genevieve Fontainek argudiatu du euskara ez dela “berehalako eskarietako bat”.


Jon Zapata, 'Haurren aurrean helduok heldu' ekimenaren koordinatzailea
“Haurrek ulertzen dute euskara haurren hizkuntza izanen dela”

Haurren aurrean helduok heldu ekimena urriaren 19tik 29ra egingo da Hego Euskal Herriko 80 herritan. Protagonistak, batez ere, gurasoak izango dira eta bi helburu azpimarratu ditu Euskaltzaleen Topagunea antolatzaileak: batetik, gurasoek hizkuntza ohiturak aldatzeko pausoak... [+]


Iñigo Urrutia
"Gaztelania eta frantsesa armen bidez inposatu zituzten Euskal Herrian"

Euskarafobia legalaren historia legez lege eta arauez arau aztertu du Iñigo Urrutiak (1966, Jatabe-Maruri), Xabier Irujorekin batera. Horren emaitza da Historia Jurídica de la Lengua Vasca (1789-2023) liburu mardula. Irujo atzerrian zegoenez, Urrutiarekin mintzatu... [+]


Eguneraketa berriak daude