Etxeratek bere gain hartuko du presoen laguntza juridikoa eta osasun asistentzia

  • Aste honetan jakin da Fiskaltzak zortzi eta 21 urte arteko espetxe zigorrak ezarri nahi dizkiela presoei sostengua eman dioten 48 euskal herritarri. Egoeraren aurrean, Etxeratek aurrera pauso bat eman du: laguntza ekonomikoa helaraziko die presoen senideei, sortzen diren gastuei aurre egiteko.

Senideei babesa indartzeko unea lelopean eginiko prentsaurrekoa. (Argazkia: www.etxerat.eus)

2017ko urriaren 25ean - 10:16
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urtzi Errazkin eta Patricia Velez Etxerateko bozeramaileek adierazi dutenez, oraindik ezin da gatazka politikoen ondorioez “gaindituak baleude bezala” iraganean hitz egin: “Espainiako eta Frantziako Estatuek mendeku politikekin jarraitzen duten bitartean, ezin dugu gatazka amaitutzat eman. Urrats bat aurrera emateko ordua da”.

Ikuspegi juridikoa ardatz hartuta, bi eremutan emango dute laguntza, abokatuen bitartez. Alde batetik, presoak aske geratu eta etxeratzeko egin litezkeen ekimen juridiko guztiak jarriko dituzte martxan, “preso bakoitzaren errealitatea kontuan hartuz”. Ildo beretik, presoen oinarrizko giza eskubideak babestu eta espetxeetako bizi baldintzak hobetzen saiatuko dira.

Osasun asistentziaren eremua izango da bigarren indar gunea: asistentzia fisikoa eta psikologikoa eskainiko dute. Kolektiboak zehaztu duenez, euskal presoen kopuruak behera egin duen arren, beharrak esponentzialki areagotu dira. Une honetan, Etxeratek emandako datuen arabera, 312 dira presoak: 91 presok nolabaiteko gaixotasuna dute, eta horietatik hamahiru larri daude. Egoera berean beste zortzi preso daude, beraien identitatea ezkutuan mantendu nahi dutenak. Kartzelak osasunean ondorio zuzenak dituela nabarmendu dute bozeramaileek: “Gaixo dauden presoak espetxe zigor luzeen ondorioz daude egoera honetan”.

Gizartearen inplikazioa beharrezkotzat jo dute erronka berri honek ekarriko dituen gastuei aurre egiteko. Horretarako, Etxerat lagun ekimena abiarazi dute, herritarrek ekarpenak egin ditzaten. www.etxerat.eus webgunean aurki daiteke informazio guztia.

Hurrengo hilabeteetan eragile politiko, sindikal eta sozialekin elkartuko dira. Baita kirol eta kultura munduko erreferentziazko pertsonekin eta Elizarekin ere. “Apustu erabakigarri honetan inplikatzea garrantzitsua dela eta bakerantz eta gatazkaren ondorioen behin betiko ebazpenerantz urrats atzeraezin bat ematen laguntzeko eskatuko diegu”, adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!