Europako banku nagusien irabazien %26 paradisu fiskaletatik dator

  • Oxfam Intermon eta Fair Finance Guide Internationalek kaleratutako txosten baten arabera, Europako hogei banku nagusiek 25.000 milioi euro irabazten dituzte urtero paradisu fiskaletan.


2017ko martxoaren 28an - 10:03

Txostenaren arabera, bankuek irabazi bikoitzak dituzte paradisu fiskaletan dauden enpresekin, beste tokietan daudenekin baino. Beste herrialdeetan galerak dituzten entitate batzuek irabaziak lortzen dituzte paradisu fiskaletan. Helmuga nagusiak Luxenburgo eta Irlanda dira.

Zerga-ihesak herrialdeen arteko desberdintasunak areagotzen dituela ohartarazi du Oxfam Intermonek, herrialde behartsuenei zergen bidez 100.000 milioi dolar baino gehiago irabazteko aukera kentzen dielako. Diru horrekin 124 milioi haurren hezkuntza ordain litekeela ziurtatu du.

Europar Batasunak ezarri duen gardentasun araudi berriari esker bankuen mugimendu fiskalen berri izatea errazagoa da, Miguel Alba Oxfam Intermoneko kideak azaldu duenez. Haren ustez, ordea, araudia eskasa da, 750 milioi eurotik gorako irabaziak dituzten enpresetara mugatzen delako eta enpresei ez dielako eskatzen herrialde bakoitzean egiten dituzten jardueren inguruko informazioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzur fiskala
2021-10-04 | ARGIA
Pandoraren Paperak: paradisu fiskaletan ezkutatu diren ondasunen filtrazio berria

Kazetarien Nazioarteko Partzuergoak filtratu du informazioa. Munduko buruzagien eta handikien sekretuak eta dirutzak erakusten ditu paradisu fiskaletan eta Amerikako Estatu Batuetan. 35 estatu buru eta estatu buru ohi, 330 funtzionario, enpresariak, artistak eta kirolariak daude... [+]


2021-06-10 | Juan Mari Arregi
Iraultza?

Zarata handia ateratzen ari dira zenbait eremutan, Espainiako Estatuan ustezko "iraultza elektriko" baten eta munduan egosten ari omen den beste "zerga iraultza" baten inguruan, hedabide handietako editorialek azpimarratu duten bezala. Propaganda gehiegi.


2021-06-03 | ARGIA
Zerga-sistema aldatzea eskatu du ELAk, enpresa handiek gehiago ordaindu dezaten

"Herri honetan zenbat eta gehiago eduki, orduan eta zerga gutxiago ordaintzen da, eta beraiek ordaintzen ez dutena beste batzuek ordaindu behar dugu", halaxe salatu du osteugn honetan Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak Bilbon, erreforma fiskala bultzatzeko... [+]


Sark, Europako azken lurralde feudala

1565ean Elisabet I.ak Sark uhartea feudo izendatu zuen, 40 lursail mugatu eta beste hainbeste familia ezarri ziren Sarken, jaun feudal berriaren agintepean. Praktikan ezer gutxi aldatu da: Sarkeko jaunak agintean jarraitzen du eta egun paradisu fiskal bat ere bada.


2021-01-22 | ARGIA
Vatikanoko Bankuko presidente ohiari bederatzi urteko kartzela-zigorra ezarri diote iruzurragatik

2001 eta 2008 artean egindako higiezin-operazioen ondorioz milioika euro legez kanpo lortu izana leporatu diote Vaticanoko bankuko buru ohiari. Zehazki, Erroma, Milan eta Genovako 29 eraikin salerosketagatik 70 miloi euro legez kanpo irabazteagatik, 9 bederatzi urteko... [+]


Eguneraketa berriak daude