Lau epailek argudiatu dute gertaerak jada ari direla ikertzen Bartzelonako instrukzioko hiru epaitegitan, eta Poliziaren ustezko jarduera "amaituta legokeela". Òmnium Cultural-ek Directa hedabideari azaldu dionez, kontraesanez beteta dago erabakia, eta errekurtsoa ezartzeko asmoa dute.
Espainiako Barne Ministerioari egozten zaizkion jarduerak “amaituta leudekeela” azaldu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko administrazioarekiko auzien jurisdikzioko bosgarren salako magistratuek, eta ondorioz ikerketa bide hori itxita geratzen dela; ez du aurrera egingo Òmnium Cultural-ek, Herrialde Katalanetako Ikasleen Sindikatuak (SEPC) eta ERCko gaztediek (JERC) jarritako errekurtsoak, Kataluniako mugimendu independentistako gazteen eragileetan infiltratutako poliziaren harira jarritakoak, hain zuzen. Magistratuen arabera, salatutako gertaerak “egiazkoak izanez gero”, konstituzio-eskubide eta konstituzio-bermeen aurkako delituak izan litezke, eta zigor arloko jurisdikzioan ikertu beharko lirateke.
Halaber, argudiatu dute Bartzelonako 20., 24. eta 32. instrukzio-epaitegietan jada ikertzen ari direla gertakariak. Òmnium Cultural-ek Directa-ri jakinarazi dionez, "guztiz kontraesankorra" da Auzitegi Nazionalaren jarrera: "Fiskaltzak atzera bota du bide administratiboa, esanez bide penaletik ikertu beharko litzatekeela, baina, gero, ez dute presio egiteko inongo intentziorik, ikerketa eraginkor bat ireki dadin".
Bestalde, bosgarren aretoaren arabera infiltrazioak “amaituta legoke”, baina Omniumek ohartarazi du baieztapen hori ez dela "batere zehatza": “Barne Ministerioak aditzera eman zuen terrorismoaren aurkako estrategiaren barruko jarduera zela, eta inongo momentuan ez zuten ziurtatu iraganeko gauza zenik, dagoeneko egiten ez dena", gogorarazi dute. Magistratuek ez dute zehaztu zertan oinarritzen diren "jarduera amaituta legokeela" baieztatzeko.
Administrazio-bidea itxita, Auzitegi Nazionalak prozesuko kostuak ordaintzera zigortu ditu Òmnium, SEPC eta JERC elkarteak, eta bost eguneko epea eman die erabakia berraztertzeko errekurtsoa aurkezteko, Santander Bankuko kontu batean 25 euro sartu ostean. Directa hedabideari Òmniumek jakinarazi dionez, errekurtsoa jartzeko bideak aztertzen ari dira.
Directa hedabide katalanaren ikerketa batek ekainean azaleratu zuen Espainiako Poliziak I.J.E.G agenteari NAN faltsu bat eman ziola "Marc Hernández Pons" izenarekin, eta horrela, polizia Kataluniako mugimendu independentistan infiltratu zela. Jarraipena egin zioten Directako kazetariek, eta honakoa atzeman zuten: 2020ko ekainean lur hartu zuen Marc Hernàndez delakoak Kataluniako aktibismoan. Parte hartu zuen lehen elkarretaratzea ekainaren 2an Bartzelonako Unibertsitateko plazan egin zen "bizitza kapitalaren aurretik" izenekoa izan zen. Ekainaren 22an Bartzelonan etxebizitza izateko eskubidearen aldeko mugimenduan sartu zen, Resistim al Gòtic asanbladan eta ekainaren 27an Lina Òdenako Casal Popularra desalojatzearen aurkako kale ekintzan parte hartu zuen. Hamabost egun geroago Bartzelonako Unibertsitateko Irakaskuntza fakultatean matrikula egin zuen. Baina Directak ezagutzera eman duenez, hau guztia gertatu baino bost hilabete lehenago bere identitate digitala lantzen hasi zen, Twitter eta Instagram sareetan Marc Hernàndez Pons-en izenean erabiltzaileak sortuz (@MarcHernandezP2 eta @maaarchp). Identitate faltsuarekin kontu korronte bat ere zabaldu zuen CaixaBanken. Prentsaurrekoak, manifestazioak, ekintzak eta grebetan parte hartu du. 2022ko hasieran Endavant-en sartzeko nahia agertu zuen, baina Herrialde Katalanetako Ikasleen Sindikatutik erantzun zioten dagoeneko espazio askotan militatzen zuela eta ez zuen bere helburua gauzatu.
