Eskubide sozialen alorrean lan egiten duen Elkartzenek, etxebizitza eskubidea bermatzeko etxe hutsen gaineko presio soziala premiazkoa dela aldarrikatu du. Etxebizitza eskubidea ez dago egoera onean Euskal Herrian, Gaindegiak argitaratutako datuen arabera.
“Arazo hau bereziki lan merkatuan egoera prekarioena bizi dugunon artean pairatzen dugu; egun Euskal Herriko biztanleriaren pobretze faktore nagusienetako bat bilakatzeraino”, salatu dute, etxebizitza eskuratzeko herritar askok pairatzen duten bazterketa gogora ekartzearekin batera.
Elkartzenen arabera indibiduala baino, arazo kolektiboa eta globala da etxebizitzarena. Erroa etxebizitza eskubide gisa ez onartzean dago: “Hori da administrazio publikoek bermatu behar dutena eta bermatzen ez dutena. Eraikitzaileen, higiezinen eta bankuen interesei men eginez, etxebizitza eskubidea, negozio bihurtu dute; etxebizitza inbertsio bezala ulertuz eta ez eskubide bezala”.
Alokairu sozialeko etxebizitza parke publikoa sortzea proposatzen du Elkartzenek, maizterraren diru sarreren %15era mugatuko litzateke alokairuarekiko: “Parkea, administrazio publikoak gestionatuko luke, betiere jendartearen parte-hartzea bermatuz eta kontrol publikoa sustatuz”. Edozein instituzio publikoren, bankuren, elizaren, ejertzitoaren eta abarren etxe hutsak parkea osatzera pasako lirateke, funtzio soziala larriki urratzen dituzten jabetza pribatuko etxe hutsekin batera.
“Ezinbestekoa da etxe hutsen gaineko presio soziala aktibatzea. Beste biderik ez dugu etxebizitzaren arazoa konpontzeko”, adierazi du Elkartzenek. Hori dela eta, etxe hutsen markaketa kanpaina hasiko dute: “Kontzientziak astindu nahi ditugu, egungo jokabide eta baloreak aldatu. Bide horretan, herritarrak antolatzera eta eskubide sozialen alde borrokatzera animatu nahi ditugu”.
Espainiako Estatuan, soilik Bartzelonan da garestiagoa logela bat alokatzea. Kataluniako hiriburuan hilean 623,14 euro ordaindu behar dira jende gehiago bizi den etxebizitzako logela bat alokatzeko. Eta kopurua gora egiten ari da, Pisocompartido.com atariaren datuetatik abiatuta... [+]
Aurreko urtearekin alderatuta %80 igo da etxegabeei arreta emateko aurrekontua.
Zaurgarritasun ekonomikoaren baldintzak betetzen dituzten arren, Santander bankuak ordainketak epe batez etetea ukatu die bi familiei.
EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin taldeek lege egitasmoa adostu dute, Iruñeko Alde Zaharrean etxe turistikoei lizentzia gehiago ez emateko. Akordioak “izaera prebentiboa” duen “hirigintza-aldaketa” du ardatz, hiru helbururen bueltan oinarrituta:... [+]
Etxebizitzen %20 baino gehiago jadanik bigarren etxebizitzak dira Ipar Euskal Herrian. Larrialdi klimatikoaz sentsibilizatzeko lau hilabetez, Nantesetik abiatu Alternatiba txirrindula itzulia, kostaldean zen aste buruan.
Ofizialki 9.000 etxe daude alokairuan, eta 300 jabe handirenak dira horietatik 3.000. Etxebizitzen parke osoaren %3,2 da hori.
Bruselan legez kanpokoa da etxebizitza hutsak izatea, eta hainbat komunek (Belgikako hiriburua banatzeko barruti modukoak) lege-tresna bat jarri dute martxan etxebizitzen kontrola hartu eta merkatura ateratzeko, arrazoizko prezioetan.
Iazko urritik eraiki dituzte hainbat kokaleku jatorri magrebtarreko ia 100 lagunek. Poliziak duela hainbat aste jaso zuen haiek basotik botatzeko agindua.
Groseko hainbat maizterrek, Saretxe etxebizitza sindikatuarekin elkarlanean, Azora putre funtsaren gehiegikeriak salatu dituzte. Bizilagunek elkarrekin egin nahi diote aurre jabetza duen enpresari, eta manifestaziora deitu dute, hilaren 25erako.
Alokabidek gutxienez sei etxegabetze prozesu ireki dituela salatu du Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak. Horietako bat uztailaren 18an izanen da.
Bilboko AZET plataformak pisu turistiko bat okupatu zuen atzo, auzoaren turistifikazioa salatzeko.
Etxe turistikoek alokairuaren merkatuan duten pisua aztertu dute, eta hainbat datu adierazgarri gelditu dira agerian.
Donostiako auzokide horiek Saretxe Groseko Etxebizitza sindikatuarekin batera ari dira lanean, Azora enpresak Inmobiliaria Vascongadaren jabetzak erosi zituenetik pairatu dituzten arazoei konponbidea bilatzeko. "Klausula ilegalak" dira kexa nagusienetariko bat, eta... [+]
Alokairuzko etxebizitzaren prezioa %10,3 handitu da azken urtean Euskal Autonomia Erkidegoan, Idealista etxeak egindako azken txostenaren arabera. Hala, metro koadroaren prezioa 14 eurokoa da hilean, batez beste. Hiriburuka aztertuta, Donostiak dauzka preziorik altuenak.