"Espetxeak ikara sortzen du kanpotik, baina barrutik beldurgarriagoa da"

Aiaraldea.eus @aiaraldea
2018ko azaroaren 05a
Remirez Amurrion egin zioten ongi etorrian. Argazkia:@aiaraldea

ALFREDO REMIREZ MARAÑON amurrioarra atzo atera zen Zaballako kartzelatik, urtebeteko espetxe zigorra amaitu ostean. Esperientzia horri buruz mintzatu da, baita adierazpen askatasunaren inguruan ere.

Ongi etorria izan duzu kartzelatik atera bezain laster, zer nolako sentsazioa utzi dizu horrek?

Oso sentsazio polita, espetxetik ateratzea eta nire herri osoa ikustea zain poztasun handia izan da. Horrek erakutsi dit ez nuela gizarteratzeko beharrik. Gizartean oso ondo nengoen.

 

Hainbat aldiz sakabanaketa salatu ostean, zuri eta zure familiari egokitu zaizue politika hori pairatzea.

Sakabanaketa nire aurka erabiltzea estatuaren mendekua izan da, hainbat aldiz salatu eta gero, probatu dut. Berez, urtebetean hiru kartzeletan egon naiz. Lehenik eta behin Basaurin, gero Darocan 400 kilometrora eta, azkenik, Zaballan.

Barruan ulertu dut askotan ikusi dudana bisitan joan naizenean, hau da, presoen ardura bidaiaren inguruan. Nik beti pentsatzen nuen gure kontua zela, kanpoan egonik. Orain sentitu dut zer den itxaron behar izatea telefono deia jakiteko zure senideak ondo iritsi direla.

Halaber, sakabanaketak eragiten dituen istripuak salatu ditut askotan eta nire familiari gertatu zitzaion. Darocara iritsi berri, istripua izan zuten, eta hori presoarentzat sekulako kolpea da.

 

Maiz nabarmendu duzu preso gaixoen egoera, eta kide gaixo batekin egon zinen Basaurin.

Kide bat gaixorik izatean sentitzen duzu babestu eta zaindu behar duzula. Nik ahal izan dudanean egin dut. Konturatu naiz betidanik izan dela gure aldarrikapena preso gaixoak etxean egon behar direla, eta espetxean jazotzen dena ikusita, inoiz baino beharrezkoagoa dela ikusten dut.

 

Pedro Sanchez Estatu Espainiarreko presidente izendatu eta gero iragarri zuten zenbait preso hurbilduko zituztela Euskal Herrira, baina zu izan zara kasu bakarra. Nola bizi izan duzu hori barrutik?

Nik beti pentsatu dut ziegan, nahiz eta zigortua egon eta sufritu, salbuespena nintzela. 2. graduan egon naiz eta euskal preso politikoen %90a 1. graduan dago. Horrek esan nahi du 22 edo 23 ordu daudela ziegan egunero, isolatuta bizi zirela...

Nik "zortea" izan nuen eta komunikazioak kontrolatuak izan arren, helegitea jarri eta gero kendu zidaten neurria eta aukera izan nuen eskutitzak bidaltzeko lagunei -aro digitalean-.

Gainerako euskal presoek ez dute eskubide hori. Esaterako, Ekaitz Samaniegok Murciako espetxetik idatzi zidan eta 2 hilabeteren ostean heldu zitzaidan eskutitza.

Horrez gain, nik pare bat baimen izan ditut espetxealdiaren amaieran kalera ateratzeko, besteek ez. Hortaz, nire egoera oso salbuespenekoa izan da besteekin alderatuta.

 

Aipatu duzu gizarteratzeko beharrik ez zenuela. Sumatu duzu espetxeak balio duela presoa gizarteratzeko?

Espetxea munstroa da eta kanpotik beldurra ematen du, baina barrutik are beldurgarriagoa da. Kartzelak ez du balio gizarteratzeko. Jende pilo sartzen dute leku berean, akusazio oso ezberdinekin. Gero, gizarteratzeko, behar duzu ikasketak izan, edo lanbideren bat ikasi, zer edo zer. Hori ez da gertatzen.

Niretzat guztiak ziren preso sozialak, gizarteak eragindakoak. Ez dut dirudun bat bera ere ikusi presondegian, guztiak ziren txiroak. Urtebete eman dut espetxean eta jendea ikusi dut ateratzen eta berriro sartzen.

Dirurik gabeko jendea ateratzen zenean, berdin zeuden. Barruan ez zuten ezer ikasten, beraz, egoera errepikatzen zen eta berriro lapurtzen zuten aurrera egiteko.

 

Euskal Preso Politikoen Kolektiboan sartzea erabaki zenuen. Ondorioak izan ditu horrek?

Kolektibo horren parte sentitzen nintzen, baina ez dut betarik izan kideen berotasuna sentitzeko. Basaurin kide pare batekin egon nintzen, baina Darocan ez zegoen euskal preso politikorik. Oso arraroa da Espainiako Estatuko espetxe batean euskal presorik ez egotea, baina hara bidali ninduten.

Gorroto kutsua sumatzen nuen, baina hobeto tratatu naute Darocan, zoritxarrez, Basaurin edo Zaballan baino. Bietan egoera txarra da burokratikoki zein hainbat esparrutan.

 

Basaurin Amurrioko beste preso politiko batekin egin zenuen topo otsailean, Julen Ibarrola espetxeratu zutenean. Nolakoa izan zen bizipen hori?

Berarentzat ez, baina niretzat oso egun polita izan zen. Banekien sartu behar zela, eta ongi etorria egiteko prest nengoen. Nire kasuan bezala, Julen lehenengo aldiz sartu zen kartzelara eta hasierako egunak oso gogorrak dira. Apur bat erakutsi nion zer zen hor egotea.

Berarekin ziegan egon nintzen, Dragoi Bola ikusten genuen (barreak) eta ondo pasatzen genuen elkarrekin. Pena izan zen handik eta 10 egunera Darocara bidali nindutela. Sakabanatu ninduten eta bera han geratu zen. Gutxienez, pozik nago gertu dagoelako.

 

Espetxean urtebete eman duzu, zer kendu dizu espetxealdiak edo zer eman dizu?

Kartzelan galdu dudan gauza bakarra ilea izan da. Lehen argi nuen espetxeen aurka eta presoen alde borrokatu behar zela, eta orain gehiago. Nire kideen egoera askoz txarragoa da, oso urrun daude, eta hurbildu behar ditugu, kaleratu arte.

Itxaroten ari gara ea Pedro Sanchezek aipatutakoa betetzen duen. Izan ere, presoak Murciatik Palenciara mugitzeak ez du ezertarako balio. Hemen egon behar dira. Horrek borroka grina sortu dit eta hemendik aurrera lanean jarraituko dut.

 

Zure espetxeratzea izan da adierazpen askatasunaren mugarria, baina egoera ez dirudi hobera egin duenik  azken urtebetean.

Ez, urtebetean aldatu den gauza bakarra ordutegia izan da (barreak), orain neguko ordutegian gaude. Adierazpen askatasuna arazo larria da eurentzat. Pentsamendu bakarraren aldekoek ez dute nahi bestelako pentsamendurik, eta horretarako gai dira edozer egiteko.

Valtonyc, Pablo Hasel, Boro, La Insurgencia... asko dira adierazpen askatasuna erabiltzegatik eta bermatzeagatik arriskuan daudenak. Euren askatasunaren gainetik adierazi gara.

Larriena da jendeak uste duela berari ez zaiola gertatuko. Gaur, agian, ez dute ezer esateko, baina bihar izango dute, eta askatasunik ez da egongo. Adierazpen askatasunaren alde borrokatu beharra dago.

 

Alfredo Remirez larunbat goizean espetxetik irten osteko irudi batzuk:

    Albiste hau Aiaraldea.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Adierazpen askatasuna  |  Amurrio

Adierazpen askatasuna kanaletik interesatuko zaizu...
2019-01-15 | Hiruka .eus
Deklaratzeari uko egin diote Sopelan pintadak egiteagatik salatutako bederatzi lagunek

Iazko maiatzean Sopelako mural politikoen topaketan parte hartzen zebiltzala identifikatu zituzten bederatzi pertsonek uko egin diote Getxoko 4. Epaitegian deklaratzeari. Mozal Legearen araberako isuna ordaintzeaz gain, Sopelako Udalak salatu egin zituen, kalteak eragitea leporatuta, eta horren harira zeuden gaur epaitegira deituta. Kanpoko aldean 50 bat lagun elkartu dira, zentsuraren aurkako aldarria egiteko asmoz.


