Emakumeak borrokan

Europaz hausnartzeko hitzaldi bira egingo du Askapenak

  • Maiatzaren 23an hasi eta ekainaren 2ra bitartean Euskal Herriko hainbat txokotan hitzaldiak antolatu ditu Askapenak. Europar Batasunaren inguruko kritika zabala den arren, ezjakintasuna handia dela ondorioztatu dute.  Azken aldian Askapenak begirada Europan du eta egoeraren aurrean, auziaz jarduteko hitzaldiak iragarri dituzte. Gonbidatu berezien laguntzaz, egungo egoeraz hausnartuko dute. 

ARGIA @argia
2018ko maiatzaren 18a
Askapenako kideak aurkezpene ekitaldian

Mezu argia zabaldu dute prentsari bidalitako oharrean. Herritarrei burujabetzaren garrantziaz ohartarazi die, eta egungo egoera zailaren aurrean, “tresnak” behar direla nabarmendu dute: “Herriok ez dugu burujabetzarik, egun. Ez dugu gure klase interesak defendatzeko tresna egokirik, eta gure artean borrokatzera bultzatzen gaituzte, bai gerra inperialistetan, bai gure herrietan, xenofobia, arrazismoa eta lehiakortasuna sustatuz. Eliteek zapaldurik nahi gaituzte, geldi eta isilik, burujabetzarik gabe, geure baliabideen kontrolik gabe”

Bost gonbidatuk hartuko dute parte hitzaldi biran: Arnau Carné (Endavant, Herrialde Katalanak), Errikos Finalis (KOE, Grezia), Christine Gerber (interventionistiche Linke, Alemania), Marta Collot eta Lorenzo Trapani (EuroStop, Italia), eta Alexey Albu (Borotba, Donbass). Europako herrialde ezberdinetatik etorritako kide ezberdinekin, Europar Batasuneko eraginez hitz egiteko parada izango dute parte-hartzaileek. Horrez gain,  hitzaldiek Europako ezkerrak etorkizunari begira dituen erronken inguruan hausnartuko balioko dute .

Honako hau da egitaraua, herriz-herri:

Maiatzak 23:

- Donostian 19:00etan Marruma taberna

Faxismoari aurre egiten Europan

Alexey Albu (Borotba, Donbass)

- Bilbo ( Lekua zehazteko)

Europar Batasunaren bihotzetik erresistentzia oihuak

Christine Gerber (Interventionistiche Linke, Alemania)

Maiatzak 24:

- Erromon 19:00etan Kultur etxean

Faxismoaren gorakada Europan

Marta Collot - Lorenzo Trapani (EuroStop, Italia)

Alexey Albu (Borotba, Donbass)

Christine Gerber (Interventionistiche Linke, Alemania)

Maiatzak 26:

- Altsasun Gure etxea eraikinean. Bi hitzordu:

Ordezkari guztiekin mahai ingurua

11:00 - Europar Batasunean burujabe?

17:00 - Inperialismoak milaka aurpegi ditu

Maiatzak 29:

- Gasteizen 19:00etan Landatxo aretoan

Europar Batasunaren aurkako esperientziak

Marta Collot - Lorenzo Trapani (EuroStop, Italia)

Alexey Albu (Borotba, Donbass)

Arnau Carné (Endavant, Herrialde Katalanak)

Maiatzak 30:

- Arrasaten 18:30etan  Irati Topalekuan

Gerra Europaren bihotzean

Alexey Albu (Borotba, Donbass)

Ekainak 1:

- Iturraman 19:00etan Erletokietan

Inperialismoari aurre egiten

Alexey Albu (Borotba, Donbass)

Ekainak 2:

- Iruñean 17:00 Baratxurien plazan (Alternatiben Herria)

5 errezeta burujabetza prozesurako

Alexey Albu (Borotba, Donbass)

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Askapena

Askapena kanaletik interesatuko zaizu...
NATOk Euskal Herria ere suntsitzen du

Ameriketako Estatu Batuek 750 base eta misio militar dituzte munduko 128 herrialdetan. Ez gara obsesio militarista eta inperialista horrek sortutako gerrak zerrendatzen hasiko, baina tamalez horien guztien konplize bihurtu gintuzten duela 33 urte.


2019-03-01 | Ibai Trebi˝o
Venezuelari elkartasuna adierazteko agenda bateratua sortu dute Caracasen bildutako nazioarteko 400 ordezkarik

Hiru egunez, Caracasen mundu osoko 400 ordezkari baino gehiago elkartu dira Herrien Nazioarteko Asanbladan, tartean Euskal Herritik etorritakoak.


2019-01-22 | ARGIA
Askapenak 2019ko brigada internazionalistak aurkeztu ditu

Argentina-Uruguai, Brasil, Venezuela, Mexiko, Bolivia, Palestina, Libano, Grezia, Sardinia, Paris, Herrialde Katalanak... Beste urte batez, munduko hainbat txokotara brigadak antolatu ditu Askapenak.


2018-11-16 | Hala Bedi
Euskaraldiaren testuingurua baliatuko dute Gasteizko hainbat eragilek euskal hiztunen zapalkuntza, desioak eta aldarriak aztertzeko

Zizta Euskara Taldeak, Askapenak, Gasteizko Ernaik, Olarizuko Gazte Asanbladak, Judimendiko Gazte Asanbladak eta Trikuharri Gazte Asanbladak dozena bat hitzaldi, eztabaida, mahainguru eta kontzertu antolatu dituzte azaroaren 21etik abenduaren 1era Gasteizko hainbat gunetan.


Mexikotik brigada feministaren lehen kronika

Uztailaren 30ean heldu ginen San Cristobal de las Casas hirira, Txiapas, brigadako bost kideok. Laster konturatu ginen ahorita ahorita erritmora ohitu behar genuela eta hori zela eta, gauean elkartu ahal izan genuen bostok.


2018-08-02 | ARGIA
Askapenak jakinarazi du Bilboko Askape˝a konpartsarekin zuen lotura etetea erabaki duela

"Orain arteko elkarlanarekin jarraitzeko beharrezkoak diren baldintza minimoak betetzen ez direla uste dugu eta beraz hemendik aurrera konpartsak ez du Askapenarekiko inolako lotura politiko, ideologiko ez eta ekonomikorik izango", adierazi du Askapenak. Loturan idatzi duten oharra.


2018-05-15 | Topatu.eus
"Europar Batasunean burujabe?" izenpean, hitzaldi bira antolatu du Askapenak

Europar Batasunaren aurrean herrien burujabetza aldarrikatzeko asmoz, "Europar Batasunean burujabe?" jardunaldiak antolatu ditu Askapenak maiatzaren 23tik ekainaren 2ra bitartean Euskal Herriko txoko desberdinetan


2018-02-27 | Zebrabidea
Iraitz (Askapena)
"Garrantzitsua da brigadista izaera izatea"

“Internazionalismotik Euskal Herria eraikitzen” lemapean antolatu ditu Askapenak aurtengo brigadak. Hiru eremu geografikotan jarri dute fokoa aurtengoan: Latinoamerika, Ekialde Hurbila eta Europa. Iraitz izan dugu estudioetan honen guztiaren berri emateko.

 


2018-02-06 | Topatu.eus
Aurtengo brigadak aurkeztuko ditu Askapenak datozen hilabeteetan

Latino Amerikara, Ekialde Hurbilera eta Europara antolatuko ditu Askapenak aurtengo brigadak. Gaur hasi eta apirilera bitartera arte Euskal Herriko hainbat lekutan aurkezpenak egingo dituztela iragarri dute bertako partaideek.


2017-11-21 | Andoni Mikelarena
Katalunian epaitzen ari diren sei antifaxistaren egoeraren berri emango dute Euskal Herrian

Ostegunetik igandera Euskal Herrian zehar ibiliko dira Kataluniako hiru antifaxista, euren egoeraren berri emateko. Kasuaren inguruko dokumentala ere aurkeztuko dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude