Europako Batzordeak ikertu egingo du Zaldibarko zabortegia zergatik erori zen

  • Europako Batzordeko Ingurumen komisarioak adierazi du "kasuaren larritasuna ikusita" aztertu egingo duela ea arau hausterik egon zen.


2020ko maiatzaren 14an - 08:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Europako Batzordeko Ingurumen komisarioa den Virginijus Sinkevicius-ek zera adierazi du Zaldibarko zabortegiaz: "epaitegi nazional edo erregionalen ardura da zabortegian arau hausterik izan zen egiaztatzea, baina kasuaren larritasuna ikusita, Batzordeak aztertu egingo du, eta Espainiako autoritateekin harremanetan jarriko da". Gehitu du "gabezia esanguratsuak antzematen direla. Arloan eskumena duten agintariek eta auzitegiek horiek detektatu, zaindu eta zigortu behar zituzten".

PPko eta Ciudadanoseko eurodiputatuek egindako galderei erantzunez egin ditu adierazpen hauek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zaldibarko zabortegiaren krisia
Eguneraketa berriak daude