Europako arma lasterketak uzten duen CO2 aztarna

  • Europako gastu militarra handitu egin da. Sektore honek Europar Batasunean sortzen dituen karbono dioxido emisioak, urtean 14 milioi autok sortzen dutenaren baliokidea da.


2021eko otsailaren 24an - 10:08
Argazkia: Conflict and Environment Observatory, CEOBS

Militarrek ez dute beren jarduera kutsatzaileari buruzko informazio publikorik eman behar, eta Europar Batasunean ez dago adostasunik haiek informatu beharko luketen ala ez. Otsailaren 23an argitaratutako txostena, Britainia Handiko Gatazkaren eta Ingurumenaren Behatokia (Conflict and Environment Observatory, CEOBS) eta Erantzukizun Orokorreko Zientzialarien (Scientists for Global Responsibility, SGR) erakunde independenteek egindakoa da eta Europako Ezker Batuko Talde Konfederalak (FT) eskatutakoa, Europako Parlamentuan. 2019ko zifren arabera, Europako indar armatuen emisioak 24,8 milioi tona karbono dioxido (CO2 ) izan dira.

Sortutako gastua

Europa munduan gehien saltzen duten 8 korporazio militarren bizilekua da. 2019an 116.000 milioiko gastu militarra egin zuten Aerospace and Defence Industries Association of Europe Europako patronalaren arabera, Erresuma Batua barne. Ikerketa egin den herrialdeetan soilik -Frantzia, Alemania, Italia, Espainia, Polonia eta Herbehereak- bost enpresak mila kilotonelada karbono dioxido baino gehiago ekoiztu dute.

Milioi askoko negozio horretan, ez dago arma salmentarik erakunde publikoek gastu militarrik egin ezean. El Salto komunikabideak adierazi duenez, NATOko (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea) herrialdeek %4,3 gehitu dute gastu militarra, izan ere NATOk BPGaren %2a eskatzen du hura osatzen duten armadentzat. Aliantza Atlantikoa osatzen duten nazioak mundu mailako gastu militarraren erdia baino gehiagoren erantzule dira.

SGRk eta CEOBSek “nazioko eta nazioarteko segurtasun-estrategiak berehala berrikustera” deitu dute. Tropen hedapena gutxitzea eta gatazkak bide diplomatikoen bidez konpontzea ahalik eta gehien bultzatzea, eta armak kontrolatzeko ahalmena eta desarmatzeko ekimenak ebaluatzea dira ekimen nagusietako batzuk. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Larrialdi klimatikoa
2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-24 | Nicolas Goñi
CO2a atmosferatik kentzeko ingeniaritza: lurra ustiatzen segitzeko aitzakia?

Klimaren arazoa ingeniaritza kontu bat soilik ote da? Atmosferaren berotegi efektua indartu du munduaren industrializazioak, karbono dioxido kopuru erraldoiak isuri baititugu airera, gure biziraupena kolokan ezarri arte. Zergatik ez, beraz, karbono dioxido hori berriz harrapatu,... [+]


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Asfaltozko patioa zuhaitz eta landarez betetako zelai bihurtu dute Lizarrako eskolan

Jolastoki eta ikastetxeko sarrera zen asfaltozko 350 metro koadroak berdegune bihurtu dituzte Haur eta Lehen Hezkuntzako Remontival eskola publikoan, Lizarran. Landaturiko zuhaitz, zuhaixka eta landareek helburu dute, besteak beste, beroa eta hotza hobeto kudeatzea,... [+]


Artea suntsitzeko arrazoiak

Londres, 1914ko martxoaren 10a. Mary Raleigh Rochardson (1889-1961) sufragista eta WSPUko kidea National Galleryra sartu zen, soinekoan laban bat gordeta zuela. Diego Velazquezen Ispiluko venus ezagunaren parera iritsi zenean, mihisea zazpi aldiz sastakatu zuen, guardiek... [+]


Eguneraketa berriak daude