Espainiako errepublikan Kataluniak konstituzio propioa izatea proposatuko du Catalunya en Comú-Podemek

  • Horretarako, Catalunya en Comú-Podem alderdiak agiri estrategiko bat aurkeztuko du urtarrilaren 19ko Kontseilu Nazionalean.


2019ko urtarrilaren 2an - 12:22
Argazkia: @VilaWeb
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako errepublika plurinazional baten barnean Kataluniak konstituzio propioa izatea proposatuko du Catalunya en Comú-Podemek.  

Joan Mena alderdiko bozeramaileak Europa Press albiste agentziari eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, “beste lurralde batzuekin subiranotasuna partekatzen duen lurralde batek izan behar duen borondateen gutuna da Kataluniako konstituzioa”.

Katalunian gauza asko aldatu behar direla eta horretarako errepublika plurinazional bat lortzeko prozesu konstituziogile bat abiatu nahi dutela gaineratu du Menak. Kataluniaren autodeterminazio eskubidea ere babestu du, Kataluniatik kanpo “kostu politikoak” eragiten dituela onartu duen arren.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.