Euskal Herriko neska* gazteak Arbizun elkartuko dira ekainaren 16an

  • Ekainaren 16an egingo dituzte Euskal Herriko neska* gazteen topaketak, Arbizun. Goizeko 10:30etatik aurrera hainbat ekintza antolatu dituzte; hala ere, aldaketak egongo dira Iruñeko manifestazioa dela eta.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 5ean - 09:41
2017ko Euskal Herriko neska* gazteen udalekua
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

“Ekainaren 16an Arbizun elkartuko gara Euskal Herriko neska* gazteok, eztabaidan eta borrokan”, azaldu dute Euskal Herriko neska* gazteek. Izan ere, goizeko hamar t’erdietan ekingo diete topaketei harrerarekin. 

“ZirkusBlai, neskak gara, eta zer?” harreraren ostean, hiru tailer desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute bertaratutakoek. 13:00etan asanblada erraldoia egingo da. Bazkaria berriz, 15:00etan izango da, Osterabe kontzertuarekin batera. Tailerretan zein bazkarian apuntatzeko aukera dago. 

Arratsaldean mobilizazioa egingo dute eta ostean iluntze musikatua, “Dantzatzen ez bada, ez da gure iraultza” lelopean. Hala ere, antolatzaileek jakinarazi dutenez, egitarauan aldaketak egongo dira Iruñean egingo den Altsasuko gazteen aldeko manifestaziora joan ahal izateko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
2025eko abenduaren 17
Lurraldea eta arkitektura
La Sinsorga

Eguneraketa berriak daude