AstraZeneca txertoaren erabilera eten du hamabost egunez Espainiako Gobernuak

  • Sendagaien Europako Agentziak txertoaren eta tronbosien arteko harremana aztertu bitartean hartu du erabakia. Astelehenean Alemaniak, Frantziak edo Italiak ere eten dute AstraZenecaren erabilera modu prebentiboan. Osasunerako Mundu Erakundeak txertoa erabiltzen jarraitzea gomendatu du.


2021eko martxoaren 15an - 18:45

Espainiako Gobernuko Osasun ministro Carolina Dariasek urgentziazko Lurralde Arteko Kontseilua deitu du astelehenean egun bereko arratsalderako, AstraZenecaren txertoa Espainian eteten den aztertzeko autonomia-erkidegoekin. Hainbat hedabideetan argitaratu denez, txertaketa hamabost egunez eteteko erabakia hartu du Espainiako Gobernuak. Sendagaien Europako Agentziak txertoa aztertu bitartean hartu du erabakia.

Berri asko eman du astelehenak AstraZeneca txertoari dagokionez: batetik, Frantziak, Alemaniak eta Italiak txertaketa etetea erabaki dutela jakinarazi dute, txertoak tronbosi kasuekin zerikusia duen jakin bitartean; bestetik, Osasunerako Mundu Erakundeak txertaketarekin jarraitzea gomendatu die mundu osoko herrialdeei. OMEk adierazi du ez dagoela txertoaren eta tronbosi kasuen arteko harremanaren ebidentziarik. Txosten ezberdinak aztertzen ari dela ere esan du.

EAEn orain arte 50.000 dositik gora jarri dituzte eta Nafarroan 17.000tik gora

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi duenez, orain arte AstraZenecaren 50.474 dosi jarri dituzte EAEn. Mezu elektronikoen eta telefono deien bidez ari dira jakinarazten txertoa hartzeko hitzordua zutenei oraingoz ez dutela jartzera joan behar.

Nafarroako Gobernuaren datuen arabera, AstraZenecaren 17.2511 dosi jarri ditu orain arte. Nafarroak guztira 26.800 dosi jaso ditu eta dagoeneko jarrita ez daudenak geldiarazita dituzte.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Peñagarikano Goikoetxea
#2
Zigor Olabarria Oleaga
#3
Gorka Bereziartua
#5
Estitxu Eizagirre
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude