602 urteko kartzela zigor eskaera 48 herritarrentzat, euskal presoak laguntzeagatik

  • 8 eta 21 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin ditu. Horien artean dago Eneko Ibarguren azpeitiarra, Herrira-rekin lotuta. Auzipetu guztiak presoen babes taldeekin lotutakoak dira. Gaur "zigor eskaeren larritasuna" salatzeko agerraldia egin dute Donostiako Aiete jauregian.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko urriaren 23an - 13:10
2013an egin ziren Herriraren aurkako atxiloketak. (Arg.: EITB)

“ETAren espetxe frontea” osatzea leporatuta, 48 euskal herritar epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean (epaiketaren egunik ez dute jarri oraindik). Abokatuak, Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadi elkartekoak dira auzipetuak. Auzipetuen artean dago Eneko Ibarguren azpeitiarra, Herrira-rekin lotuta. Guztira, 602 urte eskatu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak auzipetuentzat; 8 eta 21 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin ditu.

Fiskalaren zigor eskaeren berri emateko agerraldia egin dute auzipetuetako batzuek Donostiako Aieteko jauregiko parkean. Haiei babesa emanez, han izan dira ELA sindikatuko idazkari nagusi Adolfo Muñoz, LABeko Garbiñe Aranburu eta Gipuzkoako ahaldun nagusi ohi Martin Garitano, besteak beste.

Akusazio eta zigor eskaeren larritasunagatik kezka agertu dute. Horregatik, auzia salatzeko deialdietara batzeko dei egin diete alderdi politikoei, sindikatuei eta erakundeei. “Gisa honetako makrosumarioek Euskal Herriko bizitza sozial eta politikoan izan dezaketen eraginak arduratu” egiten dituztela azaldu du Ekhiñe Atorrasagasti kazetariak, auzipetuen babes taldearen izenean. Azpimarratu dute 48 auzipetuek “modu publikoan bakearen alde” lan egin dutela.

Albiste hau Uztarriak argitaratu du, Berriako iturrietan oinarritua.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
26 urteko espetxealdia atzean utzita aske da Iñaki Garces otxandiarra

Astelehenean jakinarazi du albistea Etxerat elkarteak. Otxandioko preso politikoa baldintzapeko askatasunean zegoen 2023ko martxoaz geroztik.


Euskal preso eta iheslari politikoen aldeko jaialdia egingo dute Ezpeletan larunbatean

Kontzertuen bidez euskal preso eta iheslariak laguntzea da xedea. Aurten, Rakatapunk, Xutik eta Esne Beltza dira egitarauan.


2024-01-15 | ARGIA
Espetxe politikan salbuespeneko arauak desagertzeko exijitu dute 68.000 lagunek Bilbon

Hamarnaka mila lagunek Bilboko kaleak bete dituzte larunbatean, euskal preso politikoen eskubideak betearazteko eskatzeko manifestazioan. Sarek gogorarazi du ez direla pribilegioak eskatzen ari eta azpimarratu du “euskal gizarte pluralaren ahalegina” ezinbestekoa... [+]


Eguneraketa berriak daude