“Kezkatuta” agertu dira euskal presoen egoera gertutik ezagutu nahian Euskal Herria bisitatu duten zazpi eurodiputatuak. Igandean iritsi ziren, eta asteartera arte luzatuko dute egonaldia; egoeraren inguruko txostena lantzea da beren asmoa. Esparru juridiko, politiko eta sozialeko eragile anitzekin batzartu dira horretarako.
Ezkerreko alderdiak biltzen dituen GUE/NGL taldeko lehendakari Gabriele Zimmerrek azaldu du presoen eskubide urraketaren inguruko ikerketa egitea dela bisitaren xedea, eztabaida politikoan parte hartzearen ideiari uko eginez. Horretarako, sakabanaketaren, preso gaixoek bizi duten egoeraren eta legegintza zein zigor-araudiaren inguruko lehen eskuko informazioa eskuratu nahi izan dute eurodiputatuek. Zimmerrek ez du sakabanaketa politikak dituen ondorioen inguruko kezka ezkutatu: “Presoek beren bizilekuetatik gertu bete behar dituzte zigorrak”.
Bestalde, Europako kontserbatzaile eta erreformisten taldeko kide Mark Demesmaekerren esanetan, giza eskubideen defentsa Europar Batasunaren zereginen artean dago, “bake proiektu bat” den neurrian. Elkarrizketak “interesgarriak eta emankorrak ari dira izaten”, gaineratu du. Egoera bera “konplexua” dela aitortu duen arren, Demesmaekerrek azpimarratu du orain arteko aktore guztiek “indarkeriaren gaitzespena eta giza eskubide guztien errespeturako nahia” dutela amankomunean.
Eurodiputatuak EAE eta Nafarroako legebiltzarretan izan dira, besteak beste, baina ez dute alderdi guztiekin hitz egiterik lortu. Eusko Legebiltzarrari dagokionez, PPk eta UPDk uko egin diote batzartzeari; eta Nafarroan, UPNk, PPNk eta PSNk. Baiona bisitatuko dute asteartean.
Etxeraten bisita oinarri
Euskal Herrian ematen ari diren elkarrizketek, Etxeratek 2015eko martxoan eginiko bisita dute oinarri. Orduan hitz egindakoak “kezka” sortu zuen zenbait eurodiputaturengan, Martina Anderson Sinn Feineko kideak aitortu duenez: “Preso eta beren familia zein ingurukoek pairatu behar izaten duten tratuak kezka piztu zuen guregan”.
Etxeraten bisitak korronte ideologiko ezberdineko alderdien interesa piztu zuen. Horren harira, Josep Maria Terricabras (ERC), Gabi Zimmer (Die Linke), Martina Anderson (Sinn Fein), Mark Demesmaeker (N-VA), Tatjana Zdanoka (LKS), Lidia Senra (AGE) eta Malin Bjorkek (Vansterpatiet) dira Euskal Herria bisitatu duten eurodiputatuak.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]
ELA, LAB, ESK, STEILAS, CGT-LKN, CNT, HIRU, EHNE eta ETXALDE sindikatuak, Sarek abiatutako Gotzon SOS kanpainara batu dira. 2019an antzeman zioten gaixotasun genetiko sendaezina 68 urteko preso politiko bilbotarrari. Sindikatuek gaixotasun larriak dituzten presoak kartzelatik... [+]
“Saihestu egingo dira giza eskubideen, ordenamendu juridikoaren eta espetxeetako tratamendu psikosozialaren aurkako balioak eta jarrerak babestea, justifikatzea eta goratzea ekar dezaketen adierazpenak”, dio, besteak beste, agiriak. Azaroan Eusko Jaurlaritzako... [+]