Argia-n agertu da elkarrizketa interesgarria, eztabaidagarria dena. Madrilgo emazte musulman ezagutua denarekin: Amanda Figuerasekin.
Galdera hau egin nezake zeren hemengo euskaldunek –Hegoaldekoek bereziki– nahiz eta hainbeste manifestaldi feministak eginik, emazte batzuk karriketan ibiltzen dira zapiarekin buruan, isilik onartzen dute. Omen, beren erlijioak agintzen zaie horrela ibiltzea. Alta, denek badakigu kasik herri guztietan gizonengandik –beti erlijioaren izenean– zenbatetaraino hertsatuak diren. Badakigu ere, kasik herri musulman guztietan giza eskubideak lehertuak diren : herri batzuetan Xaria lege dorpean indarrean dago. Azken herria lege hori indarrean sartu dena da Brunei herria. Bortxaz neska gazteak ezkontzera behartuta dira, exzisioa bortxatua egitea, kontzientzia askatasuna uko egin behar dute, eta abar. Errealitate dorpea!
Guk musulmanak onartzen ditugu baina leku publikoetan ez dute beharrik agertzea beraien sinesmena, zuzenean komunitarismora bideratzen baita. Komunitarismoan sartuz gero, jendeak beste gisan antolatzen dira. Bistan da, beren eremuetan, meskitan, nahi dutena egiten ahal dute. Amanda Figuerasek erraten duelarik: “Badirudi libre izateko modu bakarra haiek [guk] nahi dutena dela: ateoa izaitea, erlijiorik gabekoa”. Bai, hola da hemen bainan izaten ahal zira erlijio batekin ere, protestantea, judua, katolikoa, eta abar. Hori da gure askatasuna, eskubide. Gainera, katolikoa balin bazara, musulmana bilakatzen ahal zira arazorik gabe. Baina beste zentzuan posible ote da? Amandak ongi badaki nola den. Marrokiko eta Aljeriako jendeei galdegin diezaiola!
Guk musulmanak onartzen ditugu baina leku publikoetan ez dute beharrik agertzea beraien sinesmena, zuzenean komunitarismora bideratzen baita. Komunitarismoan sartuz gero, jendeak beste gisan antolatzen dira
Bizpahiru adibide adierazgarri azken hilabetean Euskal Herriran gertatu eta gertatzen dena. Duela bizpahiru urte Gasteizeko eskola baten zuzendari batek, nahi zuelako eskolako barne araudia errespetarazi, alegia ez utzi 11 urteko neskatxo bat bere burua zapiaz estalirik ibiltzen eskolako guneetan. Aitak oldartu zen eta eztabaida batzuen ondotik, Jaurlaritzak aitaren alde agertu zen. Nehork hori salatzeko! Non ziren orduan, feministak?
Berrikitan, oporretan Faltzes herri nafarrera joan naiz. Han eta Logroñon ere, ikusi ditut emazte gazte andana zapiarekin (anitz moldetan ezarriak). Logroñon, parte zaharrean bizi ziren. Eta handik 100 metrotan, ez ziren gehiago agertzen, bakarrik herriko jendeek. Jadanik han komunitarismoa indarrean!
Elorrio herri polit horretan, musulmanak badira. Kasik denak erdaraz mintzo. Baina ez horiek bakarrik. Pentsa: herriko eliza miresgarrian (rokoko garaikoa), paperetan ezer ez euskaraz idatzia. Gauzak ez balin badira aldatu, mezak erdaraz dira ere Bizkaiko bihotzean.
Europan sartuz gero, eta hemen bizitzeko egotekotan, hemengo usaiak errespetatu behar dira. Arazoa da, Euskal Herrian, errespetu eta arrazismoa ez agertzeko nahian, hemengo jendeak isilik egoten dira. Frantzian, ez baitzuten denboran hartu behar zituzten neurriak hartzeko, gaur egun ezin dute ezer egin zinezko laizismoa errespetarazteko. Horretako eremu bereziak sortu dira eta sortzen ari. Ondorioz, “jatorrizko frantsesek” sentimendu latzak bizitzen dituzte.
Jakin behar da musulman batzuek Frantzian errefuxiatuak direnek salatzen dute Frantses batzuen “jarrerak kolaboratzaileak”, bereziki ezkertiarren partetik: Waleed Al-Hesseini palestinarra; Kamel Daoud –bere herrian zelarik, zorionez erasoak haren aurka huts egin dute– kazetari algeriarra; Boualem Samsal, idazle algeriarra eta abar laizismoaren aurkako jarrera horiek salatzen dituzte.
Euskal Herrian, arduradun politikoek noiz irekiko dituzte begiak? Beharbada pentsatzen dute ez direla aski antolatuak eta “beren tokian” egoten direla. Hori egia da: ez ditugu Herri Urrats-en ikusten. Baina zoin bertakotze –integrazioa–egiten dugu? Zein askatasuna ekartzen diegu?
Ander Perezek ez ditu galdera egokienak pausatu. Errealitatetik abiatu behar zen eta zorrotzagoa izan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]