Espainiako Gobernua Leitzako Udalaren atzetik bandera espainola estaltzeagatik

  • Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak Leitzako Udalaren aurka egin du, Sinboloen Legea ez betetzea leporatuz. Iragan larunbatean Independentistak Sareak Independentzia Eguna antolatu zuen Leitzan. Egun horretan Kataluniako bandera independentista batek udaletxeko Espainiako bandera estali zuela eta, deliturik dagoen aztertzeko eskatu diote Nafarroako Auzitegi Goreneko Fiskalari.


2014ko abuztuaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Hilaren 9an Leitzan ospatu zen Independentzia Eguneko irudia. (Arg.:@inigosuspe)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

PPNk gertakaria salatu du eta Espainiako Gobernuko ordezkaritzari eskatu dio fiskalak gertakaria aztertzea. Cristina Saenz Nafarroako alderdi popularreko bozeramailearen esanetan, Kataluniako bandera ezartzea “Leitzako Udalak lege demokratikoak eta sinbolo instituzionalak errespetatzen ez dituen seinale” da. “Atsekabea, salaketa eta kondena” agertu ditu Sanzek gertatutakoaren inguruan.

Fiskalari bidalitako txostenak, Independentzia Egunean Kataluniako bandera independentistaz gain, ikurrina ere erakutsi zutela azaltzen du. Horrekin batera, Leitzako festetan izandako zenbait gertaera ere jasotzen ditu; esaterako, 2012ko eta aurtengo jaietan Espainiako bandera kendu izana.

Independentzia Eguneko bideoa

Independentista sareak bere aldetik, hilaren 9an ospatutako egunaren irudiekin ondorengo bideoa plazaratu du:


Eguneraketa berriak daude