Euskal Herriko 70 iheslariekin zer?

  • "Etengabeko ihesaldia"-ren kondena amaitzeko neurriak proposatu ditu Kalera Kalera ekimenak. Urriaren 6an Tolosan egingo dute Iheslari eta Deportatuen Eguna, Joxi Zabala eta Josean Lasaren bahiketaren 35. urteurrenarekin bat eginez.


2018ko urriaren 02an - 08:05

70 inguru dira munduan zehar bizi diren euskal iheslariak; horietatik 14 deportazio egoeran daude Kuba, Venezuela, Cabo Verde eta Sao Tomen. Egoera honetan dauden pertsonek errepresioaren mehatxua beti gainean daramatela oroitarazi zuen Jon Irazola iheslari ohiak: "Exilioa etengabeko ihesaldia da. Oso zabalduta dago iheslaria errepresiotik ihes egitea lortu duen pertsona dela. Baina hori ez da horrela".

60ko hamarkadatik hona 2.500

60ko hamarkadatik hona 2.500 pertsona izan dira arrazoi politiko-errepresiboengatik ihes egin behar izan duten euskaldunak. Epe horretan 274 izan dira extradizio edo euroaginduaren bitartez Espainiaratuak. 384 izan dira hirugarren herrialdeko poliziek espainiar poliziei entregatuak. 74 izan dira Afrika eta Amerikako herrialdeetan deportaziora kondenatuak. 84 dira exilio eta deportazioan hildakoak, horietatik 27 gerra zikinaren ondorioz.

Konponbiderako proposatu dituzten neurriak

"Elkarbizitza eraikitzeko, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria eraikitzea ezinbestekoa da" adierazi dute eta eragile politiko eta sozialei dei egin diete egoera hau konpontzeko inplikatzera. Neurri hauek proposatu dituzte:

1.-Audientzia Nazionalari zuzendua: Iheslari eta deportatuen abokatuei haien egoera judizialaren inguruko informazioa ematea, erregularizazio aukerak aztertzeko. "Une honetan Auzitegi Nazionalak ukatu egiten du informazio hori" salatu dute.

2.-Preskripzioaren kontaketa "era naturalean" egitea. "Ez orain arte egiten duten bezala, trikimailu juridikoak erabiliz. Ihesa eta deportazioa bizi osorako kondena bihurtzeko asmoarekin".

3.-"Torturarekin kutsatutako dossier juridikoak bertan behera gelditzea".

4.-"Inongo oinarri juridiko eta legalik ez duen deportazioaren kondena amaitutzat ematea".

5.-Adin handia eta osasun arazoak dituzten iheslari eta deportatuak etxeratzea.

Adierazi dutenez, neurri horien aplikazioarekin iheslari eta deportatuen %80k etxeratzeko aukera izango luke. "Geldituko liratekeenentzako, gatazken konponbideetan oinarrizkoa den errealitatearen printzipioa aplikatzea eskatzen dugu".

Urriaren 6an Tolosan Iheslari eta Deportatuen Eguna. Egitaraua

- 10:30ean Informazio guneen irekiera. Kultur etxean, Euskal Herria Plazan eta San Frantzisko kalean.

- 11:00etan Kultur Etxean hitzaldia, iheslariekiko elkartasunaz. Jesus Maria Goitia, Uruguaytik estraditatua eta Jon Mintegiaga, El Filtro: memorias de los refugiados vascos en Uruguay liburuaren egilea.

- 11:30ean sagardo eta txorizo dastaketa, Kultur etxearen ondoan.

- 12:00etan ibaiaren jatsiera.

- 12:30ean ekitaldi politikoa Alhondigako Plazan.

- 12:45: Kalejira.

- 14:00etan bazkaria. Alhondiga plazan salduko dira txartelak. Aurrez eskuratzeko: iheslarieneguna@gmail.com edo 634 007 712 zenbakira deituta.

- Bazkalostean Jojo Bordagarai, Nat eta Txomin abeslariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iheslariak
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


2023-05-05 | Gedar
Nortasun zedula eskuratu du Asier Guridi iheslari politikoak

Urte luzez egin du borroka, nortasun juridikoa aitor ziezaiotela exijitzeko. Herrigabe eta heriotza zibil egoeran izan dute hamar urtez Venezuelan.


Luis Roncero eta Anartz Aranbarri iheslari ohiak Euskal Herrira bueltatu dira

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Luis Elisardo Roncero Retortillo gasteiztarra eta Anartz Aranbarri Etxaniz ondarrutarra Euskal Herrira itzuli dira. Biak euskal gatazkak eragindako iheslari ohiak dira. 


20 urte bete ditu Ataramiñe argitaletxeak, eta antologia bat ondu du urteotako hainbat lanekin

2002an sortu zen Ataramiñe argitaletxea, eta ordutik euskal errepresaliatu politikoek idatzitakoak argitaratu ditu. 2017ra arte lan kolektiboak argitaratu zituen, eta horietako zenbaitekin antologia osatu du: Urrun da zeru urdina. Ataramiñe 2002-2017. Ez da... [+]


Nguyen Van Dong, euskal errefuxiatuen aldeko keinu ahaztua

Biarritz, 1972ko urriaren 14an. Javalquinto lorategietan, udaletxearen ondoan, Nguyen Van Dong vietnamdar herritarra suizidatu zen, bere buruari bonzo erara su emanda.


Eguneraketa berriak daude