Europako kazetariak autozentsuratzen dira beldurraren ondorioz

  • Europako Kontseiluak egindako inkesta batek erakutsi du lanean jasotzen dituzten mehatxuen ondorioz autozentsuratzen direla Europako kazetariak. Inkestan parte hartu duten kazetarien herenak eraso fisikoak jaso ditu eta %69k psikologikoak.


2017ko apirilaren 21ean - 13:10
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Biolentzia psikologikoa da maizago errepikatzen dena: kazetarien %69k mehatxuak, irainak eta umilazioak jaso ditu lanean. Ondoren cyberbulling-a dago, %53k sufritu ditu Internet bidezko irainak, akusazioak eta difamazio publikoa. Hirugarren tokian interesak dituzten taldeek eginiko mehatxuak daude, %50arekin. Atzetik daude eraso fisikoen mehatxuak (%46), talde politikoen presioak (%43) eta Poliziak beldurrarazi izana (%35).

Azken urteetan prentsa askatasunaren aurkako mehatxuek gora egin dute Europan. Arazoari irtenbidea bilatzeko “Kazetariak presiopean: injerentzia, beldurra eta autozentsura Europan” ikerketa martxan jarri du Europako Kontseiluak eta horren barruan egin du aipaturiko inkesta, 940 kazetariren parte-hartzearekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude