Biltzar Konstituziogilea osatzeko akordioa lortu dute alderdi independentistek CUPen arabera

  • Igandean eman du akordioaren berri alderdi antikapitalistak. Biltzarra parlamentuko diputatuez, udal ordezkariez eta herritarrek aukeratutako bestelako kargudunez osatuko litzateke.

Arg: EFE

2018ko urtarrilaren 29an - 12:38
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteartean egingo da Kataluniako presidentea izendatzeko aurreneko saiakera. Azken asteotako eztabaida hautagaiaren inguruan zentratu bada ere, CUPek aspaldi ohartarazi zuen pertsonak baina garrantzitsuagoak direla programak eta beraz, pertsonez hitz egin baino, errepublika indarrean jartzeko bideak adostera dei egin zien eragile independentistei.

Azken asteotan etengabeak izan dira hiru zerrenden arteko elkarrizketak. Igandean alderdi antikapitalistak prozesu konstituziogilerako lorturiko akordioaren berri eman zuen. Biltzar Konstituziogilearen osaketa adostu dute JxCAT, ERC eta CUPek. Prozesu Konstituziogilea oinarritik egin nahi dute, hori gidatzeko ordea Biltzar Konstituziogilea osatuko dute. Biltzar horretan parte hartuko dute parlamentariek, udaletako ordezkariek eta bestelako kargudunek. Oraindik ez dute xehetasun gehiegi eman akordioaz.

Astelehen goizean izenpetu duten beste akordio bat ere publiko egin dute. Sexu bidez diskriminatzen dituzten eskolak finantzatzeari utziko dio Kataluniako Gobernuak. Akordio programatikoa, gai sozialen inguruan ematen ari dela adierazi du CUPek eta pixkanaka adostasunak eskuratzen ari direla gaineratu du. Horrelako gaietan En Comùko kideen babesa lortzen ahaleginduko dira antikapitalistak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!