Udalaren gizarte politikekiko hitzezko konpromisoa ez dela ekintzetan islatzen salatu du Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterkeriaren Kontrako Ekimenak. Lakuako etxegabeen zentroko egoiliarrek euren salaketak berretsi dituzte agerraldi berean. Kanpaldia eta asanblada irekia antolatu ditu ekimenak, kale gorrian inor ez egotea aldarrikatzeko.
Konfinamendua hastean udalak etxegabeentzako ireki zuen Lakuako frontoiaren aurrean egin dute prentsaurrekoa asteazken eguerdian. Gasteizko dozenaka eragile sozial eta sindikal barnebiltzen ditu ekimen herritarrak. Bertan izan dira pandemia amaitzean berriz ere kalean utzi ez ditzatela aldarrikatuz idatzia argitaratu duten zentroko zenbait egoiliar. Etxebizitza publikorako itxaron zerrenda luzeak, gizarte zerbitzuen saturazioa, etxegabetzeak epaitegien aginduz, Olarizuko etxeei ur eta argi mozketa udalaren ekimenez... Hiriak "bizitegi-larrialdia" konfinamendu aurretik bizi duela azpimarratu du hiriko dozenaka elkarte eta mugimendu barnebiltzen dituen ekimenak, pandemiak larritasuna areagotu duela seinalatuz. Udal arduradunak gezurretan ari direla salatu du Maialen Sáez de Ocáriz Ruiz de Sabando bozeramaileak: "Inor atzean ez uztearen hori, eta auzolanaren hori, kapitalaren negozioengatik eta korporazio handien interesagatik esaten dute, ez hiri honetan bizi garen herritarrongatik".
Lakuako frontoian gertatzen ari dena aipatu "larrialdi egoeraren erakusgarri nagusia" dela azpimarratu du Sáez de Ocarizek, eta horregatik eman dutela prentsaurrekoa bertan. Gogoratu du bi hilabete lehenago agertu zutela kezka jada, konfinamendua amaitzean Lakuako frontoiko erabiltzaileak kalera bueltatu araziko ote dituzten: "Gaur egun, Udalak etxerik gabeko pertsonei merezi duten arreta eskaini gabe jarraitzen du".
Kanpaldia eta asanblada irekia
Hori guztia salatzeko, kanpaldira eta asanblada ireki batera deitu ditu gasteiztarrak Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterkeriaren Kontrako Ekimenak. Uztailaren 3rako antolatu dute, Udaletxe aurreko Plaza Berrian: "Gasteizen ez dugulako inor kale gorrian nahi".
Ekimenaren bozeramaileek babesa agertu diete Lakuako zentroko erabiltzaileei eta berriki egin dituzten aldarrikapenei. Jarraian erabiltzaileetako batek hartu du hitza. Haietako 23 lagunek argitaratu duten testuaren mamia aletu du Luis Álvarez Lópezek. Hilabeteotako haien bizi baldintzak eta bizipenak azaldu eta konfinamendu ostean ez ditzatela berriz ere kalean utzi, aldarrikatu du.
Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterkeriaren Kontrako Ekimenak prentsaurrekoa egin du etxegabeentzako Lakuako zentroaren aurrean eta bertako egoiliarrekin batera. Egoiliarrak beren aldarrikapenak berretsi dituzte eta ekimenak babesa adierazi die.@GasteizenA pic.twitter.com/rCcVaDK9mF
— Zigor Oleaga (@zoleaga1) June 24, 2020
Kalea bilakatu da espazio publiko. Ezarri zaio ordena diseinuaren, arauen eta zaintzaren bitartez. Higienismo garaikidea aztertu dugu Bilboko errealitatea ardatz hartuta.
Elkarrizketa ilustratzeko erabili dugun argazki nagusia 1970eko hamarkadan hartua da. Erratzuko plaza festetarako apainduta ageri da, ezpelez atonduriko ohiko eszenatokiarekin eta etxetik etxera zintzilik, dilindan dauden xingolekin. Urrunean bi soinulari agertzen dira, Maurizio... [+]
Dozenaka eragilek babestutako agerraldi jendetsuan, kezka agertu du auzoetan mezu xenofobo eta baztertzaileak indartzen ari direlako herritarren artean. Herrigintzak “zailtasun eta erreminta falta handia” duela uste dute, baina gatazkei elkartasunetik eta saretuz... [+]
Maiatzaren 20an indarrean sartuko da Espainiako Atzerritarren Legearen erreforma berria. Loueila Sid Ahmed Ndiaye sahararrak (Tinduf, Aljeria, 1990) egunero ikusten du lege horrek pertsona migratzaileen bizitzetan duen eragina. 1999an iritsi zen Kanaria uharteetara Saharatik,... [+]
Bazterkeria egoeran dauden pertsonen elikadura beharrei erantzuteko, Paris 365 jantoki solidarioa martxan jarri zuten Iruñean, 2009an. Ordutik, euro baten truke egunero hiru otordu bero ematen dituzte. Urtarrilaren 27an iragarri zuten aurrez aurreko afariak emateari... [+]
Duela aste batzuk, Diputazio kalean, Gasteizko erdigunean, bi gizonek etxerik gabeko pertsona bat bota zuten lo egiten zuen lokalaren kanpoaldeko eskailera-buru txikitik. Bota ez ezik, berehala metalezko baranda bat ere jarri zuten lonjaren aurrean. Lokala luzaroan hutsik egon... [+]
Trumpen itzulera pizgarri izan da sendotuz doan eskuin muturreko erreakzionarioen mugimenduarentzat. Izan ere, historikoki, faxismoaren gorakada krisi ekonomikoekin lotuta egon da, baita sistemaren zilegitasun politiko eta ideologikoaren krisiarekin ere. Gaur egun, geldialdi... [+]
Gaztelueta C -Berango C gazteen futbol partidua bertan behera geratu zen Larunbatean. Jokatzen ari zirela Gaztelueta C taldeko gazte batek aurkariari "beltz zikin madarikatua" deitu zion. Gorengo erregional mailako Otxarkoaga-Iturrigorri partiduan ere... [+]
Erroldarik gabe izaterik ez ekimenak Gasteizko Udalaren bi barne dokumentu eman zituen argitara urtarrilaren 30ean. Udalerrian erroldatzeko irizpide murriztaileak jasotzen dira bertan, “bidegabeak eta ilegalak”, eragilearen esanetan, herritar baztertuenen kaltetan... [+]
Paris 365 jantokiak ez ditu martxora arte aurrez aurreko afariak emango eta erakundeei inplikazioa eskatu die konponbidea lortzeko.
Pobretuak kriminalizatzeko Jaurlaritzaren politika albiste izan da, berriz ere, azaroan. Salaketa anonimorako postontzia sortu du Lanbidek, herritar zintzoek Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten herritar potentzialki iruzurtien “jardun irregularren edozein... [+]
Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk Iruñeko Udalak etxegabeentzat eskaintzen dituen baliabideak kritikatu dituzte: "Ogi apurrak dira", adierazi du Martin Zamarbide Harituko kideak. Behin behineko zenbait "aukera" ematen... [+]
Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]