Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioak ere Ertzaintzak Bereziartuari egindako erasoa salatu du

  • FAPE Espainiako Kazetarien Elkarteen Federazioak Ertzaintzak Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariari egindako erasoaren salaketan babestu ditu Euskal Kazetarien Elkartea eta Kazetarien Euskal Elkargoa.


2016ko ekainaren 22an - 16:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Hainbat dira Bereziartuari igandean lanean ari zela Ertzaintzak egin zion erasoagatik ahotsa altxa duten elkarteak. Aurretik, Euskal Kazetarien Elkarteak (EKE), Kazetarien Euskal Elkargoak (KEE) eta Hekimenek elkartasuna adierazi diote ARGIAko kazetari.

Ohar baten bidez, EKEk eta KEEk haserrea eta kezka adierazi dute "euskal poliziak bere burua profesional bezala identifikatzen duen kideari erasotzeagatik" eta Jaurlaritzari gertatua ikertzeko eskatu diote.

Testigantza grafikoen aurkako ehiza

Igande arratsaldean, Donostiako Gipuzkoa Plazan, Ertzaintzak Gorka Bereziartua ARGIAko kazetariari eraso egin zion, bere lana egiten ari zela. Agente bat zuzenean beregana joan, eskuaz mugikorra kentzen saiatu eta lurrera bota zuen, galtza eta jertsea hautsiz, hark kazetaria zela behin eta berriz esan arren. Ez zioten kazetari txartela ateratzeko aukerarik eman, eta behin lurrean, txartela atera eta erakutsi arren, erretenitu egin zuten. Era horretan, hainbat zauritu eragin zituen kargaren momentua ongi grabatzea eragotzi zuen Ertzaintzak. Bereziartuak salaketa jarri du erasoa egin zion ertzainaren aurka.

ARGIAk gogor salatu du Bereziartuaren aurkako erasoa eta kezka adierazi du Ertzaintza eta Donostiako Udaltzaingoa testigantza grafikoak hartzen dituzten herritarrak identifikatzera sistematikoki joateagatik.

 

 


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.