Espezie inbasoreak


2020ko uztailaren 03an - 08:08
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Borobila da Amalurra. Barruan sua, kanpoan airea, eta azaleko ur eta lurrek osotzen dute lau burudun ekosistema.

Bizitza sortu da bertan, milaka eratan, espezietan, oreka sinesgaitzean. Espezie horietako bakoitzak bere lekua egin du ekosistema batean ala bestean. Lekua egin ez duena, ez da bizi. Hil zen ala akabatu zuten. Ekosistemak, bizi beharrak gidatutako prozesuaren produktu dira. Hartu-eman justuan oinarritutako ekonomiaren sistema dira: justizia ekologikoa, orekaren fruitu. Eremu batean batutako espezieen babesleku dira ekosistemak, biziraupenerako berme. Bateragarri ez diren espezieak ekosistema desberdinetan bereiziz, aniztasuna ahalbidetzen da, biodibertsitatea posible eginez. Ekosistema bakoitza bere eremuan da.

Berdin gertatzen da kulturekin ere: hizkera eta mundu ikuskera propioak zituzten gizakiak geografikoki kokatu ziren, bakoitza bere eremuan. Ondorengoak dira inbasio eta konkistak, esku-sartze eta bortxaketak, kultura inposizioak. Milaka kultura erail eta ehunka dira arriskuan. Gure euskararena tarteko. Hizkuntza eta beronen inguruan mendez mende eratu dugun kultura (foruak, batzarrak, auzolana...) arriskuan dira. Lauburudunon kultura eri da, berriro. Behinolako babesleku Nafar Estatua galdurik, ekosistema propiorik gabe.

Panpako mustukak eta Asiako liztorrak, beste hainbaten artean, gure ekosistemendako espezie inbasore bezala jo dituzte adituek, ekologista zein zientzialari. Ekosistemaren balioa eta beronen arriskuaren jakitun, espezie inbasoreen kontrako politikak aldarrikatu dituzte. Eta neurri batean, instituzioek esku hartu ere bai. Naturaltasunez ikusten ditugu neurriok. Logikoa baita, bertokoa zainduta, mundu mailako biodibertsitatea babestea. Munduarentzat da on.

"Arlo kulturalean, espainiera eta frantsesa osasuntsu dira estatu (ekosistema) propioen babespean. Harreman justurik posible al da gure lurretan erdaren eta euskararen artean? Ba ote dago orekarik? Bistan da ezetz"

Kulturen esparruan baina, ondo ikusiko al genuke kultura erdaldun nagusiak espezie inbasoretzat jotzea? geurea babesteko, munduko aniztasunerako, espainiar eta frantsesaren kontra egitea? Aipatze soilak hautsak harrotuko lituzke. Berehala esango ligukete aniztasuna zein guai den, elkarbizitza, bizikidetasuna, aldebikotasuna… dena eremu berean. Baina inori ez zaio okurritzen, aniztasuna aldarri, grizzly hartz talde bat Pirinioetara ekartzerik. Grizzlyak bere eremuak dauzka, eta hartz arreak, bereak, nekez uzten diogun arren. Horrela, munduan bi hartz motak ditugu, besteren artean. Aniztasuna eremuetan babesten da, elkar zapaldu gabe, inor desagerpenera kondenatu gabe. Denek elkar bizitzeko eremua Amalurra da, bakoitza bere txokoan.

Arlo kulturalean, espainiera eta frantsesa osasuntsu dira estatu (ekosistema) propioen babespean. Harreman justurik posible al da gure lurretan erdaren eta euskararen artean? Ba ote dago orekarik? Bistan da ezetz. Nola elkar biziko gara liztorrekin? Gurea dena ahotik kentzen digute. Ezin dugu euskaraz ere egin. Ahuleziak jota daukagu gure erlea, euskal kultura. Galduko bada, humanitateak galduko du aniztasunean. Arazoa beraz, gurea eta internazionala ere bada.

UNESCO da mundu mailako ondarea zaintzeko elkarte internazionala. Bere zeregina da bake iraunkorraren bila, kultura desberdinak sustatu eta duintzea. Bere bisioan onartzen du dibertsitate kulturalaren aurkako erasoak badaudela. Badauka ondare immateriala gordetzeko arduratzen den lan-taldea ere. Ez dugu baina bere laguntzarik. Zerk egiten du kale? Bada, bertako partaide estatuak direla, eta zapaldutako herriok botererik gabe gaudela. Nekez espero genezake ezer inbasoreek ezarritako instituzioetatik. Etxekoez ere.

Hil ala bizikoa dugun honetan bizirautea nahi badugu, nola aktibatu gure sistema immunologikoa? Nola defendatu liztorrengandik? Erasoa militarra zenean, Nafar Estatua eratu eta ehundik gora gazteluk saretutako defentsa sistema antolatu genuen. Mende batzuetarako balio izan zuen, baina zoritxarrez men egin zion erasotzaileen oldarrari, eta dozena erdi inguru besterik ez daude zutik. Erasoa kultural eta politikoa den honetan, nola babestu? Nola biziraun?

Euskaraldia eta gisako ariketak ez dira nahiko. Heldu diezaiogun afera internazionalari: gogoratu dezagun Europan nor ginen, nola antolatuak geunden, nola egurra jaso eta jasotzen dugun… eta berreraiki dezagun suntsitutako ekosistema, Nafar Estatua izan zen hura eraberrituz. Horrela antolatu ahalko ditugu bizirauteko babes neurri kultural eta politikoak.

Amalurra borobila da. Oro biltzeko eta babesteko gaitasuna dauka. Ez daigun humanitateak euskara, gure mundu ikuskera propioa, gal. Euskaldunona da ardura. Iraganean ere egin dugu. Ekidin dezagun munduko kultura hilen zerrenda beltzean sartzea. Ez dezagun ahalbidetu humanitatearen aniztasun bizia gure lepotik murriztea. Gure lurrek, eta munduak, euskaraz entzun dezaten. Euskara bizi dezagun.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Arduraz

Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]


Eskola-segregazioaren aurka, Eskola Publikoa lehenetsi

Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]


Biometanizazio plan bat behar dugu Nafarroan espekulazioaren aurrean

Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]


Inshallah, Anas

Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]


2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Palestinarainoko olatua

Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Elkarteen militantziaz

Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]


2025-10-01 | Karmelo Landa
Asimilazio estrategiak

Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.

Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]


2025-10-01 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Jaio. Kirola. Hil

Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]


Analisia
Bizigarritasuna helburu

Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]


Teknologia
Fandoma

Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.

Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]


2025-10-01 | Iraitz Amor Pla
Dutxan dardaraka

Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]


Guk Bernedo hautatuko dugu berriro

Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]


Eguneraketa berriak daude