2019-01-10 | ARGIA
Hainbat kazetari jo du Poliziak Maravillas gaztetxea ixtearen kontrako protestetan

Iruñeko Alde Zaharreko Maravillas Gaztetxea ixtearen kontra astearte eta asteazkenean foru poliziak egindako oldarraldietan euren lanean ari ziren hainbat kazetari ere eraso ditu, herritarrez gain.


1.400 euroko isuna eskatu du fiskaltzak Bilboko Hontzak konpartsako kide baten kontra, "Vatikanoko harategia" erakusten zuen txosnagatik

Jesukristoren gurutzeko irudia harategiko produktuen alboan jarri zuen Hontzak konpartsak 2017ko Bilboko Aste Nagusian. Bilboko apezpikuak, Falange Vasco-Navarrako buruak eta Andaluzian bizi den pertsona batek haien kontrako salaketa jarri zuten.


'La Directa' aldizkariko fotokazetari batek kereila aurkeztu du mosso batek hatza apurtu ziolako

Jusapol plataformaren ekitaldia oztopatu nahian, independentista kataluniarrak pasa den irailaren 29an manifestatu ziren Bartzelonan. Tira-birak izan ziren, eta La Directa-k argitaratu duenez, istiluen aurkako mosso batek hatza apurtu zion kazetariari.


Adierazpen askatasunaren alde egin du Bilboko Hontzak konpartsak, 'Vatikanoko harategiak' dekorazioaren epaiketaren aurrean

Asteartean konpartsako kide bat epaituko dute, Bilboko Aste Nagusiko txosna Kristo gurutziltzatu batez eta giza gorputzen zatiz osaturiko harategi baten irudiz dekoratzeagatik.


2018-12-04 | Hiruka .eus
Eguaztenean lagun bat epaituko dute Sopelan muralak egin dituelakoan

Azaroaren 27ko udal-batzarrean horren aurkako mozioa onartu arren, Zentsurarik Ez plataformak adierazi duenez, Gontzal Hermosilla Sopelako alkateak argi utzi zuen epaiketek aurrera segituko zutela. Hala, eguazten honetan, abenduaren 5ean, lagun bat epaituko dute irailaren 29an egindako Zentsuraren Kontrako Eguneko mural denen egilea delakoan; hori salatzeko, elkarretaratzera deitu dute 10:45ean, Getxoko epaitegien aurrean.


Ziburuko alkateak auzitara eramango du kazetari bat, parodia bat publikatzeagatik

La Gazette de la Nivelle webgunean argitaratutako elkarrizketa batean, Ziburuko alkatearen eta hirigintzako zinegotziaren ohorea kaltetu izana leporatzen zaio Daniel Arbisa kazetariari, Kazeta.eus-ek jaso duenez. Baionako Auzitegian deklaratu beharko du datorren urtarrilean.


2018-11-27 | Hiruka .eus
Adierazpen-askatasuna auzitan Sopelan

Isuna ordaindu behar izateaz gainera, urtarrilaren 15ean epaituko dituzte Sopelako hondartzan egindako horma-irudiengatik bederatzi lagunak, Getxoko Justizia Jauregian; muralen garbiketa eurek ordaintzea gura du Udalak. Azaroko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko dute, eta batzarraren aurretik elkarretaratzea egingo dute.


2018-11-15 | Hiruka .eus
Adierazpen-askatasuna auzitan Sopelan

Isuna ordaindu behar izateaz gainera, urtarrilaren 15ean epaituko dituzte Sopelako hondartzan egindako horma-irudiengatik bederatzi lagunak, Getxoko Justizia Jauregian; muralen garbiketa eurek ordaintzea gura du Udalak. Azaroko osoko bilkuran mozioa aurkeztuko dute, eta batzarraren aurretik elkarretaratzea egingo dute.


2018-11-14 | ARGIA
Absolbitu egin dute 'La Haine' hedabideko 'Boro' kazetaria

Autoritatearen aurkako delituak egotzita epaitu zuten Jorge Correa 'Boro', La Haine hedabide alternatiboko kazetaria. Sare sozialen bidez informatu duenez, absolbitu egin dute.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude