Espetxea aztertuko dute Iruñean emakume, 'bollera' eta transexualen ikuspegitik

  • "Emakumeak, bollerak, trans-ak eta espetxea" jardunaldiak antolatu ditu Iruñeko Bullerak talde feministak. Ostegunean hasi eta larunbatera arte, zenbait preso ohi eta herri mugimendutako kideren testigantzen bitartez aztertuko dute kartzelaren egoera.


2017ko otsailaren 22an - 10:59

"Espetxea Heteropatriarkatuaren munstroa den heinean, zein mekanismo dauzka hegemonikoak ez diren subjektuen kontra?" Galdera horri erantzuna ematen saiatuko dira Iruñeko Bullerak kolektiboko kideak antolatutako jardunaldietan. Ostegunean hasita, hiru egunez luzatuko dira jardunaldiak Iruñeko Alde Zaharreko Descalzos kaleko Txoko Feministan.

Hizlarien artean ondorengo lagunak daude: Roxika Iriarte eta Miren Zabaleta ezker abertzaleko preso politiko ohiak, Nafarroako Salhaketako kide Paz Frances Lekunberri, Zuriñe Rodriguez "Borroka armatua eta kartzela" liburuaren egilea, presoen bizibaldintzak hobetzeko lanean ari den Mexikoko La Lleca kolektiboko Romina Cabrera eta Mari Luz Esteban idazlea.

HIzlarien arabera hizkuntza aldatuko da, baina, dena dela, "itzulpena autogestionatuko dutela" adierazi dute.

Hauxe da jardunaldien egitaraua:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espetxe baldintzak
2024-03-18 | Gedar
Kataluniako 5.000 preso konfinatuta izan ditu Generalitateak

Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.

 


Zaballako espetxean hildako Oroitz Herreroren senideak
"Gu horrela tratatu bagaituzte, zer ez dute egingo espetxe barruan"

Iragan astean Oroitz Herrero 26 urteko irundarra hilik aurkitu zuten Arabako Zaballa espetxeko bere ziegan. Eusko Jaurlaritzaren arabera “heriotza naturala” izan zen. Gaztearen senideek ARGIAri adierazi diote, ordea, Herrerori ez diotela arreta mediku egokirik eman... [+]


2024-02-07 | Hala Bedi
Preso bat hil da Zaballako espetxean, bi urtean hirugarrena

Eusko Jaurlaritzak espetxeen transferentzia bere gain hartu zuenetik, duela bi urte eskas, laugarren heriotza izan da euskal kartzeletan, hirugarrena Zaballako espetxean.


Espetxeko azken heriotza “izebergaren punta” besterik ez dela dio Salhaketak

Salatu du larunbatean bere burua urkatu zuen presoari ez zitzaiola suizidioen aurkako protokoloa ezarri eta ziegan bakarrik zegoela, aurreko egunetan “ondo ez zegoela” adierazi bazuen ere. Azpimarratu du Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik bere buruaz... [+]


Preso bat topatu dute hilik berriro ere Zaballa espetxean

Salhaketa Arabak eman du heriotzaren berri. Elkartearen arabera, 47 urteko jatorri hegoamerikarreko gizonezkoa da hildakoa, eta bere burua urkatu du. Jaurlaritzak espetxeen eskumena hartu zuenetik Arabako espetxean hiltzen den bigarren presoa da.


Eguneraketa berriak daude