Egutegi korapilatsua negoziatu behar dute JxCat, ERC eta CUPek

  • Mariano Rajoyk 155. artikulua erabilita deitu zituen Katalunian hauteskundeak. Emaitzen ondotik sortuko diren parlamentuko mahaiari eta gobernuari data jarri die Espainiako presidenteak.


2018ko urtarrilaren 02an - 10:13
Arg: Kataluniako Parlamentua

2012. urtetik gaurdaino hamaika negoziazio eta akordio erdietsi dituzte Kataluniako alderdi eta eragile independentistek. Tentsio handiko uneak bizi izan ditu prozesu independentistak alderdien arteko akordioak lortzerakoan. Azaroaren 9ko Kontsultarena, irailaren 27ko hauteskundeetarako zerrenda bakarra osatzekoa eta Artur Mas presidente izendatzeko CUPekin izandako dema dira horietako batzuk. Orain enegarren negoziazio batean sartuak dira alderdi independentistak, Mariano Rajoyk hauteskundeen ondorengo egutegia markatu ostean:

Urtarrilak 4

Ostegunean pasako da Espainiako Auzitegi Goreneko Llarena epailearen aurretik Oriol Junqueras ERCko zerrendaburu eta Kataluniako Gobernuko presidenteordea. Joaquim Forn, Jordi Sanchez eta Jordi Cuixartekin batera oraindik espetxean dago. Llarena epaileak Junqueras aske uztea erabakiko balu ostegunean, presidente izendatzeko aukerak indarra hartuko luke. ERCk behitzat hala eskatuko luke, baldin eta Puigdemont ez balitz Bruselatik itzuliko, Espainian indarrean baitago bere aurkako atxilotze agindua.

Urtarrilak 11

Joaquin Forn, barne kontseilaria eta Junts Per Catalunyako parlamentaria, Jordi Sanchez, ANCko buru eta Junts Per Catalunya zerrendako bigarrena eta Jordi Cuixart Omnium Cultural elkarteko lehendakaria, urtarrilaren 11n igaroko dira Espainiako Auzitegi Gorenetik. Baldin eta aske geratuko balira Jordi Sanchez ANCko burua presidente izendatzeko aukerak indarra hartuko luke.

Urtarrilak 17

Legegintzaldi berria abiatzeko Mariano Rajoy Espainiako presidenteak ezarri duen data da. Hilaren 17an osatuko dute Kataluniako Parlamentuko Mahaia. Carme Forcadell berriz ere parlamentuko presidente izendatzeko aukera mahai gainean dute JxCat, ERC eta CUPek elkarrizketetan. Bina eserleku izango dituzte Mahaian Ciudadanos, JxCat eta ERC alderdiek, azken eserlekua PSCk izango du.

Urtarrilak 31 – Otsailak 3

Aurreneko inbestidura saioa urtarrilaren 31 eta otsailaren 1aren artean egingo da. Zer egingo du Puigdemontek? Oraindik inork ez du erantzun argirik eman galdera horren inguruan. Joan den astean Jordi Turull kontseilariak, parlamentuko araudia aldatuta Puigdemont telematikoki presidente izendatzeko aukera jarri zuen mahaiaren gainean. Baldin eta aurreneko inbestidura saioak huts egingo balu, 48 ordu izango lituzkete alderdi independentistek bigarren aukera baterako. Ciudadanos, zerrenda bozkatuenak, jada esan du ez duela saiakerarik egingo gobernua osatzeko.

Apirilak 1

Kataluniako Parlamentuak presidentea izendatzeko epemuga da. Aurreko legegintzaldian ordu gutxiren faltan lortu zuten akordioa Junts Pel Sí eta CUPek. Oraingoan, egoera hori ekiditen saiatu beharko dira, independentismoarentzat kostu emozional handia izango bailuke prozesua horrenbeste luzatzeak. Baldin eta ez balute akordiorik lortuko, maiatzaren 25etik aurrera egingo lituzkete berriz hauteskundeak Katalunian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude