Espainiako Estatua ikertuko dute Europan, adierazpen askatasunaren aurkako auziengatik

  • Europako Batzordeak eta Europako Parlamentuko Askatasun Zibil, Justizia eta Barne-arazoen (LIBE) batzordeak egingo dute ikerketa.


2018ko maiatzaren 25ean - 10:07
"Borboiak lapur batzuk dira", adierazpen askatasuna aldarrikatu eta musikariek pairatzen duten errepresioa salatzen duen bideoklipeko fotograma
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Adierazpen askatasunaren aldeko No Callarem kolektiboak Europako Batzordeari helarazitako eskarian, Espainiako Estatuak egiten dituen adierazpen askatasunaren urraketa etengabeak aztertzeko beharra adierazi zuten. Espainiako Estatua Europako Batzordearen ikerketapean jarriko dutela erantzun du ostegunean Batzordeak.

Lehen kolpean kolektiboaren eskaria atzera bota bazuten ere, zenbait eurodiputatuk egindako presioaren bitartez, No Callarem-en eskariak aurrera egin du, Europako Batzordea Espainiako Estatua ikertzera bultzatuz.

Europako Batzordearen erantzuna Valtonyc rap-kantariaren erbesteratzearekin batera heldu da. Gazte kataluniarrak ostegunean zeukan espetxera borondatez sartzeko azken eguna, hiru urte eta erdiko kartzela zigorra jarri zioten abestietan “terrorismoa goratzeagatik” eta  “Espainiako Errege-etxea iraintzeagatik”. Valtonyc-en kasua da No Callarem kolektiboak Europako Batzordeari helarazitako eskarian azaltzen den kasuetako bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adierazpen askatasuna
Eguneraketa berriak daude