2023ko abuztuaren 24an - 08:36
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Gai delikatua da, urte luzetako samin eta sufrimendu handia atzean duena. Pertsona asko gogor kolpatu dituena. Eta justu horrexegatik, hasieratik argi utzi nahiko nuke ez dela nire asmoa inor mintzea. Azkenaldian jazo diren hainbat gertaera eta entzundako zenbait adierazpen medio, ordea, gaiaren inguruko nire ikuspegia azaldu nahiko nuke, datu objektiboetan oinarritzen saiatuta. Ez baitzait ez egokia ezta erreala ere iruditzen, interes zehatzak jarraituz hainbat arlotatik euskal gatazkaren zein haren ondorioei buruz egiten ari diren irakurketa. “Txintxoen” eta “gaiztoen” kontakizuna. Irabazle eta galtzaileena.

Sarri entzun izan dut, baita euskaldun eta abertzaleen artean ere, ondorengo iritzia euskal presoen aferari buruz: “Ni presoak Euskal Herriratzearen aldekoa naiz guztiz. Baina libre uztearena… Euskal Herrira bai, baina etxera ez dakit ba… Hilketak eragin dituenak zigorra bete behar du…”. Zilegi da iritzia, noski, eta neurri batean uler dezaket euren argudiaketa ere. Baina puzzlearen zati bati soilik begiratzearen ondorio dela iruditzen zait, puzzle osoari erreparatu beharrean…

Hamarkada luzeak (eta mendeak) irauten ari da euskal gatazka. Oraindik konpontzeke dagoena, bide batez. Gatazka politikoa izatez, bi alde nagusi dituena: Euskal Herria, batetik, eta haren izaera bera onartzen ez duten Espainiako zein Frantziako estatuak, bestetik. Beste leku askotan bezala, gurean ere gatazka politikoak gatazka armatua ere ekarri zuen berekin. Eta bi aldeek (kasu honetan, ETA erakundea batetik, eta bi estatuak eta euren indar armatuak eta paramilitarrak, bestetik) hartu zuten parte gatazka armatuan, horrek dakartzan ondorio eta albo-kalte larriekin: bi aldeek eragin zein pairatu dituztenak. Bi aldeetan egon dira indarkeria ekintzak eragin dituztenak. Bi aldeetan egon dira eta daude indarkeria horien biktimak. Eta bi aldeetan egon da eta dago oinaze handia.

2011tik aurrera, zorionez, ETA erakundeak uko egin zion borroka armatua gauzatzeari. Batzuen ustez askoz lehenago egin beharreko zerbait izan zen hori, eta ados nago horrekin... Baina bere jarduna eten zuen, desagertu egin zen, armak entregatu zituen, eta eragindako mina aitortu eta sentitzen zuela aldarrikatu zuen. Hainbatek hainbatetan kanpotik eskatutakoa egin zuen, beraz: jarduera armatuari amaiera ematea, bide politikoen eta baketsuen aldeko apustua eginez. Aurrerapauso handia izan zen hori, euskal gizarteak behar bezala baloratu zuena, eta elkarbizitza hoberako urratsak ematea ahalbidetu duena.

Testuinguru horretan, askok horrekin jada euskal gatazka gainditu zela, jada bakea lortu genuela eta arazo guztia amaitu zela aldarrikatu zuten. Errealitatetik ezin urrunago kokatu ziren, nire ustez. Izan ere, beste aldeak oraindik ez ditu armak utzi, ez du eragindako mina aitortu, ezta sentitzen duela adierazi ere. Askok ez dute gatazka politikoaren existentzia bera ere onartzen oraindik: “Arazoa ETA erakunde terrorista zen, eta behin polizialki eta militarki garaituta, amaitu da dena”.

Baina ondo dakite ETA sortu baino askoz lehenagokoa dela hemen gatazka, eta ETA desagertu ondoren ere gatazkak hor jarraitzen duela. ETA ez zela izan gatazka piztu, eragin zuena, alderantziz baizik.

Gatazkak eragindako indarkeria, min eta biktima guztiak aitortzeko gai izan behar gara. Guztiak. Eta horien erantzuleekiko ere jarrera eta zorroztasun bera mantentzeko. Diferentziarik egin gabe

Gatazkaren ondorioetako bat euskal presoen auzia da. 2023an, 2011tik hamabi urte luze iragan diren honetan, lortu da preso guztiak Euskal Herriratzea eta dispertsioa behingoagatik amaitzea. Hori ere berri bikaina da. Batzuen ustez askoz lehenago egin beharreko zerbait zen, eta erabat ados nago. Inondik eta inolaz ez baitzen sostengatzen sakabanaketaren erabakia, eta horrek presoen senideei eragiten zien sufrimendu, arrisku eta min gehigarria (heriotzak ere suposatu dituena).

Baina horrek ez du esan nahi presoen auzia guztiz konpondu denik. Oraindik ere 158 euskal preso baitaude espetxean (urte gordinenetan 800dik gora izatera iritsi ziren, “Dena ETA da” dogmaren ondorioz). Hori bai, guztiak aipatu gatazka armatuko alde batekoak. Beste aldeko denak libre baitaude aspalditik. Inolako zigorrik bete gabe.

Salbuespenezko legedi bikoitza aplikatzen jarraitzen dute, oraindik ere, estatuko egiturek: alde batekoei zigorrak eternalizatzen dizkiete, legediaren arabera kalean egon beharko luketenak ere espetxean mantenduta; beste aldekoei, aldiz, zigorrak ezabatzen dizkiete, espetxean egon beharko luketenak libre utziz lehen unetik, inpunitate osoz. Eta horrela, garbi utziz, beste behin, tratu berdintasunaren printzipioa ez dela existitzen. Ez direla ekintzak epaitzen, ekintza nork egin duen baizik. Ekintza berberagatik, alde batekoak 30-40 urte daramatza espetxean, eta beste aldekoak, gehienez urte 1 edo 2 (edo batere ez) egin zituen.

Horrek bi mailako indarkeriaren irakurketa dakar. Bi maila desberdineko sufrimendua. Bi maila desberdineko biktimak. Horrek berekin dakartzan arrisku eta ondorio txarrekin. Gatazkak eragindako indarkeria, min eta biktima guztiak aitortzeko gai izan behar gara. Guztiak. Eta horien erantzuleekiko ere jarrera eta zorroztasun bera mantentzeko. Diferentziarik egin gabe. Eta lanketa honetan denok dugu zer hobetua, den-denok, salbuespenik gabe…

Horrenbestez, bi aukera posible leudeke aipatu tratu desberdintasuna konpontzeko: edo bi aldeetako indarkeriaren erantzuleei zigor berak aplikatzen zaizkie, hasieratik kalean, zigorrik gabe daudenak espetxeratuta eta beste aldekoei ezarri zitzaizkien zigor luzeak ezarrita. Edo denak aske uzten ditugu, egun espetxean daudenak etxeratuta (nazioarteko hainbat gatazketan egin izan den bezala, Hego Afrika edota Ipar Irlanda, kasu).

Denok dakigu lehen aukera ezinezkoa dela Espainiako Estatuan. Inoiz ez dutela halakorik egingo. Beraz, bigarren aukera geratuko litzaiguke…

Bidea dago aurretik, luzea ziurrenik, baina Euskal Herrian egoteaz gain, euskal presoek etxean egoteko eskubidea dutela iruditzen zait, oraindik konpontzeke dagoen gatazka bideratzen laguntzeko. Denon artean pausoak ematen jarraitzeko. Min guztiak aitortuz, biktima guztiak errespetatuz. SARE bezalako erakundeak egiten ari diren lan apartari jarraipena emanez.

Aitor Irigoien Odriozola

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Sindikalgintza hezkuntza publikoan: borrokatzen jarraitzeko beharra

Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]


2025-09-18 | Josu Iraeta
Noren zerbitzura dago Ertzaintza?

Jakina da poliziari esku sartzeak beti dakarrela arrisku nabaria. Bere garrantziagatik eta seriotasunagatik, kontuz aztertu beharra eta larria denez, terminologia-trabarik gabe, badaezpada.

Duela aste batzuk Ertzaintzak Azpeitian egindako esku hartzeak, bertako herritar askok... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Donostia 1813

Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.

1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]


Kirurgialari euskaldunak errektoreorde eta sailburuorde ohi letragabearentzat

Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]


2025-09-01 | JJ Agirre
Supremazistek beti “win-win”

Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]


2025-08-30 | Patxi Aznar
Beste urrats oker bat

Duela gutxi, Netanyahuren gobernuak, AEBen baimenarekin, legez kanpoko jarduerarekin jarraitzea erabaki du Gazan, eta zerrenda osoaren kontrola hartzea. Historia pixka bat egingo dut ez zaidalako zuzena iruditzen komunikabide edo kazetari batzuek Gazan gertatzen ari dena 2023ko... [+]


2025-08-29 | Joan Mari Beloki
Trump bake bila?

Abuztuaren 15ean Vladimir Putin eta Donald Trump Alaskan bildu ziren. Ofizialki, Ukrainako gerrari amaiera emateko bidean beste urratsen bat emateko. Baina Gazan milaka pertsona hiltzeko gupidarik ez duen politikariak serio esan al dezake penagarria eta tristea dela Ukrainan... [+]


Poligono eolikoak: oportunismo gutxiago eta plangintza demokratiko gehiago

Duela egun gutxi 6.000 alegazio baino gehiago aurkeztu dira Azantzan eta Sarbilen poligono eoliko berri bat eraikitzeko proiektuaren aurka. Antzeko beste proiektu batzuetan bezala, herritar eta talde antolatuen ahaleginari, antolaketari eta lanari esker egin da alegazioendako... [+]


Semaforo gorria

Artikulu bati zer nolako izenburua jarri ez da aise hautatzen, ezta? Hasiera batean, “euskaldun gezurti, tranpatiak” bezalako izenburua idazteko asmoa nuen, baina inor mintzeko gogorik ez dudanez, goikoari eutsi diot, ene gogoetaren muina hobeto ulertaraziko... [+]


Udazken beroa Frantzian?

2025ean hazkunde ekonomiko txikia (%0,6) ez da gai izango langabezia-tasak %8ko muga gainditzea saihesteko; Zor Publikoak bi bilioi euro (BPGren %115) gainditzen ditu EK-k ezarritako %60aren oso gainetik, eta Gastu Publikoak estratosferan jarraitzen du.

Horri gehitu behar... [+]


Eguneraketa berriak daude