David Bou Directako kazetariak ARGIAko "Marc txibatoa" iritzi-artikuluan aurreratu zuen ez zutela epaitegietan ezer argitzerik espero: "Harrapatu ditugula onartzea litzateke ametitzea baliabide publikoak bideratzen dituztela kolektiboak espiatzeko, borrokatzen direnak hezkuntza publikoaren alde, espekulazioaren aurka edo inor etxerik gabe gera ez dadin. Horiek dira Sindicat d 'Estudiants dels Països Catalans, Casal Popular Lina Òdena eta Resistim al Gòtic mugimenduen helburuak, haietan infiltratu zen agente bikoitza prozesu independentistaren aurkako Espainiako Epaitegi Gorenaren epaiaren ondoren. Hori guztia, Pegasus programa israeldarrarekin independentisten dozenaka telefono mugikorren interbentzioarekin paraleloan".
IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Cervera de la Marenda (Ipar Katalunia), 1906. Herriko emakume garraiatzaileak lan baldintza eskasen aurka altxa ziren. Espainiako eta Frantziako estatuetako trenbideen zabalera desberdinak eraginda, garraiatzaileek Mediterraneoko kostaldetik zetozen zitrikoak tren batzuetatik... [+]
Espainiako Gobernuaren estrategia politikoaren barruan mugitu du fitxa PSOEk: protagonista handirik gabeko irudi batekin jakinarazi dute akordioa, baina detaile gutxi emanda eta datarik ipini gabe.
Anstey (Ingalaterra), 1779. Leicesterren kanpoaldeko herriko ehungintza fabrika batean, ugazabak Ned Ludd izeneko aprendizari errieta eta jipoia eman zizkion, ehungailua gaizki erabiltzen ari omen zelako. Haserre, Luddek mailu bat hartu eta bi makina hondatu... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
PPk ezarritako helegiteari erantzunez, legearen testua ia bere osotasunean konstituzionala dela dio auzitegiaren ebazpen proposamenak. Hala ere, legea pertsona gutxi batzuentzat dela dioen argudioan arrazoia eman dio eta herritar guztiei aplikatzea proposatu du.
Europa hegoaldean turistifikazioaren aurrean dauden hirien SET sareak topaketa egin du Bartzelonan, apirilaren 25etik 27ra. Turistifikazioak lurralde eta bizitzetan duen eraginaren tamainaz ohartarazi dute: “Ez da turismo handia jasotzen duten guneen arazoa soilik; sistema... [+]
Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Manifestazioaren iragarpena Turistifikazioaren aurkako Europa Hegoaldeko sareak (SET) Bartzelonan antolatutako topaketen harira egin dute. "Turismo-monolaborantzaren aurka" deitu dute eta Europa Hegoaldeko hamabost eragile inguru batu zaizkie.
Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.
Directa hedabideak ikertu eta argitaratu du poliziaren infiltrazioa. 2019ko irailean hurbildu zen lehen aldiz Lleidako Ateneu Cooperatiu taldera, Joan Llobet García izenpean, eta 2021eko azaroan utzi zuen militantzia, Bartzelonan lana aurkitu zuela eta amonaren... [+]
Lau agenteak lesio-delituengatik ikertzen ari dira eta horrek galarazten du 2024ko amnistia aplikatzea. Polizia horietako batek, ustez, gomazko bala batekin begi bat zartatu zion Roger Español kataluniarrari.