Euskal dantzak sakon ikertu zituen Jean Michel Guilcher hil da

  • Jean Michel Guilcher hil da 102 urterekin, euskal dantzaren ezagutzarako funtsezko ikertzaileetako bat.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 30an - 13:19

Bere ibilbide profesional osoa dantza tradizionala ikertzeari eman zion, eta 1962 eta 1976 bitartean Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta Nafarroa Garaiko Baztanen egin zituen ikerketak. Euskal dantzetan egindako ikerketen emaitza oparoak 1984. urtean argitaratutako La Tradition de danse en Béarn et Pays basque français liburuan argitaratu zituen. Asteartean eman da bere heriotzaren berria, gertaeraren beraren data zehatzik eman ez den arren. 

Guilcher erreferentziazko eta ezinbesteko ikertzailea da Euskal Herriko tokiko hainbat dantzaren ezagutzan eta interpretazioan sakontzeko: Zuberoako aitzineko puntuak, Baztango mutil-dantzak, Nafarroa Behereko inauteriak, eta aber. Altxorra diren neurrian, Dantzanen argitaratu izan dugu, eskutan izan dugun heinean, Jean Michel Guilcherren dokumentazio- eta ikerketa-materiala. Besteak beste, Jon Iruretagoienak 2014an Frantzian Guilcherren omenez egindako kongresu-omenaldiaren kronikak argitaratuta ditugu, beste beste hainbat argazki, testu eta bideorekin batera.

Horrekin batera, Dantzan Ikasik Guilcherren omenezko jardunaldi bat antolatu zuen 2015eko urtarrilean Donostian, eta han izan zen, dantzako hainbat ikertzailerekin batera, Naik Raviart, Jean Michel Guilcherren alaba, bere ikerketa-lanari segida eman dion familiako kidea. Dantzanetik besakarkada estu bat eta doluminak bidaltzen dizkiogu Jean Michel Guilcherren familiari. 

Albiste hau Dantzan.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal dantza tradizionala
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


2024-01-31 | dantzan.eus
Inauteriak 2024 oinarrizko egutegia

Kaskarotak eta maskaradak kasik urtearekin batera hasi dira eta jarraian etorri dira beste zenbait inauteri festa. Goiztiarrenak urtarrilean ari dira ospatzen, baina aurten inauteri gehienak datoz oso goiz. Otsailaren 8an izango da Ostegun gizena eta 13an Inaute asteartea. Hadi!... [+]


2024-01-10 | dantzan.eus
Dantza, kantua eta jan-edana, kaskarotak martxan!

Urtarrileko lehen asteburuarekin atera dira kaskarot goiztiarrenak. Beskoitzekoak izan dira lehenak eta otsail hasierara arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira... [+]


Eguneraketa berriak daude