Espainiako bandera jartzeko aginduari helegitea jarriko dio Iruñeak

  • "Zuzenbidearen araberakoa" izan zen Espainiako erregearen erretratua eta bandera mugitzea, udalaren arabera. Administrazioarekiko lehenengo epaitegiak, baina, "lehentasunezko tokian" ipintzeko agindu dio.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko irailaren 27an - 08:54

Administrazioarekiko lehen epaitegiko epaileak esan du Iruñeko Udalak Espainiako bandera eta erregearen irudia “lehentasunezko tokian” jarri behar dituela. Udala, ordea, ez dago ados; "zuzenbidearen araberakoa" izan zen bere jarduna, adierazi duenez. Horregatik, helegitea aurkeztuko du. 

Sententziak tokiko autonomia "urratzen" duela dio udalak, baita "lehentasunezko tokia" zer ote den zalantzazkoa dela.

Epaileak, nolanahi ere, uste du ez dela betetzen ari legeak agindutakoa: “Ikurrak aretoaren fondoan jartzeak, publikoaren gibelean, eta sarreratik gutxien ikusten den lekuan, ez du betetzen legeak exijitzen  duen lehentasunezkotasuna, are gutxiago aintzat hartuz aurkeztu den deokumentazioak demostratzen duela aretoko atea zabaltzen delarik, ateak txoko horretarantz egiten duela, eta sartzen direnentzat erretratua zein bandera ezkutuan uzten dituela”.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako bandera
2020-12-16 | Jone Markuleta
Espainiako bandera "iraintzea" adierazpen askatasunetik kanpo dagoela dio Konstituzio Epaitegiak

Espainiako banderari egindako irainak ez ditu adierazpen askatasunerako eskubideak babesten Espainiako Auzitegi Konstituzionalak astearte honetan erabaki duenez. Aldeko sei botorekin eta kontrako bostekin onartu dute erabakia.


Hondarribiko pilotalekua, Espainiako banderaz josia

Espainiak uso mezularien erakusketa egingo du Gipuzkoan. Banderak kentzeko eskatu du Udalak, eta haren partez ikurrinak jarri ditu.


Espainiako Gobernua Leitzako Udalaren atzetik bandera espainola estaltzeagatik

Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaritzak Leitzako Udalaren aurka egin du, Sinboloen Legea ez betetzea leporatuz. Iragan larunbatean Independentistak Sareak Independentzia Eguna antolatu zuen Leitzan. Egun horretan Kataluniako bandera independentista batek udaletxeko... [+]


2014-05-05 | ARGIA
Kataluniako 80 alkate salatu ditu estatuak, Espainiako bandera ez jartzeagatik

Kataluniako dozenaka udalen aurkako 270 helegite aurkeztu ditu Espainiako Gobernuak 2011tik, horietako 80 Espainiako bandera jartzeari uko egiteagatik.


Eguneraketa berriak daude