Eskola euskararen gotorleku... ikasle txikienentzat

  • Egun betea atzokoa. Urtetako lanaren ondoren, Soziolinguistika Klusterrak, Eusko Jaurlaritzak eta ISEI-IVEIk Arrue ikerketa bukatu dute, eta Klusterrak urteroko Euskal Soziolinguistika Jardunaldiak baliatu zituen ikerketari astindua emateko.


2013ko otsailaren 01ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Euskal Autonomia Erkidegoko 9-10 eta 13-14 urteko ikasle guztiei egin dizkiete galderak, haiek elkarren artean eta irakasleekin, gela barruan eta jolastokian, zein hizkuntzatan egiten duten jakiteko. Proiektua erraldoia (hemen txostena), eta horren inguruko atzoko jarduna mamitsua, angelu askotatik begiratua. Hona zaparrada bizitik ateratako tantak, inolaz ere atzokoaren laburpen izan nahi ez duena:

Eskola gotorleku, atmosfera kontrolatu, kontrapisu…

Hiru termino horiek behintzat erabili zituzten eskola euskararen normalizazioan betetzen ari den funtzioa kontuan hartuta. Mikel Zalbidek esana: “Hartuko bagenitu etxea, lagunartea, administrazioa… garbi dago eskola gotorlekua dela”. Dena dela, gotorleku horrek umeentzat bai, baina gaztetxoentzat nola gero eta indar gutxiago duen azaldu zuen: umeen bi gune nagusiak dira eskola eta etxea, 13-14 urtekoentzat berriz, bizitza eremuak hedatuz doaz, eta eskolaren eragina, txikituz.

Eduardo Apodakak eskolarentzat atmosfera kontrolatua terminoa erabili zuen, umeei erreferentzia eginez, eta ez gazteei. F. Xavier Vilak kontrapisuaz hitz egin zigun. Bildutako ehundik gora laguni ez desanimatzeko deia egin zigun, eskola zerbait izatekotan euskararen (bere kasuan katalanaren) normalizazioan daukagun kontrapisurik garrantzitsuena eta eraginkorrena delako.

Eskolako leihotik burua atera eta…

Seguru asko, emaitzak irakurri ditugun denok ariketa bera egingo genuen (txostena Soziolinguistika Klusterraren webgunean daukazue); 9-10 urtekoen erabilera emaitzak 13-14 urtekoenekin alderatu, eta uiiiiii, portzentajeek nola egiten duten behera… Inpresioa egiten du, baina atzoko saioan inor gutxi zegoen harrituta emaitzekin. Hala ere, gaiari heldu zioten. Zergatik umeetatik gaztetxoetara horrelako aldea? Eta sozializazio hitza erabili zen hitzetik hortzera.

Zigor Etxeburuak: “Nola bizi dira gurasoak? Erdaraz. Beraz, umeak ere bai”. Mikel Zalbidek muturreko konparaketa hau egin zuen: A ereduko ikaslea, eskolatik kanpo bazter guztietan euskaraz bizi dena. D ereduko ikaslea, eskolatik kanpo gaztelaniaz bizi dena. Eskola barruan zein hizkuntzatan egingo lukete batak eta besteak? “sozializazio unibertsalak unibertsalak dira”. Iñaki Martinez de Lunak esapide hau erabili zuen: “Umeek zer ikusi hura ikasten dute, zenbat eta gehiago zabaldu gizartera, horko erabilerara egokitzen dira”

Entzuleetan artetik bestelako fenomeno bat ere aipatu zen, hau da, nerabezaroa garai “arraroa”, “berezia” dela, eta denaren kontrako joera izaten dutela. Pakete horretan sartzen da euskararen kontra egitea, helduek euskaraz egiteko mezua luzatzen dietelako. Jaime Altuna ez zegoen oso konforme bertsio horrekin, haren ustez, araua apurtzeko nahia izaten dute nerabeek, baina heldu izateko gogoa ere bai, eta haiei begira daude. Alegia, gurasoek zein hizkuntzatan egiten dute? Gaztetxoen kultur, kirol erreferenteak zein hizkuntzatan ari dira?

Jone Miren Hernandezen gogoeta

Zalantza batzuk jarri zituen mahai gainean:

-Ikerketa interesgarria da, kuantitatiboa. Hutsuneak baditu: behaketa bidezkoa (Arrue proiektuan umeei galdetu egiten zaie) eta tokian tokikoa falta dira.

-Aurreikuspenak egiteko ez dadila erabili ikerketa. Etorkizuna asmatzeko ez litzateke erabili behar.

-Kontuz ikasleen jardunarekin. Oso gordin kontatzen dituzte barneratuta dauzkaten estereotipoak.

-Eskolak zer eman duen. Lehen euskaraz zekitenak eta ez zekitenak geneuzkan. Orain, datuek erakusten dute eskolan continuum bat dugula. Euskaldunak dira, baina oso desberdinak.

Irakasleak gogogabetuta?

Iñaki Artola irakasleen ilusioaz aritu zitzaigun. Berak ez zuen esan ilusiorik gabe ari diren ala ez, baina gaia azpimarratzeak ulertzera eman dezake hortik badela zerbait. Mikroilusioak, ilusio autonomoak, arrazoizkoak, ez urrutira begirakoak, sortzeko beharra nabarmendu zuen.

Pablo Suberbiola Klusterreko kideak ohartarazi zigun 15 aditu / arituri eskatu dietela ikerketaren gaineko gogoeta, eta zehazki noiz ez badakigu ere, webgunean eta Bat aldizkarian argia ikusiko dute.

Oharra: Onintza Iruretaren Jalgi hadi plazara blogetik hartutako artikulua. Bertan euskarari buruzko gogoeta gehiago topatuko dituzu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
Euskarazko eskaintzak gora eginda, eskaria ere nabarmen emendatu da beste behin Iruñeko haur eskoletan

Iruñeko haur eskoletako aurtengo aurrematrikulazioetan euskarazko eskaintza handiagoa izan da eta eskariak gora egin du. Iaz eskari osoaren %19,18 izan bazen euskarazkoa, aurten %25,16 izan da. Adibide argigarria da Mendebaldea auzoan gertatutakoa: iaz ez zuten euskarazko... [+]


Osasunbidean atzerriko hizkuntzak ezin direla euskararen gainetik egon ebatzi dute Nafarroako Auzitegian

Nafarroako Administrazio Publikoetako lanpostuak arautzen dituen 97/2024 Foru Dekretuaren bi artikulu utzi ditu bertan behera Nafarroako Auzitegi Gorenak. Argudiatu denez, euskararen balorazioari muga jartzen zioten, eta ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren balorazioei ez.


Xabiertxok espainolez ikasi behar du

Madril, 1925eko urriaren 13a. José Antonio Primo de Rivera diktadoreak “propaganda antipatriotiko eta antisozialari” buruzko errege dekretua sinatu zuen. 2. ordenan, dekretuak zera zioen: “Lehen hezkuntzako ikuskariek (...) eskoletako testuliburuak... [+]


Jose Mari Rekarte. Gora gure ikastola
"Gure garaian inork ez zekien euskaraz eta orain, berriz, denek dakite"

Konplitu da Txirritaren esana: ‘Nire aipamenak izango dira / beste laurogei urtean’. 1936an hila, txitean-pitean dabiltza oraindik haren bertsoak. Horixe bera da Rekarteren kasua. 50 urte baino gehiago dira Arabako lautadan Aguraingo eta Araiako ikastolak sortu... [+]


2025-10-07 | Jon Torner Zabala
Milaka euskaltzaleri dei egin die Kontseiluak Bilbon abenduaren 27an, “giharra erakusteko”

Bilbao Arena –Miribillako estadioa– leporaino bete nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak abenduaren 27an. Iazko Euskararen Nazioarteko Egunean (abenduaren 3an) euskararen larrialdi egoeratik indarraldirako bideari ekiteko beharra aldarrikatu bazuen, indarraldia... [+]


2025-10-06 | Sustatu
Sormenola: gazteentzako sorkuntza-tailerrak doan puntako sortzaileen eskutik

Loraldiak eta EHU Kultura Bizkaiak elkarlanean aurkezten dute Sormenola 2025-26 programaren edizio berria. Loraldia Gaztea ardatz estrategikoaren barruan kokatzen den ekimen hau euskal sorkuntzaren harrobi gisa finkatu da, eta aurten apustua areagotzen du: interesa izan... [+]


Zirrara

Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.

Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]


Euskararen periferiak
Zer egin beheranzko eskailera mekanikoetan gorantz bagabiltza

Ertzetatik aztertu dute hizkuntza UEUk antolatutako Euskararen periferiak jardunaldietan. Euskarak dituen testuinguru oztopatzaileez mintzatu dira Beñat Garaio HABEko ikerlaria, Iker Villa abeslaria eta aktorea, Diego Pallés EHUko ikerlaria eta Maialen Gago Guka... [+]


Departamenduaren Baionako egoitzan euskararen aldeko tindaketa egin zuten EHEko kideak libre dira

"Euskaraz bizi nahi dugu" mezua tindatu zuten larunbatean, eta 48 oren inguru eman dituzte atxiloaldian ekintzaileek. Gorka Torre kontrol judizialpean askatu du prokuradoreak, epaiketaren zain; bertze hirurak komisariara deituak izanen dira.


2025-09-30 | Ahotsa.info
Irauli: euskarazko jarduerak eta zerbitzuak eskaintzen dituen proiektu berria Iruñean

 'Hiri Buruzagia loratzen. Loratu ala hil' lelopean sortu da Irauli proiektu berria, euskarazko kalitatezko jarduerak eta zerbitzuak eskaini nahi dituena; hizkuntzaren indarberritzean oinarrituta.


Analisia
Euskal zinea

Iragan berria den Donostiako Zinemaldian euskarazko hiru lan eskaini dira prestigiozko Sail Ofizialean: Maspalomas, Karmele eta Zeru ahoak.

Festibala gutxi gorabehera erdira heldu zenean ohartu nintzen laugarren bat ere bazegoela euskal zinea labelarekin: Los domingos. Bilbon... [+]


EHEk Baionako departamenduaren egoitzan margoketa egin du

Buruilaren 27an ebiakoitz huntan Euskal Herrian Euskaraz-ek Baionan salatu du Euskara bigarren mailako hizkuntza bezala kontsideratua dela. "Euskaraz bizi nahi dugu" mezua margotu dute departamenduaren egoitzaren gainean.


2025-09-29 | Sustatu
Itun Soziopolitiko berrirako, ingurune digitalean egin beharreko batzuk

'Itun Soziopolitiko berrirako eskaintza' dokumentua aurkeztu du Euskalgintzaren Kontseiluak, Batuz Aldatu dinamikaren barruan hainbat eragilerekin egindako agerpenean. Eragileek atxekimendua egiteko dokumentu sinagarri bezala aurkeztu dute, eta luze eta zabal azaltzen... [+]


Jauzi bat egitea helburu, itun soziopolitiko berria proposatu du Kontseiluak

Euskara biziberrituko bada, hizkuntza politiketan jauzi bat ematea ezinbestekotzat du Euskalgintzaren Kontseiluak. Jauzi hori emateko proposamen bat aurkeztu du, eta itun soziopolitiko berri baterako deia egin du, irailaren 26an, Batuz Aldatuko Sinatzaileen II. Batzarrean... [+]


Euskararen jauziaren premia: uda eskolatik etorkizunerako gogoeta

Telesforo Monzon laborategiak antolatutako uda eskolak euskararen etorkizunaz gogoeta egiteko plaza beroa ekarri zuen Bergarara. Hasieran, Garikoitz Goikoetxeak eta Olatz Altunak euskararen egungo egoera eta etorkizuneko joerak marraztu zituzten, eta horren gainean aritu ziren... [+]


Eguneraketa berriak daude