Europako ingurumen zuzentarauak “deforestazio katastrofikoa” eragin dezake

  • Klima aldaketari aurre egin nahian, energia lortzeko egurra erretzearen alde egiten du Europar Batasunaren Energia Berriztagarrien Zuzentarauak. Bestelako neurririk gabe, ordea, egurraren demandak basoak hustuko dituela eta karbono dioxidoaren isuria handitu dezakeela ohartarazi dute zientzialariek. “Hondamendiaren hasiera da”.


2018ko irailaren 12an - 15:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

27 herrialde dira egur gehiago erabiltzeko konpromisoa hartu dutenak. Legeak, baina, ez du behar bezala kontuan hartzen egurra erretzeak eragiten duen CO2a. Karbono hori orekatzeko zuhaitz berriak landatzea aski izango dela ondorioztatzen du Europar Batasunak, baina zientzialariek diote hori ez dela hala: landatzen diren zuhaitz berriak hazterako, urteak eta hamarkadak pasa daitezke, eta beraz, urteak eta hamarkadak pasa daitezke karbono dioxido hori xurgatu arte.

Basoak gainesplotatzeari ez zaiola mugarik jarri eta horrek deforestazioa eta CO2aren gorakada kontrolatu gabea eragin dezakeela aitortu du Europar Batasuneko funtzionario batek. Europaren politika klimatikoan “akats larria” dela diote adituek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia berriztagarriak
2025-07-02
Berriztagarriak Nafarroan
30 urte eta gero zer?

Eguneraketa berriak daude