Etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona arrazializatuek eta migratzaileek jasaten duten bazterketa sistematikoa salatu dute Gasteizen, agerraldi baten bidez. Apirilaren 5ean Donostiara bertaratzera deitu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren alde.
Gaur goizean, Gasteizen (Araba) egin dute agerraldi bat etxebizitza-eskubidearen alde eta arrazakeriaren aurka jarduten duten hainbat kolektibotako ordezkariek, etxebizitza-arloko arrazakeria salatzeko. Izan ere, etxebizitza eskuratzeko orduan pertsona migranteek eta arrazializatuek pairatzen dituzten arrazakeria eta diskriminazio sistematikoa seinalatu dituzte, manifestu baten bitartez. Bi ideia nagusi azpimarratu dituzte: "pertsona migratzaileek eta arrazializatuek etxebizitza bat eskuratzeko dituzten zailtasun izugarriez" ohartarazi dute, eta "populazio migratzailea bertakoarekin aurrez aurre jartzea helburu duten diskurtso arrazista eta atzerakoiei aurre egiteko" beharra nabarmendu dute, "benetako arazoa ezkutatzen" dutelako: "gehiengoaren kontura batzuk soilik aberasten dituen higiezinen negozioa".
Bazterketa hori hainbat modutan gertatzen da, prentsaurrekoan zehaztu dutenez: "izenagatik, azentuagatik, jatorriagatik edo larruazalaren koloreagatik alokatzeari uko egiten dioten jabeak; eskaintzak ezkutatzen edo ezinezko baldintzak ezartzen dituzten higiezin-enpresak; kaudimen ekonomikoa izan arren hipotekak ukatzen dituzten bankuak; baztertzen eta kriminalizatzen dituzten administrazioak, baita erroldatzeko eskubidea ukatuz ere; eta bizitegi-prekaritatearen aurrean benetako alternatibarik eskaintzen ez duten gizarte-zerbitzuak". Hori gutxi balitz, pertsona horiek bereziki kolpatzen dituzte etxebizitza-arloko gehiegikeriek eta etxebizitza-krisiaren ondorioek: hala nola, "egoera txarrean dauden logelengatik gehiegikeriazko alokairuak" kobratzea; "bermerik gabeko kontratu irregularrak" egitea; jabeen jazarpena edo etxegabetasun-egoera.
"Bidegabekeria horiek betikotzen diren bitartean, diskurtso arrazistak eta erreakzionarioak zabaltzen ari dira, migratzaileei etxebizitzarik ezaren erantzukizuna leporatzea helburu dutenak", seinalatu dutenez. Hala ere, agerraldian parte hartu duten kolektiboek argi aldarrikatu dute "etxebizitzaren arazoa etxebizitzaren negozioaren ondorio zuzena" dela; eta pertsona arrazializatuak eta migranteak ez direla "arazoaren kausa, arazoa modurik gordinenean pairatzen dutenak baizik".
Apirilaren 5ean mobilizatzeko deia
"Zatiketa bilatzen duten diskurtso horiei" kontra egitera deitu dute gaurko agerraldian, baita antolatzera eta borroka egitera ere; "ez bakarrik etxebizitzaren negozioaren aurka, baita arrazakeriaren aurka ere". Horri lotuta, datorren apirilaren 5ean Donostiara (Gipuzkoa) bertaratzeko deia luzatu dute, etxebizitza-eskubide unibertsalaren aldeko eta higiezinen negozioaren aurkako manifestazio bat antolatu baitu bertan Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. 12:00etan hasiko da, Bulebarretik.
Ondoko kolektiboek babestu dute gaurko agerraldian aurkeztutako adierazpena: Agifugi (Etorkizunaren aldeko Ijitoen Gipuzkoako Elkartea), United of Ghana Kultur Elkartea, Oudiodial Elkartea, Urokalsindolaal Elkartea, Asoleus (Euskadiko Etorkin Latinoamerikarren Elkartea), Atxuri Harrera, Bachué, Eskubide Sozialen aldeko Bizirun Elkartea, Dar Etxea, Donostiako Hiritarron Harrera Sarea, Lizarra Harrera Hiria, Mbolo Moye Doole Manteroen Plataforma, Iralako Ongi Etorri Errefuxiatuak, PIM-MIG (Migratuendako Informazio Gunea), Nafarroako Salhaketa, Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista, Gipuzkoako eta Nafarroako SOS Arrazakeria, Tinkuy Migratzaileen Kolektiboa, Wayra elkartea, ESAIN (Lizarrako Etorkinentzako Laguntza), eta Mugak Zabalduz.
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]