ETB

ETBk emisioa eten du Nafarroan

Zuzeneko jarraipena
  • Euskal Irrati Telebistak jakinarazi duenez ostegunean goizeko 10:00etan teknikariek itzali egin dute Erreniega, Ezkaba eta Joareko instalazioen bidez zabaltzen zen seinalea.

Herritarrek protesta egin zuten ostegunean Iruñean UPNko egoitzaren aurrean

UPN kanpora eta ETB aurrera izan dira behin eta berriz entzun diren oihuak. Asteazken goizean zabaldu zen sare sozialetan Iruñeko Biana Printzearen plazan UPNk duen egoitzaren aurrean arratsaldeko 7etan biltzeko deia. Firma bilketa ere abiarazi zen eta ostegunean jada 14.000 pertsonek sinatua zuten Nafarroan ETB berriz ikusteko eskaera.

 

Seinalea itzali egin du ETBk Nafarroan

ETBk bere emanaldiak eten ditu. Ostegunean EiTBko teknikariek itzali egin dute Erreniega, Ezkaba eta Joareko instalazioen bidez zabaltzen zen ETBren seinalea.

 

Kontzentrazioa Iruñean

Ostegun arratsaldean kontzentrazioa egingo dute Iruñeko Bianako Printzearen plazan, UPNren egoitzaren aurrean, EiTBren itzalaldiaren kontra protestatzeko. 19:00etan jarri dute hitzordua.

Sinadura bilketa aginduaren aurka

Norbanako batek sinadura bilketa hasi du Change.org atarian, gaztelaniazko eskari honekin: "EITB Legalmente por TDT en Navarra ya!!!". Sindura bilketa hasteko "Nafarroan gero eta telebista aniztasun gehiago askoz hobe" dela argudiatu du. Eskaria Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta EiTBri zuzenduta dago: Espainiako Gobernuari eska diezaietela beste multiplex bat emisio aniztasun hori zihurtatzeko.

Ostegun goizealdean 12.477 sinadura zituen bilduta jadanik.

"Eta itzaltzen ez badugu"

Maddalen Iriarte kazetariak EiTB Nafarroan eteteko aginduaren aurrean galdera zuzena plazaratu du bere Twitter kontuan:

EiTB 1986an hasi ziren ikusten Nafarroan Paz de Ziganda ikastola inguruko euskaltzale talde batek Aralarren antena jarri zuenean. Euskalerria Irratian duela 30 urteko argazkiak paratu dituzte galeria baten bidez:

 

EiTBk ostegunean etengo du Nafarroako emisioa, Espainiako Gobernuaren agindua betez

Espainiako Gobernuak duela bi aste agindu zion Euskal Irrati Telebistari Nafarroako telebista emisioa eteteko, aurreko legealdian –UPN gobernuan zela– aurkezturiko helegite bati jarraiki; agindua bete ezean, “ekipoen eta instalazioen zilegitzea” eskatuko zukeen Madrilek. Ostegunean Nafarroan telebista emisioa etengo duela iragarri du EiTBk.

(Albiste osoa hemen)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
Eguneraketa berriak daude